Eusko Jaurlaritzan ere behar diren euskara eskakizunak ezarri!

Eusko Jaurlaritzan ere behar diren euskara eskakizunak ezarri! – 

Eusko Jaurlaritzan ere behar diren euskara eskakizunak ezarri!

EUSKO JAURLARITZAN ERE BEHAR DIREN EUSKARA ESKAKIZUNAK EZARRI!

Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskal Herriko beste lurraldeetan ez bezala, euskara erabat ofiziala da erkidegoko lurralde osoan. Ofizialtasunari esker, herri-administrazioetan euskaldunon eskubideak bermatzeko eta euskara normalizatzeko neurriak hartu dira, tartean, lanpostuei euskara eskakizuna ezartzea.

Alabaina, Eusko Jaurlaritzak bere zenbait zerbitzu eta lanpostutan, euskarazko arreta emateko eta euskaraz lan egiteko beharrezkoa den baino maila apalagoa ezartzen du. Horren adibide dira ikastetxe publikoetako mendeko edo mandatarien lanpostuak, non D ereduko ikastetxeetan egon arren eta herritarrekin harreman zuzena izan arren, B1 baino ez zaien eskatzen eta, maila horrekin, elkarrizketa normala izateko aukera ez da bermatzen. Beste adibidea aholkulari juridikoena da, non horien lanaren berezitasunagatik C2 eskatzea beharrezkoa den, baina Jaurlaritzak gero eta gehiagotan C1era apaltzen du horien eskakizuna (Sail batzuetan ohikoagoa da), lan juridikoa euskaraz egitea oztopatuz edo ezinezko bihurtuz.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren lanpostu-zerrendaren azken aldaketari berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkeztu dio Administrazioan Euskaraz Taldeak, euskarazko arreta bermatu eta euskaraz lan egin ahal izateko bermea egon dadin. Euskarazko arreta bermatzearen eta euskara administrazioan normalizatzearen alde dagoela adierazten du Eusko Jaurlaritzak; teoriatik praktikara eramateko aukera paregabea dauka orain, aurkeztutako errekurtsoa baietsiz eta beharrezkoak diren euskara eskakizunak ezarriz.

Eusko Jaurlaritzan ere behar diren euskara eskakizunak ezarri!

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Eusko Jaurlaritzan ere behar diren euskara eskakizunak ezarri!”-ri buruz

  • Eusko Jaurlaritzak onartu berri du euskal sektore publikoan (Udal, diputazio edo gobernu, ohiko horiez gain, sozietate publiko, fundazio..) euskara normalizatzeko dekretua. Nabarmendu beharrekoa da perfil asimetrikoen kontua, …perfilak egiaztatzeko moduaren aldaketa (sartzeko proba bera euskaraz egiteari lotua) eta oro har, perfilen sistema (elementu estrukturalena administrazioetako euskararen normalkuntzan) oharkabean ahuldu eta zulatzeko egina. Itxurakeria hutsa besterik ez den ‘metodologia’ batez (kemen) , gobernuak subkontratatua dio -prezio ederrean- euskalgintzako enpresa bati bere “ebaluazioak” egitea, behar bezain “rigurosoak” izan daitezen, eta adibidez Athletic Club bezalakoei (pribatua izenagatik ere antzeko metodo a duena) , aurten 25.000 €ko dirulaguntza jaso ondoren, eta dagokion Ziurtagiria emanda baita, euskararen erabilera abante doala sinestu arazi nahi digute bai politikariek, bai euskalgintzako enpresa klienteek, eta txiringuitoetakoek. Beraz, dena ondo euskal oasian, …aste honetan ikusi ahal izan dugun bezala….Hau ez da konponduko jaurlaritzako gobernuan siglak bakarrik aldatzearekin…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude