Correlingua, galizieraren aldeko Korrika

Galizieraren aldeko Korrika da Correlingua, aurten seigarrenez ospatu eta jada abian dena; herenegun Santiagotik irten eta gaur Lugora igarota, maiatzaren 15ean bukatuko da Pontevedran.
Bideotxo honetan, 2013ko edizioa ezagutzeko aukera dugu, Compostelan.

Correlingua hizkuntzaren aldeko lasterketak dira, izaera ludiko eta hezitzailea dutenak; galizieraz berba egiteko eskubidea aldarrikatzen dutenak”, diote gero eta parte hartzaile gehiago dituen ekimeneko antolatzaileek; galizar Korrika ekitaldi nazional bat baita, herririk herri doana haur eta gazteen galiziera dinamizatzeko asmotan. Bistan dira Euskal Herriko Korrikarekin dituen antzekotasunak.

Correlingua, galizieraren aldeko KorrikaCorrelinguak Día das Letras egunaren inguruan burutzen du ekitaldi nagusia, lehiarik gabeko lasterketa bat hamar egunez hamar herritan zehar. Horietako herri bakoitzak arlo artistiko edo kulturaleko lagun bat edo batzuk aukeratzen ditu, galizieraren defentsan lan egin dutenak, eta hauexek dira lekukoa eramaten dutenak. Mezua berriz, ikastetxeen arteko lehiaketa bateko irabazleak idatzi ohi du (aurtengo leloak).

Gurean bezala, amaiera festa erraldoi batek ixten du Correlingua.

 

Hauxe da aurtengo kantua, “A miña boca non se equivoca”:

 

Hizkuntzaren normalizaziorako lanean diharduten elkarteek antolatzen dute Correlingua. Eta kezkatuta daude, gazteen artean galegoa hiztunak galtzen ari dela-eta. “Erakunde politiko eta sozialen arreta deitu nahi dugu, hizkuntza modu eraginkorrean zaindu eta zabaldu beharraz ohartarazi”.

 

Ibilbidea:

Compostela (maiatzak 4), Ribadeo, Lugo, Monforte de Lemos, Ferrol-Narón, Vigo, A Estrada, Tomiño, Bueu, Ourense, A Coruña, Pontevedra (maiatzak 15).