Maiatzak 28an Euskararen Aldeko III. ABkrossa

Maiatzak 28an Euskararen Aldeko III. ABkrossa

Aurtengoan ere Donostiako Amara Berri auzoan euskararen aldeko ABkrossa ospatuko da. Ohiko 3 eta 6 km-ko lasterketari gainera hainbat jarduera gehituko zaizkio maiatzak 28ko arratsalde gaua mundu guztiaren gozatu izan dadin. Honakoan ere egunean bildutako dirua euskara sustatu eta laguntzen duen eragile bati emango zaio, kasu honetan Donostiako Ttan-ttakun irratiari.

Helduen lasterketa arratsaldeko 19tan izango da, baina aurretik etxeko txikienek jolasak eta euren korrikalditxoa izango dute, baita merendola oparo bat ere. Lasterketa nagusiaren ostean berriz zuzeneko musika izango da Pelax-en eskutik formatu akustikoan.

Maiatzak 28an Euskararen Aldeko III. ABkrossaDatozen helbideetan egitaraua zein izen-emateei buruzko informazio guztia topa daiteke.

Web: http://abkrossa.eus
Facebook: https://www.facebook.com/abkrossa
Twitter: @ABkrossa

.

ABkrossa, Amara Berri, Donostia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude