Euskara:

Euskara:

Euskara:

– Zaharretxean dagoen aitite-amama bezalakoa da: ospakizunetan edo hil zorian dagoela gogoan duguna.

– Liburuak irakurtzea bezalakoa da: denok laudatzen baina egiten ez dugun jarduera.

– Uxue Barkos bezalakoa da: gehien baloratua izan baina ia inork aukeratzen ez duena.

– Maiuskuluak bezalakoa da: izen propio eta esaldien hasierarako mugatzen dena.

– Antifrankismoa bezalakoa da: familia orok bere istorioa kontatzen baitu.

Orduan, zer ote gara euskaltzaleok? Nik esango nuke ijitoak bezalakoak garela; pribilejioa garenontzat, folklore zati bat gehienentzat eta deserosoak ulertu nahi ez duenarentzat. Edo Pepe Mujica bezalakoak, askok mirestu baina ia inork imitatzen ez duena. Edo beste bat aukeratu dezakegu, azken batean, euskarazko mundua eraikitzea geure esku baitago.

PD: Goiko argazkia aldatu dut, irudia ez zelako azalean ikusten.

Euskara:
euskara
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude