Euskal irain bideak

Euskal irain bideak –

Guztiok ezagutzen ditugu mari-  aurrizkiaz egindako irainak. Ikaragarri ugariak dira, eta ugariak izateaz gain arras indartsuak. Ez dakit zehazki nondik datorren aipaturiko aurrizkia. Batzuek diotenez, emaztekia aipatzen omen du zentzu ezkorrean. Niri ez zait horrelakorik iduritzen, osagai horrekin egindako irainak bai emaztekiekin eta bai gizonezkoekin erabiltzen baitira.  Garbi dago trinkotasuna emateko erabiltzen dugula, hau da, gure irainari indar gehiago emateko. Modu batean edo bestean, gauza da zabalkunde handikoa dela. Ikusi, besterik ez dugu, aurrizki horrekin egindako irainen zerrenda luzea. Eta izan, badira gehiago, jakina!

Euskal irain bideak


MARIABADE: (B) / Beti eliz kontuetan eta santuak gurtzen dabilena. Santujale, santuzale.

MARIAGURO: Beti azkar eta presaka dabilena.

MARIAKER: Oso adoretsua eta ausarta den neska.

MARIANTOJU: Antojuz beteriko pertsona.

MARIAPAIN: Gehiegi apaintzen dena.

MARIAPAIZ: Ikusi mariabade.

MARIAPO: Itsusia eta gaizto samarra.

MARIARDO: Tabernaz taberna ardoa edaten dabilena.

MARIASTOKO: Animalepuska.

MARIATORRANTE: Matrakoso samarra. Atorrante handia.

MARIATXUR: Mozkorti samarra.

MARIAUTO: Bi pausu emateko autoz ibili behar duena.

MARIBALDAR: Traketsa, zarpaila, baldarra.

MARIBANANA: 1.- Mutilen atzetik dabilen neska.  / 2.- Zakil handia duen mutila.

MARIBANDERA: Bere burua denon aurrean nabarmendu nahi duena.

MARIBATZAR: Beti batzarturik dabilenari esaten zaio.

MARIBEHOR: Neska ausarta eta oldarkorra.

MARIBELARRI: Beti dena entzun nahian dabilena.

MARIBELDUR: Beldurti samarra.

MARIBERDE: Lizun samarra.

MARIBERDEXKA: Lizun samarra.

MARIBEREZI:  Pertsona zaila eta berezi samarra.

MARIBERRITSU: Gehiegi hitz egiten duena.

MARIBERTSO: Edozein tokitan eta edozein momentutan bertsotan aritzen dena.

MARIBESTA: Bestaz besta dabilena. Parrandazale handia.

MARIBETIZU: Hezikaitza, basati samarra.

MARIBIDE: Beti bidean, alde batetik bestera dabilena.

MARIBIDEETAKO: Urdanga, emagaldua.

MARIBIHURRI: Bihurri handia.

MARIBIHURRITXO: Bihurri samarra.

MARIBILERA: Bileritis duena. Dena bilerez konpontzen duena.

MARIBILKURA: Bilkuraz bilkura dabilenari esaten zaio.

MARIBINBILIKA: Edan ondoren binbilika, zialdoka dabilena.

MARIBIRAU: Hizketan beti birauka aritzen dena.

MARIBIRIBILKETA: Festaz festa dabilena.

MARIBIXIGU: Isila, geldoa.

MARIBIZKAR: Ardura guztiak bereganatzen dituena.

MARIBONBILA: Bere burua denon aurrean nabarmendu nahi duena.

MARIBORDEL: Urdangekin dabilena.

MARIBOTIKA: Beti botikak hartzen aritzen dena.

MARIBOTILA: Beti turrutez aritzen dena.

MARIBROMOSO: Beti txistetan eta bromak egiten aritzen dena.

MARIBULKA: Presaka eta bulka eginez dabilena.

MARIBULTZ: Presaka eta bultzaka dabilena.

MARIBUZTAN: Mutilen atzetik dabilena. Ikusi maripitito.

MARIDANTZA: Bere buruaz seguritate falta handia duena. Hau dela eta beti ari da iritziz aldatzen.

MARIDARDAR: Koldarra, beldurtia.

MARIDIRDIR: Besteen aurrean azaltzea gustuko duena. Harroputza.

MARIDIRU: Zuhurra, diruzalea.

MARIDOTORE: Beti apain eta dotore azaltzen dena. Gehiegi apaintzen dena.

MARIEGUZKI: Beti eguzkitan dabilena.

MARIERGEL: Ergela, alproja.

MARIERLOJU: Beti erlojuari begira dabilenari esaten zaio.

MARIESKE: Beti eskean aritzen dena.

MARIEZTEN: Zirikatzaile handia.

MARIFALTSIKI: Txikar edo faltsiki franko egiten dituena.

MARIFANDANGO: Beti festan edo parrandan dabilenari esaten zaio.

MARIFANTASMA: Espantotsa. Besteen arreta bereganatzeko edozein gauza egiteko gai dena.

MARIFARDEL: Traba egiten duenari esaten zaio.

MARIFARRUKO: Fanfarroi, harroputz.

MARIFESTA: Festaz festa dabilena.

MARIFORTUNA: Beti zorte handia daukana.

MARIFRAILE: Beti eliz kontuetan dabilena. Serio eta zintzo samarra.

MARIFRAXKU: Mozkorti handia.

MARIFRONTOI: Edozein momentutan pilotan aritzen dena.

MARIGAIZTO: Gaizto samarra.

MARIGIZON: Gizonen modura dabilen emakumea.

MARIITXURA: Beti itxurak egiten dituena.

MARIITSUSI: Itsusi samarra.

MARIJAI: Beti parrandan dabilena.

MARIJAINKO: Jainkottikia, marisarjento. Agintari handia.

MARIJAKINTSU: Bere ustez dena dakiena.

MARIJOKU: Jokalari amorratua.

MARIJOLAS: Bizitza jolas moduan hartzen duena.

MARIJOXEPA: Gizonak maite dituen gizasemea modu gaitzesgarrian.

MARIKAFETXO: Egunean zehar kafe asko hartzen duena.

MARIKAIKU: Tontolapikua.

MARIKAKA: Kakatsua.

MARIKAKATI: Kakatia, beldurti handia.

MARIKAKATSU: Kakatsua.

MARIKALAKA: Beti hizketan, isildu gabe, aritzen dena.

MARIKALPAR: Ile luzeak eta zaindu gabe eramaten dituena.

MARIKALTE: Beti kaltea ekartzen duena.

MARIKANDELA: Bere burua denon aurrean nabarmendu nahi duena.

MARIKANKAILU: Kankailu. Pertsona handia eta baldarra.

MARIKANKARRO: Ikusi marikankailu.

MARIKANKARROTE: Ikusi marikankailu.

MARIKANTA: Beti kantuan aritzen dena.

MARIKASKETA: Kasketa handiak hartzen dituena.

MARIKATILU: Kontakatilu, salatari ttikia.

MARIKAXKARRI: Zikin eta zarpail ibiltzen dena.

MARIKEINU: Keinu gehiegi egiten dituena.

MARIKEZKA: Erabakitzen ez dakiena.

MARIKIXKUR: Ile kixkurrak dituena.

MARIKOKOLO: Kokolo edo ergel handia.

MARIKONKOR: Konkortu samar dabilena.

MARIKONTRA: Beti kontra egiten duena.

MARIKONTU: Makina kontu dituena.

MARIKONTXI: Gizonak maite dituen gizasemea modu gaitzesgarrian.

MARIKOROTZ: Ikusi marikaka.

MARIKORRIKA: Beti korrika eta presaka dabilena.

MARIKOTXE: Bi pausu emateko kotxez ibili behar duena.

MARIKRISEILU: Bere burua besteen aurrean nabarmendu nahi duena.

MARIKUPEL: Asko edaten duenari esan ohi zaio.

MARIKUXKUX: Kuxkuxero handia.

MARIKUXKUXERO: Kuxkuxero samarra.

MARILAINO: Egia gezurrez estaltzeko joera duena.

MARILANBASA: Zikin samarra.

MARILAPA: Besteengana gehiegi hurbiltzen den pertsona. Matrakosoa, atorrantea.

MARILAPIKO: Besteen gauzetan muturra sartzeko joera duena.

MARILERDAKO: Lerdoa, leloa, ergela.

MARILIBURU: Beti liburu artean dabilena.

MARILIKITS: Likitsa, lizuna.

MARILILI: Ikusi marilore.

MARILIRDINGA: Marimatraka, ergel samarra.

MARILIZUN: Lizun samarra.

MARILORE: Marikoia, maritxu samarra.

MARILOTI: Loti eta alfer samarra dena.

MARILOTSA: Lotsati samarra.

MARILUKUR: Lukurrero handia. Lukurra, diru zuhurra, zikoitza.

MARILUZE: Pertsona luze samarra adiera gutxiesgarrian.

MARIMAISTRA: Gehiegi agintzen duen emakumea. Bere ustez beti arrazoia duela sinsiten duen emakumea.

MARIMAIXU: Gehiegi agintzen duen gizona. Bere ustez beti arrazoia duela sinisten duen gizona.

MARIMAKAILU: Pertsona luxezka eta baldarra. Geldo samarra.

MARIMAINDIRE: Maindire artean egotea oso gustukoa duena. Loti samarra, alferra, nagia. Adb: “Oraindik ez al haiz jaiki marimaindire hori ?”

MARIMARITXU: Gizonak maite dituen gizasemea modu gaitzesgarrian.

MARIMARKESA: Bere burua beste guztien gainetik ipini nahi duen emakumea.

MARIMARMITA: Esne asko edaten duenari esaten zaio, baita bular handiak dituen neskari ere.

MARIMARRAZO: Gaizto-gaiztoa eta oldarkorra.

MARIMARRU: Beti kexaka dabilena.

MARIMATRAKA: 1.-Matrakan dabilena. Astun samarra. / 2.- Emakume kalapitaria.

MARIMETRAILETA: 1.- Oso azkar hitz egiten duena. / 2.- Ongi ekipatua den gizasemea. / 3.- Sexurako beti prest dagoen gizonezkoa.

MARIMEZA: Beti eliz kontuetan dabilena. Santujale. Santuzale.

MARIMILINGA: Finegia. Pertsona goxo samarra.

MARIMINAGRE: Pertsona mikatza.

MARIMINISTRO: 1.- Gehiegi agintzen duen lagunari esaten zaio. / 2.- Bere burua besteen buruen gainean ikusten duena.

MARIMIXERIA: 1.- Beti pobre bizi dena.  2.- Zuhurra.

MARIMODA: Beti modan jantzi edo ibili nahi duena.

MARIMOKORDO: Kakatsua.

MARIMOMORRO: Isila, burumakurra.

MARIMONDONGO: Kakatsua.

MARIMONONA: Zomorro samarra den emakumea.

MARIMOMONONA ZAHAR: Zomorro samarra den emakumezkoa. Bidasoaldeko herrietan asko erabiltzen da.

MARIMOÑOÑA: Oso apaina eta polita den neska.

MARIMOTOTS: Beti mototsadaraman emakumea.

MARIMOTRAILU: (B) / Marimutila. Neska lodikotea.

MARIMOTROILU: Gusturik gabe janzten dena.

MARIMOZOLO: Geldoa. Saltsarik gabea.

MARIMOZTAKA: Txikia eta pottokoa.

MARIMUTIL: Mutilen antzera dabilen neska.

MARIMUTU: Isil samarra denari esaten zaio.

MARIMUTUR: Haserretia. Muturrosoa.

MARINARRATS: Narratsa.

MARINAZKANTE: Nazkagarri handia.

MARIOBIXPO: 1.- Dotoreegi janzten dena. / 2.- Asko agintzen duena.

MARIOKER: Gaizto samarra.

MARIOSTATU: Ostatuz osatatu dabilena. Edale amorratua. Txikiteroa.

MARIOZPIN: Mikatz samarra den pertsona. Ikusi mariminagre.

MARIPARRANDA: Parrandaz parranda dabilena.

MARIPATRIKA: Dena bere patrikarako nahi duena.

MARIPATTAL: Ahula. Gaixoa.

MARIPATTAR: Pattar asko edaten duena. Mozkorti samarra.

MARIPATXARA: Lasai ederrean, presarik gabe ibiltzen dena. Gibelaundi

MARIPEPERDO: Tontolapiku. Ergel samarra.

MARIPERTXENTA: Polit eta lirain agertzen dena.

MARIPETRAL: Besteak hitzez edo ekintzez nazkatzen dituena.

MARIPIKORTA: Giroa nahasten duena. Nahastakatzailea.

MARIPIPORTA: Denetara apuntatzen dena.

MARIPIPAR: Txikarreroa.

MARIPIPI: Dena usteltzen duena. Nahaslea, nastakatzailea.

MARIPISTOLA: 1.- Zakil handia duenari esaten zaio. / 2.- Beti nesketan dabilena. / 3.- Ergel samarra.

MARIPITILINTXO: Mutilen atzetik ibiltzen den neska.

MARIPITTIN: Beti eskean aritzen dena. Pittin bat mesedez !!!

MARIPITTITTO: Mutilen atzetik dabilen neska.

MARIPIZKOR: Pizkorra.

MARIPOLTSA: Gauza guztiak poltsetan gordetzeko joera duena.

MARIPOLTSIKO: Dena bere poltsikorako nahi duena.

MARIPOTRO: Neska indartsu eta sasoikoa. Animalepuska.

MARIPOTROHANDI: Potroso handia

MARIPOTROSO: Axolagabea. Animalepuska.

MARIPOTTOKO: Pottokoa. Ttikia eta moztaka.

MARIPOTTORRO: 1.- Nesken atzetik dabilen mutila. / 2.-  Neska lizun samarra.

MARIPOTXINGO: 1.- Nesken atzetik dabilen mutila. / 2.- Neska lizun samarra.

MARIPOXPOLU: Beti arreta bereganatu nahi duen pertsonari esaten zaio.

MARIPRAXKU Gehiegi edaten duenari esaten zaio.

MARIPURRUN: Puzkerti handia. Umeekin erabiltzen da, gehienbat.

MARRIPURRUSTA: Purrustadaz mintzo den pertsona. Zakar samarra.

MARIPUTRE: Putre samarra. Gaiztoa, zitala.

MARIPUTZ: Harroputza, panparroia.

MARIPUZKER: Harroputza.

MARISALTSA: Gertaera guztietan muturra sartu behar duena.

MARISALTSERO: Ikusi marisaltsa.

MARISANTU: Beti eliz kontuetan dabilena. Serio eta zintzo samarra.

MARISANTZ: (GN) / Gose dagoenari esaten zaio. Jatekorik ez duenari deitzen zaiona.

MARISARJENTO: Gehiegi agintzen duena.

MARISEMAFORO: Dena debekatzen duen pertsona. Berak esan behar baitu zer den ona eta zer den txarra.

MARISOINEKO: Beti soineko dotorez azaltzen dena.

MARISORGIN: Sorgin samarra dena. Bihurria, pikaroa.

MARISUKALDE: Asuntu guztietan muturra sartu behar duena.

MARITABERNA: Beti tabernaztaberna dabilena.

MARITARTAN: Lasai eta motel mugitzen dena.

MARITARTAR: Lasai eta motel mugitzen dena.

MARITIPULA: Beti negar merkez, faltsuz alegia aritzen dena.

MARITRABA: Honela esate nzaio, modu gaitzesgarrian, beti traban dagoenari.

MARITRAJE: Beti apain eta dotore, trajez normalean, janzten dena.

MARITRAKETS: Traketsa.

MARITRAPU: Gaizki janzten dena. Edozein arroparekin ibiltzen dena.

MARITRASTU: Bihurri samarra.

MARITRISKANTZA: Baldarra, dorpe samarra.

MARITRIXTE: Trixte samarra.

MARITRUMOI: Berehala eta ikaragarri haserretzen dena.

MARITTOTTA: Ttotta edo pattar asko edaten duena. Mozkorti samarra.

MARITURRUT: Beti tuttutean dabilena. Mozkorti handia.

MARITXARRANTXA: Orraztu gabe ibiltzen dena. Orrazia erabili beharrean badirudi txarrantxaz orrazten dela.

MARITXATAR: Arropa zahar eta hondatuekin janzten dena. Zarpaila.

MARITXATXAR: Pertsona ttikia eta kakotua.

MARITXERRAMA: 1.- Emakume zikina / 2.- Emakume lizuna.

MARITXERRI: 1.- Zikin samarra. / 2.- Lizun samarra.

MARITXIKARRA: Txikarreroa, piparreroa.

MARITXIKITO: Beti tabernaz taberna dabilena.

MARITXILIBITO: 1.- Ergela, kokolo samarra. / 2.- Mutilen atzetik dabilen neska.

MARITXIMUR: Zahartuta eta zimurrez betea dagoena.

MARITXISTE: Beti txisteak kontatzen aritzen dena.

MARITXISTOR: 1.- Mutilen atzetik dabilen neska. / 2.- Zakil handia duen mutila.

MARITXISTU: Beti arrazoia eduki nahi duena.

MARITXOKO: Zomorro samarra.

MARITXOKOLA: Dena bere poltsikorako eramaten duena.

MARITXORO: Txoro samarra.

MARITXORONGO: Kakatsu samarra.

MARITXORROTX: Zorrotz samarra denari esaten zaio.

MARITXORTA: Larrua jotzeko beti prest dagoena.

MARITXOTXOLO: Txotxolo handia.

MARITXU: Emagizona. Emakumeen keinuak dituen gizona modu gaitzesgarrian.

MARITXULO: Etxetik gutxitan ateratzen den laguna.

MARITXULOKO: Etxetik gutxitan ateratzen den laguna.

MARITXUNGA: Berri trufaka eta txantxetan dabilena.

MARITURRUT: Asko edaten duena. Txikiteroa.

MARIURDANGA: 1.- Emakumezko zikina. / 2.- Emakumezko lizuna, urdanga handia.

MARIURDE: 1.- Gizonezko zikina / 2.- Gizonezko lizuna.

MARIUSTE: Dena uste duena. Normalean beti errepikatzen du: Nire ustez… nire ustez…

MARIUSTEL: Pertsona gaiztoa, guztiz zitala.

MARIXOXA: Diruzalea, zuhurra, zikoitza.

MARIZAKIL: 1.-Mutilen atzetik dabilen neska.  2.- Ergel samarra, zakila.

MARIZAKILOTE: Zakil edo ergel handia.

MARIZALDIKO: Neska ausarta eta oldartsua.

MARIZANGATRABA: Besteei eragozpenak eta zangatrabak ipintzen dizkien pertsona.

MARIZANKADILA: Besteei eragozpenak eta zangatrabak ipintzen dizkien pertsona.

MARIZAPARRA: Bat-bateko arazoak sortarazten dituena.

MARIZAPUTZ: Pertsona zakar samarra. Purrustadaz mintzo dena.

MARIZARPAIL: Zarpaila. Gaizki janzten dena.

MARIZARPAILOTE: Zarpail handia.

MARIZARRIO: Gaizki janzten dena.

MARIZEPELIN: Mozkorti handia. Mozkor handiak harrapatzen dituena.

MARIZERRAMA: 1.- Emakumezko zikina. / 2.- Emakumezko lizuna.

MARIZERRI: 1.- Zikin samarra. / 2.- Lizun samarra.

MARIZIALDO: Mozkortia.

MARIZIGARRETA: Zigarro erretzaile porrokatua.

MARIZIGARRO: Zigarro erretzaile porrokatua.

MARIZIKIN: Zikin samarra.

MARIZIKOITZ: Zikoitza, zuhurra.

MARIZIMUR: Zahartuta eta zimurrez betea dagoena.

MARIZINE: Zinerako zaletasun handia duena.

MARIZIPOTERO: Zirikatzaile handia.

MARIZIPOTZ: Zirikatzaile handia.

MARIZIRIKA: Zirikattzaile handia.

MARIZIRIPOT: Zirikatzaile handia.

MARIZIRTZIL: Zarpail samarra, zirtzil handia.

MARIZOKO: Zomorro samarra.

MARIZOMORRO: Pertsona ixila eta maltzurra.

MARIZORO: Zoro samarra.

MARIZORRO: Dena bere zorrorako nahi duena.

MARIZULO:  Etxetik gutxitan ateratzen den laguna.

MARIZULOKO: Ikusi Marizulo.

MARIZURRUT: Turruteroa. Edale porrokatua

Euskal irain bideak
Euskal irain bideak  Euskal irain bideak
Euskal irain bideak  Euskal irain bideak
Euskal irain bideak  Euskal irain bideak  Euskal irain bideak
erregistroa, Euskal irain bideak, hizkuntza, hiztegia, irainak, isekak
Joseba Aurkenerena

Euskaltzalea eta irakasle-ohia

2 pentsamendu “Euskal irain bideak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude