Euskara batu perfektuan

Euskara batu perfektuan –

Herri honek dituen lehentasunen artean hamaborzgarren mailan dago orain aipatuko dizuedan hau. Baina nik zera proposatu nahi nieke Euskal Filologiako ikasle aurreratuei: egin dezatela doktorego tesia ETAren agiri guztien gainean; azter dezatela euskara batuaren bilakaera agiri horietan agertzen den hizkera oinarri hartuta.

Euskara batu perfektuan
Irudia: EITB

Garai batean, bederen, ETAren agirien euskarazko bertsioak osorik irakurtzeko ohitura nuen. Nik uste orain halako perbertsioak aitortzen ahal direla. Eta irakurtzen nituen, hein batean, gustatzen zitzaidalako testuetan hainbat euskalkitako hitzak edo joskerak aurkitzen ibiltzea.

Euskaldunen ohiko jolasa baita ezagutu berri duten bertze euskaldun horren jatorria asmatzen saiatzea, darabilen euskara aintzat hartuta. Pentsatzen dut Polizia ere horretan jostatzen zela, eta horregatik etakideek halako euskalki anabasa egiten zutela beren testuetan.

ETAk maiatzaren 4an zabaldu zuen azken komunikatu horretan ere ez dago asmatzerik egilea nongoa den, baina ez garai bateko jolas hartan aritu direlako, baizik eta euskara batu perfektu batean idatzita dagoelako nire ustez.

Euskara batuak erregistro formalean eman dezakeen hizkerarik onenaren adibide polita iruditu zait ETAren azken agiria. Eduki zaileko testua izan arren, hagitz ongi ulertzen da. Nabari da hitz eta esaldi bakoitza kontu handiz apailatu dutela.

Txostengintzaren aje batzuk ditu, hala nola, “ezaugarritu” eta “egikaritu” aditzak erabiltzea. Baina ikaragarria da ikustea nola euskaraz, baita idatziz ere, egin ohi diren akats guztiak saihestu dituzten. “Burutu”, ezker abertzalaren akats kutunetako bat, ez da inon ageri, nahiz eta ETAk bere bidea bukatu duen honetan primeran zetorkien. Euskaldun askok “beranduago” erabiliko luketen tokian, “geroago” erabili du ETAk ongi. Edo denok “borroka jarraituko dute” idatziko genukeen tokian, beraiek “borrokari jarraituko diote” idatzi dute, aditzaren erregimena ederki errespetatuz.

Inkoherentzia txiki-txiki bat baino ez dut aurkitu testuaren datan. Baina hori da akats bakarra.

Areago, agiriari ahotsa jarri dioten Josu Urrutikoetxea bizkaitarraren eta Marixol Iparragirre gipuzkoarraren irakurketek ere euskara batuaren ahoskera zainduari jarraitzen diote nabarmen, eta J-ak yota bezala ahoskatzen dituzte, arraro samar egiten zaigun bukaerako “jo ta ke” hori barne.

Filologoek enmarkatzeko modukoa, benetan.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiorako ‘Minutu bateko manifestua’, 2018ko maiatzaren 5ekoa]

Euskara batu perfektuan

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

15 pentsamendu “Euskara batu perfektuan”-ri buruz

  • ETA erakunde burokratiko-miitarra da (eta orainean nabil ETAk bere ondarea Ezker Abertzalearen burokraziari isuri diolako). Espainolek uste dute bertako militanteak astazakil koadrilla bat dela. Baina ETAren edozer historian ikusi daitekeenez, paperak, komunikazioak, informazio idatziak, kriston garrantzia izan dute erakunde horretan.
    Azpilikueta jaunak ETAren azken komunikatuaren forma perfektuaz hitz egiten du. ETAren perfekzio burokratikoa bere perbertsio ideologiko-praktikoarekin bat doa, dudarik gabe. Begiratzen ditugu Mikel Antza eta David Pla eta beraietan burokrata hotz perfektu batzuk ikusten ditugu, ezker-muturreko intelektual tipikoak, nola piso frankoetan eta atrakoetan eta atentatu odoltsuetan parte hartuko ez duten grin polit hori idatzizko testuekin konpensatu behar dute eta sufrimentuaren sozializazioaren konzeptu txit eraginkorrekin. Perfkezio gramatikala eta eraginkortasun militarra bat doaz eta orain ETA itxuraz suizidatu egiten dela, berak eragindako biktimei azken japoa botatzen die Euskaltzaindiaren azken arauak errespetatuz.

  • Gauza bi, edo hiru:
    1.- Garzon-ek “guztia ETA da” ezagutu genuen;Atutxaren Egin egunkariari buruzko “Egunero 50 gramo amonalekin esnatzen gara” ere. Produktora beretik datorkigu azken saiakera “Ezker Abertzaleak du ETAren ardura guztia, hemen ez da ezer aldatu”. Urkullu protagonista den DEIAko serialtxo eskas honetan, Bentazar-ek figurante papera lortu omen du.
    2.- Enbidia, inbidia, enbirixa, inbirixe….bekaizkeria ikusten zaizu, figurante.
    https://zuzeu.eus/euskal-herria/urkulluren-adierazpena-euskara-batuan-kostata-zuzendua/

    3.- ETA amaitu da, baina zuen SAPA,SENER et ITP hortxe ari dira misilak eta kainoiak saltzeaz aberasten, hirugarren munduko gizarajoak akabatzeari industry 4.0 deitzen diozuen bitartean, bakezale.

  • Ezker Abertzalea ETAk sortu du eta Ezker Abertzalearen aginduz ETAk bukatu zuen borroka armatua. Zergatik ez zuen askosaz urte lehenago horrelakorik egin? Ezker Abertzalearen ardura da ETAren ildoa. 300 hilketaz gora oraindik ez dira argitu eta oraindik kontuak eman beharko ditu ETAk eta bere herederoek etzidamu egindako sarraskietaz.
    ETA ez da amaitu, bere aizkora beste belaunaldiei eskaini die, unibertsitatean ageritako Ernaiko kartelek ondo agertzen duten bezala. ETAren sigla amaitu da Ezker abertzaleari 800 erahildakoen kargarekin ibiltzea politikoki komeni ez zaiolako. Baina 800 erahilketa horiek bere ardura dute eta ardura hori ezker abertzalearean bizkarraren gainean dago. Horrretan Urkullu lehendakariak arrazoi osoa du eta bijoa nire txaloa berari.

  • Zenbat hidakotan kuantifika daiteke herri baten etnozidio biolentoa?

  • Interesgarria, oso. Dena den, euskara batu ia perfektuan esango nuke. Akats bat:
    Belaunaldi ezberdinek*, hainbat belaunaldik.
    Ohiko akatsa da eta gero eta hedatuago dagoena, baita komunikabideetan ere.

  • Asier Azpilikueta 2018-05-10 14:31

    Bai, ikusi nuen. Baina iruditu zitzaidan ez nuela akats gisa jo behar onartzen hasi beharko genituzkeen akats arin horietako bat dela uste dudalako. 🙂

  • Ze perfektotasuna bere komunikatuetan ETArena!
    Ze errespetu galanta Euskaltzaindiaren arauei eta ze errespetu gutxi giza-eskubideei! Kontraste earra.

  • Alain Ugarte 2018-05-10 17:44

    Norbaitek esan behar du! ETAk gaztelaniaz idazten ditu dokumentuak eta komunikatuak.
    Eta hainbat itzultzailek euskaratu izan ditu.

  • ganbaratxotik 2018-05-10 18:36

    Nago, oraindik batzuei ETAren euskerazko agiriek baino min askoz gehiago egiten diela ezkerreko abertzaletasunak euskeraz natural aritzeak. Hau da hau…

  • Ene Ganbaratxo:
    Niri benetan txunditu eta sobera harritu egiten nauena hauxe da, ze garrantzia ematen diozuen ezker abertzaleko akolitoek ETAren komunikatuen euskal ortografia eta gramatikari eta zer garrantzi txikia ordea eragin dituen 800dik gorako erahildakoei. Nik uste dut giza eskubideak gramatika baino gauza garrantzitsuagoa direla. Zuen etika ulertezina egiten zait, Ganbaratxo!

  • Tira, gauza da ez gaudela beti berdinari begira…
    Niri oso irakurketa atsegina egin zait.

  • Bai, utz dezagun alde batera ETAren etika, eta goxatu dezagun bere gramatika! Zer euskara jatorrean justifikatzen dituen bere 800dik gorako erahilketak!

  • amara sandoval 2018-05-10 20:47

    Ene Bentazar. Eta orain dela ordubete hau idatzi duzu?? Ba enteratu zaitez. Jakin ezazu Etaren sorrera baino lehen jada Euskaldunik gure etika propioa bagenuela. Olentzero ere marxista-leninista zen, ez baldin badakizu

  • Asier:
    Nik ere ohitura bera nuen: ETAren komunikatuak irakurtzea, euskara bikaina erabiltzen baitzuen, naturala, ulerterraza eta jasoa. Hala ere, endekatuz joan zenean, azken deboretan edo izan zuen halako fase txar bat. Ez ote zen Antza erori zenean? Nardagarri egin zitzaidan idazkera lardats hura. Geroago, betiko idazkerara itzuli zenean, ni ez nintzen itzuli lehengo ohiturara.

  • Tarteka etikari ere begiratzen diogu Bentazar… Ahal dela geureari. Besteenarekin obsesionatu gabe, ulertzen? Obsesioak ez dira onak moteil. Laster hauteskundeak ala?