Eraso ultra Bilboko Plaza Barrian, “Arriba España” oihuka (bideoa)

Eraso ultra Bilboko Plaza Barrian, “Arriba España” oihuka (bideoa)

Plaza Barria Zazpi Kaleetako tokirik atseginenetakoa da. Bertako Bilbao kafetegiko terrazan lasai-lasai zegoen zerbait hartzen gazte bat, harik eta gizon bat hurbildu zaion arte; “Arriba España” esanez ETA zalea den galdetu eta jipoitu nahi izan du (ikusi eta entzun bideoa):

Lehenengo zaplastekoa oharkabean jo ostean, ostikoak eta ikubilkadak eman nahi izan dizkio gizonak gazteari eta honen txakurrari -tabernako mahai guztiak mugitu eta beirak lurrera botaz-, erasotzaileek beraiek grabatu duten bideoan ikusten denez. Entzuten diren barreengatik, taldetxoa direla ematen du, gutxienez hirukoa. Gazteak ihes egin dionean harro bueltatu da lagunengana erasotzailea, “lehertaraziko zaitut, ETA zale nazkagarri hori” oihuka.

Ikus-entzunezko pieza, minutu erdi eskasekoa, @erreharria-k zabaldu du Twitter bidez. “Badirudi hauek futbol partidara etorri direla, bai horixe”, dio Alfredok ironikoki, Athletic-Betis norgehiagoka dela eta, eguerditik Bilbon zehar builaka ibili diren sevillarrak omen baitira bideoko miserableak.

Erasotzailea Manuel Herrera Perejon omen da, nazi bat, Sevillako ultren artean aski ezaguna den kulturista. Hauxe da Diario De Sevillak berari buruz orain gutxi argitaratu zuena. @herrerasub23 du Twitter kontua.

Eraso ultra Bilboko Plaza Barrian, "Arriba España" oihuka (bideoa)Eraso ultra Bilboko Plaza Barrian, “Arriba España” oihuka (bideoa)
Bilbo, erasoa, Plaza Barria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude