Jango ez bagaituzte

Jango ez bagaituzte –

Kultura eta hizkuntza arrotzak indarrez ezarri zizkiguten, guk geure hizkuntza propioa arbuiatu eta gutxiesteraino.

Eta horrelaxe gaude: Debeku eta zigorrez hilzorira eraman duten hizkuntza bat eta kultura bat hauspotu nahian. Iparraldeko lagunak ulertzen ez ditugula. Maulen baino etxekoago sentitzen garela Jacan. Edo Logro├▒on. Edo Ezkarain.

Historia ukatu digute: Estatu izan ginela. Nafarroa bat. Garesti ordaintzen baita gerra guztiak galdu izana. Isilarazi dizkigute hildakoak, atxilotuak, erbesteratuak. Isilarazi gure errelatoak.

Eta ezarri ziguten euren legea. Sortu zizkiguten instituzioak bertakoak izango balira bezala. Eta guk, galtzaileok, 3 lurraldetan zatiturik, sinestu dugu euren legeak babesten gaituela. Jaurlatxirla dugulako gobernu bat dugula. Eta hau demokrazia bat dela. Hauxe dela egoera normala. Eta bla. Eta ja. Eta pa!

Baina nik bezala dakizue zuek: Espainia monarkia bat da. Eta gu, galtzaileok, Espainiako erregearen oinetara makurtzen gara Euskal Herrira datorren bakoitzean.

Bide honetatik ondorioa garbia da: Gero eta espainolduago gaude, gero eta frantsestuago. Gure jatorrizko nortasuna berreskuratzeko grina uxatzeko bidean gara. Horixe dago Espainiako monarkian segita. Horixe dago Frantziako errepublikan. Joan gaitezen. Jango ez bagaituzte. Guztiz.

Jango ez bagaituzteJango ez bagaituzte

Imanol Epelde

La terre est bleue comme une orange

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude