Euskararen balorazioari tranparik ez, arartekoaren arabera

Euskararen balorazioari tranparik ez, arartekoaren arabera

Euskararen balorazioari tranparik ez, arartekoaren araberaOraingoan Eguesibarko Udalak egin du: ordenantzen arabera, euskararen ezagutzari %3ko balorazioa eman behar zion lan deialdi batean (zerbitzu anitzetako peoi postua, 2017-6-20ko deialdia). Eta bai, euskararen ezagutzari esker %3ko puntuazioa lor zitekeen, baina euskararik tutik jakin gabe ere %100eko puntuazioa lor zitekeen deialdian, beste merezimendu batzuei esker.

Praktika hori ez du ontzat jo Arartekoak (Q17/539 espedientea), Euskararen Ordenantzaren eragina saihesteko modu bat delako. Euskararen balorazioak %3 izan behar badu, gainontzeko merezimenduekin eta probekin gehienez %97 lortu behar dela iritzi dio, ez gehiago.

Euskara gutxi baloratzen da Nafarroako Administrazioetan, eta baloratzen denean ere horrelako tranpak egiten zaizkio. Honelako trikimailuak egin dituzte, esaterako, Osasunbideak, Foruzaingoak, Nafarroako Parlamentuak, eta Iruñeko, Berriobeitiko, Erroibarko eta Zizur Nagusiko udalek… Zuzena ez bada ere, legearen ikuspuntutik zilegi da tranpa hori egitea euskararen baloraziorako araurik ez dagoen tokietan, baina dauden tokietan ez da zilegi, ezta legearen ikuspuntutik ere, Arartekoak gogorarazi duenez.

Eguesibarko Udalak aurrerantzean hori zuzenduko duela adierazi du. Ea Arartekoaren gomendioak beste Administrazioetan ere eragina duen.

Euskararen eragina saihesteko trikimailuen garaia amaitu beharra dago. Azken batean, lan deialdietan, euskararen puntuazioen atzean hiritar euskaldunon hizkuntz eskubideak baitaude, eragile askok onartu nahi ez dituztenak.

Euskararen balorazioari tranparik ez, arartekoaren arabera
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Euskararen balorazioari tranparik ez, arartekoaren arabera”-ri buruz

  • JJ Agirre

    Eguesibarren, Iruñean, eta abarretan abertzaleak ez daude ba agintean?
    Kakabertzaleak esan beharko dugu aurrerantzean?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude