Euskararen inposizioa hiri buruzagian
Euskararen inposizioa hiri buruzagian –
Santi Leonek #EuskararenInposizioaz hausnarketa argigarri bat egin du txio kate baten bidez, hiri buruzagitik. Eta bertora dakart, interesgarria egingo zaizuelakoan.
Bestalde, gomendagarria iruditu zait Zaldieroak medio bera erabilita egin duena ere, kasu honetan gazteleraz.
.
Atzo, “bi sarrera + filmaren izenburua” erranda ez zidaten ulertu Golem Morean; saltzailea gaztea zen, 20 urte ingurukoa #EuskararenInposizioa
— Santi Leoné (@ororostorm) 2018(e)ko ekainaren 2(a)
Hizkuntza Eskolatik hurbil, euskara ikasle anitz balizko bezero izan arren, ostatu batean argi eta zenbaitetan zakar erakusten dute euskara ez dutela ez ulertzen ez ulertu nahi #EuskararenInposizioa
— Santi Leoné (@ororostorm) 2018(e)ko ekainaren 2(a)
Hain da handia #EuskararenInposizioa, ezen ostalari batzuek ez duten beren fobiak sikiera disimulatzeko beharrik ere sentitzen, bezeroak irabazte aldera
— Santi Leoné (@ororostorm) 2018(e)ko ekainaren 2(a)
Hizkuntza Eskola ondoko ostatuan, Teorenean, berriz, tabernariak ederki ikasi du oinarrizko hiztegia: agurrak, kafe klaseak, prezioak. Baina, klaro, italiarra da
— Santi Leoné (@ororostorm) 2018(e)ko ekainaren 2(a)
Donibane auzoko Tandoori jatetxean ere zerbitzari batek harritu gintuen “kaixo, zer moduz” agurtuz. Baina, tira, indiarra da.
— Santi Leoné (@ororostorm) 2018(e)ko ekainaren 2(a)
Problema non dagoen, beraz, nahiko argi ikusten da…
— Santi Leoné (@ororostorm) 2018(e)ko ekainaren 2(a)