Euskararen etorkizun latza

Euskararen etorkizun latza –

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen “euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko eguna” eta XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz. ENE, abenduaren 3an ospatzen ohi da, Xabierko Frantziskoaren heriotzaren eguna oroimenean, zeren kondaira dioenenez, bere azken hitzak ama-hizkuntzaren baliatuz xuxurlatu omen baitzuen.

Dena den, Euskarararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, aldarrikatzeko eta euskararekiko konpromisoa adierazteko eguna bada ere, euskararen erabileraren normalizaziotik urrun dago oraindik. Horrela, nahiz eta orain dela 30 urte baino 300.000 elebidun gehiago egon EAEn, biztanle euskaldunenon artean, %20k euskararen erabilerari lehentasuna ematen dio eta beste %8,9k bi hizkuntz tartekatzen ditu, euskararen erabilera areagotzearen xedea geratuz.

Bestalde, “Lingua Vasconum Primittiae”aren sorterrian, Nafar Erreinu Zaharrean hain zuzen ere, euskararen egoera kezkagarria da oso, zeren Nafarroa Oinezaren oihartzun mediatikoaz gain, errealitate gordinak frogatzen du Nafarroan euskararen hedapena geldialdirantz doala, azken 15 urteotan gorakada ñimiño bat gertatu bada ere. Nafarroako euskararen egoera zalantzagarria ikusirik, gogoeta sakonaren eta kritika eraikitzailearen beharra badugula ondorioztatzen da, zeren euskararen ahuleziak euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzeko eskatzen digu, hots, euskaldunok, erabiltzen dugun euskara gaurkotu , hobetu eta bere erabilera areagotu eta erdaldunok, euskara ikasteari gogotsu ekin, zeren euskararen erabileran baitago etorkizunaren giltzarria.

Denontzat ezaguna da UPNeko euskararekiko jarrera, behin eta berriz euskararen kontrako legeak ematen, beharrezkoak diren diru-laguntzak murrizten eta epaitegiek Gobernuaren kontra emandako epaiak aintzat hartu gabe, hots, bere legetasun bete gabe. Gainera, UPNek 1986an ezarritako «Ley del Vascuence» legeak indarrean mantentzen zituen zonifikazio linguistikak behin eta berriz mantentzearen alde Nafarroako parlamentuan “gehiengo absolutua” zuten alderdiek -UPN eta PSN-, egin zuten, baina 2010eko otsaileko 18an Euskararen Foru-Legearen aldaketa bakarra onartu zen eta haren bidez, Iruñea hegoaldeko hainbat udal (Galar, Belaskoain eta Aranguren) «Zona Misto»-ra pasa ziren.

Zonifikazio linguistikoaren aldaketa berria erdiesteko momentu aproposa izango litzatekeela ondorioztatzen da, Nafarroako zona linguistikoen gaurko kartografia birdiseinatuz eta D ereduko ikastetxeen mapa erradiala hedatuz edo bestela, (ingelesako eragina dela eta), epe ertainera euskararen kartografia txikituko da, foru lurraldean barreiaturik dauden uhartetxo ideologiko edo sentimentaletan eta Nafarroako ipar-mendebaldeko eta ekialdeko ohiko zokoetan «preso» geratuz.

Beraz, Nafarroako euskararen geldialdia saihesteak ahalegin eskerga eskatuko digu euskaldunoi eta “fosilizazio” hori ekiditeko euskararen aldeko aurrekontuak areagotzea premiazkoa da, euskara eguneroko bizitzaren arlo guztietan ikusgai izateko eta Nafarroan bizi garenontzat euskara ondasun kulturala eta batzeko tresna bilaka dadin.

Euskararen etorkizun latza
Mapa: ARGIA
Euskararen etorkizun latza

Zer duzu buruan “Euskararen etorkizun latza”-ri buruz

  • Azterketa errealista, inor gutxik egin ohi duena. Nafarroan eragile abertzale eta euskaltzaleek erabaki eta plangintza serioei heldu ezean, gureak egin du.