Ez izan biolentoa
Ez izan biolentoa –
Xabi Paiak Berria egunkarian.
Ez dinat esango tona bat mezu jaso ditudala noka idazten hasi naizenetik, baina gezurra esango ninake, esango banin bat edo bi baino ez direla izan. Lehendik ere zaila omen zunan BERRIA irakurtzea, baina forma alokutiboa erabiltzeari ekin diodanetik, pazientzia eta kafea baino gehiago behar ditun 3.600 letragunetako paretok entelegatzeko. Gainera, bat baino gehiagoren iritziz, ez dinat zuzen erabiltzen hitanoa; zorionez, idazten hasi baino lehen, errepasatu nitinan Euskaltzaindiaren arauak, eta «araututa», aditzen formak baino ez zeuden, erabilerari buruzkoak soilik gomendioak izanik.
Baina, Xabi… arrazoi diten. Pentsa ezan zeinen biolentoa egingo zaion hamaika irakurleri aditzok deskodetu beharra… eta hik ez dun biolentoa izan nahi. Beraz, hitanoarenak egin din! Gaurtik aurrera berriz idatziko dut zuka, eta irakurleak erabaki dezala usted-ka edo tu-ka ari natzaion, hau da, idulkitik mintzo natzaion ala belarrira xuxurla. Eta behin biolento izateari uzten hasita, erabaki dut aurrerantzean ez dudala ergatiborik erabiliko: nor ez du sekula bizi izan hiztun baten ergatiboaren erabilera desegokia zuzentzeko egoera biolento hori? Biolentoagorik ba ote? Euskal Herri mailan ez behintzat. Tira, txarrenean, hatxe letraren absentzia zuzendu behar izatearekin pareka liteke… eta orretan ere ez nukeenez biolentoa izan gura, esaten ez den letra inori zuzentzeko atakan ez gertatzeko, aurrerantzean atxerik ez. Ertzaintza primeran moldatu da izkitxoari iskintxo eginda! Bizkaia mailan, bestalde, bada aurrekoak bezain biolentoa izan daitekeen beste abagune bat: txistukarien zuzenketa. Zuzentzailearentzako biolentziaz eta zuzenduarentzako frustrazioz betetako memento mori ori muturreko biolentzia purua da, jaurerriko kaleetatik bereala esabatu bearrekoa. Eta sein tsistukari leenestea komeni da? Dudarik gabe, esea, espainolarengandik gertuen dugun fonema.
Eta espainola aipatuta… nori es saio biolentoa egiten euskaldunes osatutako taldean lagun elebakar bakarrarengatik espainoles egiteko derrigortasun moraleko tesitura? Es al da biolentoa ondokoa sokor-maso totala eginda begira egotea, brokolirik ulertu gabe, gainerakoak elkarri nork-nori-norka su eta fu ari direnean? Seguru nago Mars anaien kamerinoa aise beteko genukeela belarriprest prestuekin euskara pitin bat sinpletuko bagenu. Esate baterako, bada garaia Asularren Gero eleberriko korronte sintaktikoa bururatseko: deklinabideen kortse estuaren esklabu sentituta, nor es du noisbait «porke» bat erabili esaldi bat beste batekin lotseko, eta lasai egin arnas, lokarria kolpean askatu isan balits besala! Akebai? Bada, seguru espainolek eta euskal erdaldunek gusturago jarraituko luketela gure berbeta… es que betidanik solastu isan gara orrela. Eta betidanikoen eta erroen bila abiatuta, auskalo senbat euskal berba isango diren espainolarengandik edo aren ama latinarengandik mailegatuak: administrasioa, konfiantsa, kotsea… ya que espainolek berdintsu esaten ditusten, es al da biolentsia gratuitoa berbak diferentsiatsea? Bisikidetsa sekula es da egongo biolentoen alde, asike, berbetan asi aurretik, pensatu esatea desio dusuna entenditseko modua nola fasilitatu daitekeen. Eta denok batera elkarrekin bisitseko boluntade piska batekin, biolentsia linguistiko oro kondenatus, sosietate demokratiko bateko kide alaiak isango gara. Astion Monkloa jauregiko twitter kontuak primeran laburtu du testu onen ikasbidea: «Demokrasia, bai; biolentsia, ez. Ordena publikoaren problema esabatseko, biolentoen aurka jardun bearra dago. Es dago jarduera biolentoen aurrean anbiguoa isaterik».
Ez izan biolentoa
Hau klasiko bihurtuko dun.