Euskaraz lan egin nahi duten medikuei Osakidetzak egiten dien harrera penagarria
Euskaraz lan egin nahi duten medikuei Osakidetzak egiten dien harrera penagarria –
Araba Unibertsitate Ospitaleko Barne Mediku Egoiliarrek sinadura bilketa bati egin diote, hainbat eskakizun zehatzen bidez euskaraz ikasi eta lan egin ahal izatea eskatuz, eta gaur egun horretarako dituzten traben aurrean kexa agertuz. Sinaduren bidez babesturiko idatzia Araba Unibertsitate Ospitaleko Dozentzia eta Gerentzia sailei helaraziko diete.
Hona hemen egoiliarren idatzia:
.
Ondorengo Kexaren bitartez, Ondokoa adierazten du:
Arabako Unibertsitate Ospitaleko Barne Mediku Egoiliarra naiz.
Gutako zenbaitek Medikuntzako ikasketak euskaraz burutu ahal izan ditugu, eta beste zenbaitek ez dute horretarako aukerarik eduki. Hala ere, denoi errealitate desorekatu bera tokatu zaigu.
Unibertsitate Ospitale honen harrera ekitaldi ia osoa gaztelaniaz izan zen.
Aipamenik ez dugu jaso ez Dozentzia zerbitzutik ezta gure zerbitzu-unitateetatik euskara planak esleitzen zizkigun eskubide eta betebeharren inguruan.
Jaso dugun formakuntza tailer oro gaztelaniaz izan da, guk geuk sortutako euskarazko sesioak salbu.
Gure lan-tresna oro defektuz gaztelaniaz esleitu zaigu, eta gehienek oraindik gaztelaniaz diraute.
Egoiliarrok euskarazko materiala sortu nahi izan dugunean, ez zaigu inongo baliabiderik eskaini. Aldiz, dena gaztelaniara itzultzea exijitu zaigu.
Egoera honi aurre egin nahi izan diogun bakoitzean, Euskara Planaren dinamizatzaile den Euskara Zerbitzua Osakidetzako egituratik nola mugatu den eta bertako iniziatibak minimizatu, zokoratu eta ezkutatu diren ikusi besterik ez dugu egin, euskalduntze prozesuari baliabideak eta aktiboak egunez egun gutxituz.
Eskatzen du:
Euskaraz dakien Egoiliar orori euskaraz formakuntza osoa jasotzeko aukera ematea. Horretarako, euskaraz dakiten profesionalei formakuntza hori ematea erraztuz.
Euskaraz ez dakitenei berau ikasteko baliabideak jartzea eta beronek bere formakuntzan gehiegizko gainkarga ez suposatzea.
Euskaraz dakiten horiek hizkuntza berean lan egiteko trabarik ez izatea. Txostenak, interkontsultak, eboluzio-orriak, etab. euskaraz egitearren baztertuak ez izatea.
Osakidetzaren 2. Euskararen Normalizazio Plana abiapuntu hartuta, berau betetzea:
- Egoiliar berrientzako ate irekietan euskarazko harrera ekitaldiak sortzea, haiek lehenetsitako hizkuntzan izan daitezen.
- Egoiliar berriei euskarazko harrera eskuliburua iritsaraztea, non hizkuntza-irizpideen berri emango zaien.
- Etengabeko prestakuntza-eskaintza euskaraz bideratzea.
- Zerbitzu-erakunde bakoitzeko harrera hautatutako hizkuntzan bideratzeko baliabideak jartzea.
- Zerbitzu-erakundeek antolatutako prestakuntza espezifikoan (tailerrak, ikastaroak, saio klinikoak…), euskarazko prestakuntza-saioen kopuruak zerbitzu erakundeko langile gutxienez elebidunen portzentajearen parera iristea.
- Tutore esleipenean hizkuntza irizpideak erabiltzea
Gutun honek erantzun bat jasotzea nahi dut, eta Dozentzia taldeak / Gerentzia taldeak eskaera guzti hauei buruz duen informazio, aurreikuspen eta asmoak jakin nahi nituzke.
Euskalduna naizen heinean nire lankideen eta nire eskubidea delako Euskal Herriko Osasun Zerbitzua deritzonean euskaraz ikasi eta lan egitea.
.
Egoiliarrek hainbat pankarta jarri dituzte azken egunetan, beraien eskakizunen alde.
Ene bada.
Berriro ere euskararen izenean kaka-nahasten.
Osaeus txapeldun.
Zeri deitzen diozu kaka nahastea? Anormala ez da gutunean idatzitakoa, anormala, gaur egun oraindik horrela ibili behar izatea da.
Apa, lagun.
Zeri deitzen diodan. Ba, hitz bitan esanda, uste dut askotan euskara korrika eta presaka, dekretuz, harrapastaka sartzen ibili garela zenbait lekutan. Nire ustez, gauzak ez ditugu ongi egin zenbaitetan, eta hori gero eguneroko erabileran islatzen da. Ez zaude ados?
Pedagogia handia behar da hizkuntza minoritario bat instituzioetan sartzen joateko, eta uste dut askotan gauzak itsu-itsuan egin nahi izan ditugula, epe laburrean egoera irauliko genuelakoan. Ez ba, ez da hala gertatu.
Agur bero bat
Sendagile ona eta euskalduna izatea ezinezkoa da nonbait. Justifikaziorik aurkitzen ez duzuenean irtenbide horri heltzen diozue agudo: aizu laguntxo, zer nahi duzu zuk, profesional ona ala EGAduna? Maketoek ere gauza bera egiten dute baina hori bai, beraien lurraldeetan ez lukete hori aplikatuko. Jakin nahi nuke anchas castillaseko herri guztietan espanola ez dakiten mediku ingelesak (Oxford eta Berkeley unibertsitateetan cum lauderekin graduatutakoak) jarriko balituzkete zer gertatuko zen. Arrazonamendu sinplea bezain hutsala dela alegia. Eta medikuekin erabiltzen da baina goazen beste arloetara ematea: zer nahi duzu, herritarrekin harremana duten funtzionarioak bere lanean finak izatea ala EGAdunak izatea? Zer nahi duzu, etxea ondo eraikiko dizun arkitektoa ala EGAduna izatea?
Arrazonamendu hau euskal nazioa ukatzen duten maketoek eta hezur muinetaraino kolonizatuta dagoen euskaldunek erabiltzen dute. Pedagogia egin behar omen da. Esan mesedez nola egiten den pedagogia hori. Nire herri euskaldun txikian 50 urtez baino gehiagoz bizi diren etorkin maketoek oraindik ez dakite esaldi bat euskaraz esaten. Lasai bizitu dira beti, ez dute euskara ikasteko beharrik izan, oso onak izan gara nonbait beraiekin… pedagogiak huts egin al du? Zerk huts egin du? Inork ez du ikasten euskara ( salbuespenak salbuespen) beharrik ez badago. Ospital atarira joan behar al naiz ebanjelista moduan pedagogia egitera? Pedagogiarekin egon gaitezke beste 100 urte eta gauzak ez dira aldatuko. Ikastolak klandestinidadean sortu ziren. Bai, zuk diozun bezala, jendeak euskaraz ikasiko bazuen, kaka nahasten ibili behar izan zuen. Orduan ere esango zuen norbaitek kaka nahasten zebiltzala pertsona haiek, ea zer nahiago zuten: kalitatezko irakaskuntza ala euskara. Baina gaur inork ez du auzitan jartzen d eredua eta d ereduko ikasketen kalitatea. Ba osasun munduarekin ere berdina gertatuko da, gaur batzuk kaka nahasten dabiltzalako izango dugu bihar osasungintza euskalduna, baina ez da izango hori zuk eta zure antzekoek “pedagogia” egin duzuelako.
Beno, beste gisa batera esanda: mediku edo erizain aten kasuan, zer da garrantzitsuena? Lanean onak izatea ezta? Hizkuntzak zer dauka horretan ikustekorik? Horri deritzot gauzak nahastea.
Zuri ebakuntza bat egin beharko balizute, zer eskatuko zenuke batez ere, zirujauak EGA titulua izatea?? Ez, ezta? Zuk konpetentea izatea eskatuko zenuke.
Horixe esan nahi nuen.
Beno, beste gisa batera esanda: mediku edo erizain aten kasuan, zer da garrantzitsuena? Lanean onak izatea ezta? Hizkuntzak zer dauka horretan ikustekorik? Horri deritzot gauzak nahastea.
Zuri ebakuntza bat egin beharko balizute, zer eskatuko zenuke batez ere, zirujauak EGA titulua izatea?? Ez, ezta? Zuk konpetentea izatea eskatuko zenuke.
Horixe esan nahi nuen.
Honek zer esan nahi du? Ezin dela mediku ona izan ta EGAduna? Batzuk uste dut ez dakitela medikua izateko medikuntza ikasi behar dela.
ikasi beharko zuketen nolatan iritsi zaitezke mediku funtzionario izatera.
Postua lortzeko betebehar batzuk daude, kursilloak egitea, elkarrizketak ematea…. puntuak balio ditu, horrek esan nahi du mediku hobeagoa zarela? Ez betebehar batzuk daudela medikua izateko, ta betekizunen artean, gaztelania jakitearen beharra dago, kostituzioak agintzen bait du.
Onartuko al zenuke medikura joan ta munduko hoberenetarikoak diren mediku japoniar batengatik hartatua izan ulertzen ez zaituenean? Ez ezta?
A , ulertzen dut, hego EHko euskaldunek gaztelania ere dakitenez….
Ezin zara funtzionario ona izan, ez mediku, ez, abokatu, ez ezer, herrialde batean, herrialde hortako biztanleriaren zati haundi batu ulertzen ez baduzu. Zure buruari esan diezaiokezu ona zarela baina ez da horrela. Ona izan zaitezke Madrilen lan egiteko, Sudamerikan…. Baina ez Frantzian, Ingalaterran….. Zoaz horra hizkuntza gabe ta esaiezu hoberena zarela. Bueltan bidaliko zaituzte segituan.
Ta arazoa ez da euskara azkarregi sartu nahi dugula, kontrakoa baizik, pazientzia izugarri izan dugu, gaztelaniadunen aitzaki petral guztiei sinesgarritasuna eman diegu, sinistu dugu beraiena derrigorra izatea ona dela baina gurea derrigorra izatearena ez. Ta hori da arazoa. Ikasteko beharrik gabe, betiko burruka gelditzen da soilik, ta hor gu galtzaile.
Bukatzeko, hain mediku ona batek, ez dakit zenbat doktoretzarekin, denak Cum laude delakoak…. ez bada gai hizkuntz bat ikasteko, bi aukera daude.
1. Tituloa erosi egin du
2. Tituloa tranpak egiten lortu du
Mila aldiz zailagoa da medikuntza ikastea, edozein hizkuntza ikastea baino.
Aupa hiiii…! Sandokaan!
Lehenago hemen ari niñukan bi tigrerekin borrokan, eta orain Sandokan etorri zait biderdira. Benga bale, hi ere sagardotegira gonbidatuta hago Sugar.
Ados nago azken iruzkinarekin
Tira, nik ez dut esan, adiskde, EGAdun guztiak profesionalki txarrak direnik. Hori zugandik atera da, joko dialektiko bihurri bat erabiliz, nire argudioei buelta eman nahian. EGA dutenak, noski, beren lanbideetan edozein mailatakoak izan daitezke; onak-txarrak-bikainak-nefastoak… Nik hori ez dut eztabaidatzen.
Argi dago mediku baten kasuan, bere lan-kalitatea ez dagoela euskararen ezagutza-mailan. Kontrakoa esatea kaka nahasten ibiltzea da, eta seguruenik, faktore ideologikoak tartean sartzea ere bai.
Garai batean zure antzeko ideiak defendatzen nituen neuk ere, baina orain, berrogei urtez haruntza noa, desengaino batzuk jasota nago euskal kulturaren mundutik, eta bizitzak berak ostia batzuk eman dizkit dagoeneko. Beste begi batzuekin ikusten ditut gauzak orain.
Mediku bati, zientifiko bati, arkitekto bati, bere lanean ONA izan dadila eskatzen diot, besterik gabe.
“Argi dago mediku baten kasuan, bere lan-kalitatea ez dagoela euskararen ezagutza-mailan”
Bai pitokeria ederra, motel!
Nire bizitza profesionalean diagnostiko oker bat baino gehiago ezagutu dut medikuak pazienteak kontatzen ziona gaizki ulertzeagatik.
Zu baino zaharragoa naiz eta nahiz eta gero eta gutxiago, izan da eta bada herri honetan erderaz gaizki moldatzen den jendea. Eta zuk bezala pentsatzen duzuenok beren eskubideen bortxaketa defenditzen duzue aspalditik.
Eeeeh? nola? nik esandakoa pitokeria bat iruditzen zaizu? Benetan??? JAJAJAJA…
Dedio, zeharo pozten naiz zure erantzun horrekin, azkenportu, eguna altxatu didazu.
Egunen batean zu bezalakoekin sagardotegian afari on bat egitea gustatuko litzaidake, honetaz guztiaz eztabaidatzeko. Badakizu: makailao-tortilla, txuletoia, intxaurrak eta membrilloa… eta kafea nere kontu!
Kaben zotz.
Hezkuntzaren mundua, aldiz, bestelakoa da nire ustez. Hor bai, irakasle bati eskatu behar litzaioke euskaraz ongi jakitea, ikasleen aurrean eredu bat eman beharra baitauka. Institutuetan gaur egun denetarik ikusten dugu, eta tarteka badira desastre hutsa direnak ere.
Puf, eztabaidagai korapilatsua litzateke hau ere… Ondo izan.
Zure erantzuna irakurriz jaso dudan mezua (zuzendu oker banago): 40 urtetik gora dituzu, frontean ibilitakoa eta zauri-arrasto askorekin… beterano bat alegia. Agian hori bota didazu frontea ezagutu ez duen gaztetxo suhar batez nauzulako, bestela ez dakit zertara datorren hori. Hala bada, eskerrik asko adinaren kontuagatik. Baina sendagileez ari gara eta ez norbanakoaren zauriez. Osasungintzan lan mota asko daude eta zuk ere ondotxo dakizu ehuneko handi-handi bat (gehiengoa) ez dela bere esperientzia eta jakituriagatik ordezkaezina. Ehuneko handi horrek euskaraz baleki Osakidetzak aurpegi berritu ederra hartuko luke gizartearen aurrean. Ezagutza handia eskatzen duten lanpostuetara iritsi ahala denak ez daude maila berean. Ez da gauza bera herriko sendagile bat eta neurokirurgiaren edo kardiologiaren azken-azkenengo kirurgia-teknikak menperatzeen dituen kirurgialaria. Baina noski, esperientzia antzekoa duten bi hautagaien artean euskara jakiteak puntu gehiago izatea ez badakar baina aldiz ingelesa jakiteak bai (obsesio santua ingelesarekin, inork ere erabiltzen ez duenean), ba hor jada gaizki hasi gara. Eta lanean dauden sendagile erdaldunek euskara ikasteko programa serio bat (serioa = ikasteko konpromezua bestela lana galtzeko arriskua, ez irakaskuntzako IRALE delako hori) martxan jartzen ez bada (ziur nago sendagile asko ingelesa ikasten ari direla beren kabuz), ba gaizki goaz. Etika alde batera utzita, beste gauza askoren artean Euskara hizkuntza ofiziala delako eta euskaldunok zergak ordaintzen ditugulako.
Beldur naiz denbora galtzen ari zarela gure zaccariasttoarekin. Jende mota horrek uste du zerebro batean euskara eta ezagutza klinikoa inkonpatibleak direla, batak besteari lekua kentzen omen diola. Seguruenik beren garun eskasetan gertatzen dena estrapolatzen dutelako.
Bai, Azken Portu, arrazoi duzu. Tontakeriak esaten ibili naiz etengabe, pixka bat adarra jotzeko helburuarekin. Nafarroan esaten dutenez “axekan” aritzeagatik. Beraz, gaizki esandakoak barkatu.
Barkatu “euskaldun bat”, zerbaitek minduta utzi bazaitu. Zure argudio-kate luzeak irakurrita, euskara-teknikari edo horrelako zerbait zarela ematen du. Hala bada, animo eta segi aurrera. Ni ere, zu bezala, euskararen alde nago. Bide honetan batak bestari hats emaiogun, egurra banatu ordez. Seguruenik, gauza batzuetan ez nator zurekin bat (euskara zabaltzeko erritmoei buruz ari nintzenean zintzo ari nintzen, benetan gauza batzuk oker egin ditugula uste baitut), baina hori ez dadila izan oztopo batzen gaituzten ideietan aurrera egiteko… EHEko jendea (argazkietako pankartetan ikus daitekeenez) beti iruditu zait “txulito” xamarra, edo pixka bat harroputza. Nik beti nahiago izaten dut umiltasunez lan egiten duen jendea…
Eta besterik ez, lagunok. Ongi esanak gogoan hartu, eta gaizki esanak barkatu.
Ez dezagun inoiz umore ona galdu. Hobe da dirua galtzea, umorea baino.
Niri ere isilik lan egiten duen jendea gustatzen zait eta ez harroputza. Baina badira pertsona batzuk, eta euskaldunen artean asko direla ikusten ari naiz, euren burua ilustratuagoa egiteko umiltasun planta asko egiten dituztenak baina benetan umiltasunetik ezer gutxi dutenak eta beraiek kritikatzen dituzten “erradikal” aho bero horiek baino okerragoak dira. Egia da baita, maketoek urtetan euskaldunei buruz langileak, isilak eta umilak garela esan dutela eta hori ona bezala hartu dugu baina ez genuke horrela egin behar. Maketoek isilik egotea subordinazio bezala ulertzen dute eta beraiei agintea gustatzen zaie. Bada garaia jendaila honi gauzak garbi uzten hasteko gure adjetibo tradizionalak albo batera utzita. Ez naiz euskara teknikaria eta ez litzaidake gustatuko izatea. Baina Zaccarias! Zer axola dio zer naizen!? Osasungintzaz ari garela! Indar gutxirekin somatzen zaitut, frontean jaso dituzun zauriak ez dira nolanaikoak izan nonbait.
Nik azido urikoa goien zeukiat motel.
Orain, sagardotegiko txuleta gizen bati heltzen diodanean, niretzat erreboluzioa duk hori. Munduko errege sentitzen nauk. Gora Euskadiko harakinak.