Euskalgintza eztabaidagai
Maiatzaren 12an izango da hurrengo Bageraren Soziolinguistika solasaldia San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara. Eztabaidatzeko gaia euskalgintza izango da eta, erabiliko dugun irakurgaia, Ane Larrinagak 2009an idatzitako dokumentua izango da: “Euskal kulturgintzari buruzko irakaspenak orain arte. Euskalgintza: gizarte aldaketarako euskal kulturgileek osaturiko esparru kognitiboa“.
Dinamizatzailea Joxe Manuel Odriozola.
Zure ustetan…
> Zeintzuk dira euskalgintzak urteotan lortutakoak? Zeintzuk lortu gabekoak?
> Zeintzuk dira une honetan euskalgintzaren argi-ilunak?
> Zeintzuk etorkizunerako erronkak?
Antolatzailea: Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Laguntzailea: San Telmo Museoa