Euskararen erabileran datu kezkagarriak Donostiako Udalbatzetan

Euskararen erabileran datu kezkagarriak Donostiako Udalbatzetan

Donostiako Udalbatza Donostiako herritarrei zuzen zuzenean eragiten dizkien erabakiak hartzeko organo gorena da. Bertan herritarrek hautatutako alkate eta zinegotziek parte hartzen dute euren alderdiko ordezkari gisa. Bagerak aurreko legegintzaldian ekin zion Udalbatzen hizkuntza erabileraren neurketa egiteari eta legegintzaldi berrian ere neurketa egin dugu.

2017ko martxoko udalbatza hartu dugu oraingoan aztergai. Hasieratik bukaerara alkate eta zinegotzi bakoitzaren interbentzioak neurtu ditugu euskaraz edota gazteleraz zenbat denboran erabili duten. Eta ondoren alderdi bakoitzaren emaitzak atera ditugu  (txosten osoa ikusi).Bestalde, alkate eta zinegotzien interbentzio kopurua eta bakoitzean zein hizkuntza erabili den aztertu dugu, hau da, euskara hutsean, gaztelera hutsean edota bieletan (euskara eta gaztelera biak erabili direnean).

.

Hona hemen ateratako datu batzuk:

Orotara euskararen erabilera 21,5ekoa izan da, eta gaztelerarena %78,5.

Euskararen erabileran datu kezkagarriak Donostiako Udalbatzetan.

Hizkuntza erabileraren neurketa alderdika:

Euskaraz Gazteleraz Guztira
Irabazi Donostia 40 seg 79 min 44 seg 80 min 24 seg
PP 3 min 2seg 56 min 41 seg 115 min 43 seg
EH BILDU 58 min 20 seg 57 min 34 seg 115 min 54 seg
PSE 3 min 27 seg 55 min 28 seg 58 min 55 eg
EAJ 15 min 20 seg 45 min 30 seg 60 min 50seg
Guztira (min) 80 min 49 seg 294 min 57 seg 375 min 46 seg
Guztira (h) 1 h 20 min 49 seg 4 h 54 min 57 seg 6 h 15 min 46 seg

.

Alderdien euskararen erabilera portzentaietan honakoa izan da:

EAJ %25,21

PSE %5,86

EH Bildu %50,33

PP %5,08

Irabazi Donostia %0,83

.

Hitzartzeei dagokionez, 169 izan dira eta gehienak gaztelera hutsean izan dira %68,6, ondoren bieletan %16 eta azkenik euskaraz 15,4. Bieletan izan direnean ez dira modu orekatuan izan, baizik eta bi hizkuntzak tartekatu dituztela zinegotziek euren interbentzioetan eta normalean gaztelera nagusitu da eta oso gutxitan gailendu da euskararen erabilera.

Euskara hutsezko hitzartzeak EH Bildu taldeak egin ditu gehien,17 hitzartze egin ditu, EAJk ondoren 7 hitzartze eginez,   eta PSEk eta Irabazi Donostiak hitzartze bana egin dute euskara hutsean.

Hitzartze elebidunei dagokionez, EH Bilduk 21 egin ditu, EAJk 4 eta PP alderdiak 2. Dena den, hitzartze hauek ez dira guztiz orekatuak izaten eta salbuespenak badira ere, ohikoena gaztelera gailentzea da.

Aurreko legegintzaldian Bagerak hainbat udalbatza neurtu zituen, horiekin alderatu dugu aztertu dugun azkena eta orokorrean hartuta nahiz eta zertxobait igo oso urria jarraitzen du izaten (%21a).

Donostiako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean udal administrazioan herritarrek euskara erabiltzeko eskubidea bermatzeko hainbat neurri hartzen dira, besteak beste, langileen hizkuntza profilak. Langileek herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko bidean egokia da neurria, baina aldi berean ere, udal ordezkari politikoak eredu izatea oso garrantzitsua dela iruditzen zaio Bagera elkarteari.

.

Hona hemen 2012-2017 bitarteko bilakaera alderdika ehunekotan:

2012 2013 2015 2017
Eus. Gazt. Eus. Gazt. Eus. Gazt. Eus. Gazt.
EAJ 21 79 20 80 12 88 25,2 74,8
PSE 1.8 98,2 1 99 4,5 95,5 5,8 94,2
EH Bildu (Bildu) 47 53 46 54 41,5 58,5 50,3 49,7
PP 2.7 97,3 5,2 94,8 6,3 93,7 5 95
Irabazi Donostia 0,8 99,2
GUZTIRA 20 80 18,2 81,8 16,6 83,4 21,5 78,5
Euskararen erabileran datu kezkagarriak Euskararen erabileran datu kezkagarriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude