Euskarazko 4 graduondoko sustatuko ditu UEUk ikasturte honetan UPV/EHUn
Euskarazko 4 graduondoko sustatuko ditu UEUk –
UEUk ikasturte honetan euskarazko 4 Berezko Titulu sustatu ditu UPV/EHUren eskaintzaren barnean aditu euskaldunak formatzeko helburuarekin. Horietatik bi berriak dira, hiru OnLine eta bat erdi presentziala. UEUko zuzendaria den Kepa Sarasolaren arabera, “iraupen luzeko euskarazko goi mailako tituluak estrategikoak dira”. Aurrematrikula egiteko epea irailaren 21ean bukatzen da.
Hauek dira UEUk sustatutako graduondokoak:
- Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa (Erdi presentziala). BERRIA (UPV/EHUren Espezializazio Titulua) Izen ematea BETETA dago.
- Graduondoko zuzendariei egindako elkarrizketa ikusi.
- Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: Euskara komunikazio klinikoan (OnLine). (UPV/EHUren Espezializazio Titulua) BERRIA
- Graduondoko zuzendariei egindako elkarrizketa ikusi.
- Itzulpengintza eta teknologia (OnLine). (UPV/EHUren Espezializazio Titulua) 7. edizioa
- Graduondoko zuzendariei egindako elkarrizketa ikusi.
- IKTak eta Konpetentzia Digitalak hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan (OnLine). (UPV/EHUren Espezializazio Titulua) 4. edizioa
- Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak jendartean (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- Graduondoko zuzendariei egindako elkarrizketa ikusi.
Kepa Sarasolak, UEUko zuzendariaren esanetan, “iraupen luzeko goi mailako tituluak estrategikoak dira. Egon badago eskaera gizartean; denon artean bideratzea da gure eginkizuna, denon arteko lankidetzan: unibertsitateak, euskalgintza eta administrazioa. Ikastaro solteak baino, erreferentziala litzatekeen eskaintza zabala, planifikatua eta sendoa behar da. Estrategikoa da”.
Irakurri artikulu osoa: “UEUko euskarazko graduondokoak: 18 urteko eskaintza heldua”.