Euskararen gibelatzeaz
Euskararen gibelatzeaz –
Euskararen gibelatzea bakarrik industrializazioarengatik ote da? Patxi Saez Belokik dio horrela dela. Ez da arrazoi bakarra. Ohartzen naiz euskaradunek beti aitzakiak badituztela besteei erantzukizuna botatzeko. Uste/pentsatzen du herri euskaldunetan, Elorrion adibidez, gaur egun gibelatze hau industrializazioarengatik dela?
Ez da Hegoaldea eta Iparraldea nahasi behar. Bi lurralde horiek jendeen kopuruari dagozkion joerak oso desberdinak dira. Hegoaldean jendeen kopuruak ttipituz doa. Aldiz, Iparraldean azkarki gorantz. Batean Euskara ofiziala (1) da; bestean ez. Horrek eragin izugarria badu.
Kontuan hartu behar da Iparraldea, kanpoko jende erdaldunak trumilka sartzen direla. Gehitu behar da Iparraldeko erakunde buruzagiek askotan euskararen geroaz ez direla axolatzen: har ditzagun Baionako Komertzio Ganberakoak, hiritzekoak, turismo bulegokoak, elizakoak…
Gero, zalantzan ematen dut Frantzian iraultzaren garaian, 28 milioitik bakarrik hiru milioi jendek frantsesa bazekitela. Dominique Garat, Lapurdiko ordezkaria, Burdigalarat edo Pariserat joaten zelarik, kasik beti erdaraz mintzo zen. Eta 30 urte berantago, Agustin Xaho-k Ariel egunkaria sortu zuelarik, euskarari toki guti eman zion. Beraz, hemen ere, frantsesa zen nagusi. Uste dut Hegoaldean jendeek dutela lehenik erantzukizuna eta ez bakarrik industrializazioak. Aldiz, Iparraldean, kanpoko jendeen sartzeak dakar frantsesa eta frantses kultura.
Halere, nahikaria bada baina sobera ahula euskarak bere maila atxiki dezan. Eman dezagun Euskaraldia ekitaldia gure hizkuntza sustatzeko; bikaina zen, baina ez da izan aski azkarra, zeren hamabi egun buruan gelditua zen. Zerbait horrelako ekintza abiatu behar genuke, baina azkarragoa eta iraunkorra. Euskaldunek beti beren papoan «ahobizi» txapa agertu behar lukete… Zoritxarrez ez gara horretan!
Elorrion industrializazioa izan zen erdalduntzearen arrazoietako bat, eta ez txikiena. 1960ko hamarkadan bizilagunen kopurua bikoiztu baino gehiago egin zen, batez ere Espainiatik etorritakoen eraginez (Nafarroatik ere etorri baitziren bakan batzuk, inguru erdaldunekoak gehienak). Pentsa: 1930ean 3.384 bizilagun zituen Elorriok; 1950ean 3.583; 1970ean 7.361, eta 1981ean 8.015. Ordutik aurrera behera egin du, 7.300 inguru izateraino.
Horri beste aldagai batzuk ere gehitu behar zaizkio; besteak beste, euskaraz egiteko debekuak bazeuzkala hamarkada batzuk, transmisioa eten egin zela familia askotan -karlista gehienetan, baina bestelako hainbatetan ere bai- eta eskolaren helburuetako bat erdaldun elebakarrak sortzea zela. (Ikastolak 50 urte pasatxo ditu, baina ez ginen gehiengoa izan bertan ikasteko zorte ona izan genuenok).
Harrezkero, gauzak aldatu egin dira Elorrion, onerako aldatu ere: derrigorrezko hezkuntza gauzatzeko hiru aukera daude (eskola publikoa, ikastola kontzertatua eta kristau eskola); guztietan, D ereduan baino ez. Gainera, etxeko transmisioa ez da eteten, eta herrian oso indartsua da euskararen aldeko jarrera.
Ondorioz, ezagutzak gora egin du eta gora egiten jarraitzen du, eta erabilerak ere gora egiten dihardu, astiroago eta apalago bada ere. Pentsa: 1981 hartan, herritarren erdia ere ez zen euskalduna: % 46, 88. Eustaten 2016ko datuen arabera, % 61, 88 dira orain euskaraz dakiten elorriarrak. Jakina: gazteen eta umeen artean askoz handiagoa da ehuneko hori.
Erabilerari dagokionez, ez da inguruko zenbait herritakoa bestekoa (euskaldun-ehuneko handiagoa dute Elgetan, Aramaion, Atxondon eta Bergaran; txikiagoa Arrasaten, Berrizen, Zaldibarren eta Abadiñon), baina horietako batzuetako baino handiagoa bai.
Hau guztiau esanda, bai: industrializazioak eragina izan du Elorrion euskarak izan zuen gibelatzean, eta nago Berrizen, Abadiñon, Arrasaten, Bergaran… ere izan zuela.
Faltsukeria asko bada bi aldeetan Euskarari dagokionez. Gurean batez ere.
Euskararen desagerpena lotua da gure egoera politikoarekin, aspaldiko kolonizazio frantziarrarekin.
Ez, indibidualki ez gara denak perfektak euskarari buruz, bainan, hobendun lehena eta bakarra da Estatu frantziarra, ikastolak eta elkarteak erabat finantziatzen edo bederen subentzionatzen baldinbaditu ere.
Baionan euskaraz ez egitea normal iduritzen zait, Frantzia da eta
Xahoren Ariel kazetak toki guti emaiten ziola euskarari ?
Normal da Baionesentzat egina zen bainan Xahok bere Baionan bizi ziren herrikidei pentsatuz euskara piskat sartu zuen.
Baionako Atalante zineklub berriaren inaugurazioa kari, iragan larunbatean, Etchegaray alkateak, Ugalde kultura arduradunak eta Laroque andere zuzendariak egin dute hitzaldi tipi bat, frantsesez, enetzat normal da, hiruak ziren Frantzian eta frantziarrak ( abizenek ezgaituzte tronpatu behar eta euskara ez dute jakingo) eta harro
Irakurri behar da:
“… frantziarrak eta harro (abizenek…)
Segur naiz nahiago luketela euskaraz ere egin, bere aberastasunarengatik
…espainiolaren eta inglesaren ondotik.
Hau ertz asko dituen kolonizazioaren beste zati bat da. Espainia ta Frantziatik etorritakoak asko izan ziren, ta gaur egun urtero milaka erdaldun etortzen dira, Espainia, Frantzia ta beste estatuetatik. Ez dute euskara ikasi behar ta gaztelania ta frantsesa ez dakitenek, derrigor ta dohainik dute ikastea. Oposizioetarako, herena, Espainiatik aurkezten da. Euskara dakite? Gero hemendik joaten diren euskaldunak, urtero beste milaka batzuk. Ta gero dago, ia guztientzako, euskara bigarren hizkuntza da, baita ama hizkuntza euskara dutenena ere. Dena erdaraz dagoenez ta ez euskaraz, ikus-entzunezkoak, lanak, aisialdi gehienak… Zure burua, nahi edo ez erdalduntzeko da, erosoago zaude, konturatu gabe ateratzen zaizu… Beraz, errua dugu, baina erru gutxien duguna gara euskaldunak. Dena prestatuta bait dago erdaraz bizi gaitezen.