Euscara classicoaren clave batzuc

Euscara classicoaren clave batzuc – 

Euscara classicoaren clave batzuc

Vasconia. Estudio dialéctico de una nacionalidad (Krutwig, 1962) liburutic aiphu batzuc, euscararat translatatuac, adaptatuac eta ekarpen batzuez ossatuac.

Euscal Ikasleon Bilçar Aurreracoia

 2021.eco abenduaren 1ean

euscal hizcunçaren personalitatea ez da radicatzen lexicoan. Ez da radicatzen puristen criterio negativoan”. “Destacableena lingua vascoan da bere morphologia (specialqui, aditza) eta syntaxia”.

Syntaxi uralo-altaicoa eta caucasicoa biac baterat euscaran

Euscal phrase batec, hitzez hitz gaztelaniarat translatatua, ez du guehienetan ecein sentido. Ia bethi oharcen gara ecen phrasearen membroac orden invertituan aurquitzen direla”. “Orden honen berdina da aurquitzen dena turcoan edo japonieran… etc”.

Euscarac escaincen du halaber posibilitatea employatzecotz interrogativoac (cein, nor, nola, noiztic, ceinequin, norat, etc…), ceinec “bait” syllaba preverbalaren moyenaz (edo “-n” bucaera verbalaz cembait berce casu eta dialectoetan) bihurcen bait dute pronombre interrogativoa anaforico. Systema honec emaiten derauco flexibilitate guehiago euscarari japoniar systema rigidoac baino”.

Pronombre eta adverbio anaforicoraco tendencia nabaritzen da justuqui idazle ancineco haiengan cein hobequien maneiatzen bait çuten aditza. Aguian hura hala da euscal hizcunçan ikusten diren bi tendencia antagonicoengatic, ceinac (Karl) Bouda philologo allemanoac icendatu bait cituen tendencia caucasicoa eta tendencia uralo-altaicoa”.

Tendencia uralo-altaicoan dominatzen du syntaxia casuetan non systema verbalac orhoitatzen duen japoniera. Phrasea eraiquitzeco forma haur da guehiago erabilia modernoqui eta, berheciqui, dialecto bizcaitar eta guipuzcoarrean (adibidez: Faustinoc etcheco nescato harec ekarri duen ithurrico ura edan du)”.

Influencia caucasiarreco constructione syntacticoetan jarcen da verboa phrasearen buruaren ahalic eta hurbilen, jarriz syntagma ez inquirituac forma verbal nagusiaren atzetic (adibidez: Faustinoc edan du nescato harec ekarri duen ithurrico ura, Faustinoc edan du ithurrico ura cein nescato harec ekarri bait du)”.

Aditza

Verboari dagoquionez, berce eçaugarri bat da aspectuac daducan importancia (asmatuco eguiteque denean, asmatzen eguin bitartean denean, asmatu eguin orduco denean, asma aoristo aspectugabea actionea ondino objectivatu gabea denean), ceinac coinciditzen bait du russoarequin, araboarequin eta, maila bateraino, grecquera ancinecoarequin”.

Euscarac berheizten ditu conditioneetan, grecquera çaharrean beçala, laur “modalitate”: conditione reala (da-cen, du-çuen), potenciala (dadi-cedi, deça-ceça, ledi-leça), hypotheticoa (dateque-çatequeen, duque-çuqueen, daditeque-ceditequeen-lediteque, deçaque-ceçaqueen-leçaque, liçateque-luque) eta irreala (litz, lu) non eta gaztelaniac apenas berheizten dituen conditione reala (“és”) eta irreala (“sería”-”fuese”), desaguertu delaric hizcunça modernoan berheizqueta conditione reala eta hypotheticoaren artean (“sea”, “fuera” eta “fuere” potencialac ambito cultivatu restringituetan erabilcen dira, eta hypotheticoa desaguerturic, futuroarequin adiarazten da, “será”). Guipuzcoan nabaria da gaztelar influencia jakin haur (“Ama etchean dagoque” erran ordez, “Ama etchean egongo da” erranez)”.

Eraicunça morphologicoan, verboac escaincen du complexitate bat cein hizcunça caucasicoac gogoratzen dituen”. “Forma verbalac oinharrian ba daduca erro bat (iBIL, eGOn, iKUS, JOAn, eKAR…) ceinari anteposatzen bait çaio lettra bat cein indicatzen duen persona edo gauça cein erroac indicatzen duen actionea jasotzen bait du (da, na, ha, ga, ça)”. “Erro honec bere atzean harcen du particula bat cein actionearen authorea indicatzen duen, haur existitzen denean (o-a, t, c-n, gu, çu-e, e)”.

Hala eçarcen da lingua indoeuropearretan beçalaco ezberdinça (transitivo edo intransitivo), bainan euscarac actionea berce forma batean consideratzen du, ulertuz ecen existitzen dela bethi ekinçaren receptore bat, bainan differencia datzala non actionearen authore bat dagoen ala bere baithatic atheratzen den”. “Subjectu logicoa euscaran ergativoac ipincen du”.

Relatione prepositionalac

Euscaran ez dago prepositioneric, indicatuz relatione prepositionalac particulen bitartez cein substantivoei fixaturic dijoazten, haur da, post-positioneac dehituac (-i, -equin, -rat, -lacotz…)”.

Hizcunçaren valio sociologicoaz

Hizcunça da moyena communicatzeco eta batassuneco ceinetaz guiçaquiec servitu behar bait dute euren elkarrequico ulhermeneracotz Humanitatearen helburu gorenerat iristecotz”.

Lenguageac, bere eraicunçaz, presuposatzen du pensamentuaren conductione typo bat, ba da tresna ceinataz servitu behar bait dira guiçonac beren pensamenduaren garapeneracotz, bere concatenationeracotz”.

Berce alde batetic, forma ceinean transmititzen diren, hitzen bitartez, conceptu fondamentalac, eguiten du ecen gaztarotic hizcunça baten edo bercearen erabilerac içaitea forma non predisposatzen den umearen mentea, sençu batean ala bercean”.

Idiomac transmititzen du, belhaunaldiz belhaunaldi, cultura basico gucia. Goi mailaco Cultura soilqui superposatzen çaio oinharri ethnico honi, cein hizcunçaz transmititzen den”. “Hizcunçac gordetzen du bere structuretan berhaur minçatzen duen herriaren mundua concebitzeco forma”.

Hizcunça aldatuz operatzen den aphurqueta bruscoac aphurcen du herriaren traditionearequin. Eta aldacunça içaiten da hain sacona non erran bait daiteque ecen bere hizcunça minçatzeari uzten deraucon herriac galdu duela bere nationalitatea”.

Hitz basicoac dira fondoa non descansatzen duen hizcunçaren idiosyncrasiac eta eracusten dute idiosyncrasia herriaren cein erabilcen bait ditu”.

Hitz cultivatuac deituac, haur da Cultura internationalecoac, convenitzen du berheiz daitecen lexico basicotic. Hitz hauec ez dira, ecein ere casutan, gorphutz lingüisticoaren haraguia, baicic eta representatzen dute, hala, janzquiac cein, anhitz casutan, hizcunçaren gorphutz viciduna estalcen bait dute, bainan ez duten substituitzen”.

 

AUTHORE CLASSICO BATZUEN AIPHU CEMBAIT

1. Heuscaldunac mundu orotan preciatu ciraden/ Bana hayen lengoagiaz berce oro burlatzen/ Ceren eceyn scripturan erideiten ezpaitzen/ Oray dute iccassiren nola gauça hona cen.

Heuscaldun den guiçon oroc alcha beça buruya/ Eci huyen lengoagia içanen da floria/ Prince eta iaun handiec oroc haren galdia/ Scribatus halbalute iqhasteco desira.

Bernard d’Etchepare. Lingua Vasconum Primitia (1545)

2. Baina hunetan gelditzen naicela-ere, sporçu dut ecen, ahal liratequeen vorondateric çucenenez eta hobenez-ere gaizqui minçatzeaz berce officioric eguiten eztuten batzuetaric, ia erran içan denac-ere defenda ahal neçaquela. Ecen ahal datequea ene conditionezco bachotassunic ezpa hunelaco berce gauçaric batre, ni hain obra saindu baten, bere zelo eta affectione sainduagatic mundu gucietan hambat laudorio emaiten çayon Reguina bati dedicatzetic guibeleratzeco nuenic?

Johanes Leiçarraga, Testamentu Berrian Johana III naffar reguinari eguiten deraucon dedicatoria (1571).

3. “Anhitzetan eguiten deracute etsaiec hanbat ongui eta ontasun nola adisquideec, eta bai batçutan guehiago ere. Ceren etsaiec gueure faltac erranez, eta hetçaz erançute eguinez, emaiten deracute occasino ernatceco, iratçartceco, falta eguinen emendatceco, erremediatceco eta bai are aitcinerat guehiago eguitetic ere beguiratceco”

Pedro de Aguerre, Axular. Guero (1643)

4. Solinus Romaco historiano batec dio bere liburuan ecen orduco Roman berce gauça ederren artean bi templu, edo bi eliça, cirela ceinetaric bata baitzen Templum virtalis, vertutearen templua eta bercea Templum honoris, ohorearen templua.

Bi templu haurac manera eta, guisa hartan ciren fondatuac eta battituac non impossible baitzen ohorearen templuan nehorche sar ledin, ez baledi behin sar, eta iragan vertutearen templutic”.

Ivan de Tartas. Onsa hilceco bidia (1666), oraingo naffarrerarat ekarria.

5. Gaineracoan ba’ daquit Euscal Herrian anhitz moldez minçatzen direla, eta nori bere herrico euscara çaiola hoberenic eta ederrenic. Eta handic gogoac emaiten deraut ene esquiribatzeco molde hau ez çaiela guztiei ongui irudituco: baina nahi dut jaquin deçaten halacoec neuc hizcunça honetan daquidana Saran ikassi dudala, eta hango euscara ongui erabilcen ba dut ez naicela gaitz erraiteco, eta ez arbuiatzeco, ceren ez bait daquit nic hangoa baicen. Ordea ea Saraco euscara denz Euscal Herrico hoberena eta garbiena, ez naiz ni hartan sarcen, bat-bederac emanen du bere irudiric. Eta Saraco euscara honeçaz content ez denac esquiriba beça berce euscara hobeago batez eta hobequiago, ez naiz ni hargatic bekaiztuco, eta ez invidios içanen.

Esteve Materre. Doctrina Christiana (1623)

6. Meça ençutera goacenean eguin behar dirade bi gauça, lehembicicoa da, consideratu nora noan, eta certara. Erregueen etcheetara doacenac haiequin minçatzera, eta negociatzera, lehembicicoric pensatzen dute, eta consideratzen, eta haunitz aldiz cer tratatu behar duten, eta negociatu, eta nola bai eta gauça importancia guttiago diradenetan ongui eguiteco behar da lehenic consideratu, cer eguin behar den, eta nola San Basilioc dioen beçala erraten duela baldin oficial bati ceini ematen baitzaio obra bat eguin deçan, hartan pensa ez badeça, eta nola eguin behar duen, ez du eguinen, edo eguinen du gaizqui, bada gauça hain gutti importatzen denetan ongui eguiteco behar denean lehembicicoric pensatu eta consideratu cer eguin behar den, eta nola, arracio guehiago da gauça hain handian nola baita Meça ençutea, lehenic considera dadin nola doan Meça ençutera, eta nola behar duen ençun, bercela ez da ongui ençunen.

Juan Beriain. Nola ençun behar den meça (1621)

7. Iaquin nahi baduçu ilharguia cein den çahar, edo cembat egun dituen hasi dela, hirur gauça notatu behar ditutzu. Lehenic iaquin behar duçu urthe hartaco epactaren contua. Bigarrenean, cembatgarrena den marchotic condatzen hasiric halaco ilhabethea. Hirurgarrenean iaquin behar duçu, ilhabethe haren beraren cembatgarren den eguna. Guero hauc hirures eguinen duçu contu bat. Eta contu harc ardiasten ez badu hogoi eta hamarretara, haimberce egunez çahar içanen da ilharguia. Baldin iustuqui helcen bade hogoi eta hamarretara, hogoi eta hamar egun dituzque ilharguiac hasi dela. Eta baldin xitzen badu hogoi eta hamarren contua, cembat egunez xitu baituque; haimberce egun dituzque ilharguiac.

Johanes Etcheberri, Ciburucoa. Eliçara erabilceco liburua (1636)

8. Eguiazqui iracurçailea icusico duçu principalqui hirurgarren liburu hunetan, lehen bicicoa eta bigarrena Iaincoac graciaric ematen badarot iratzaquico diotzat dembora laburric gabe, erretaula edo mirail eder bat ceinetan clarqui çure bihotzeco mobimendu guciac ikusico baiquitutzu. Laugarrenean ikusico eta ikasico duçu halaber nola ceure desirac eta amudioac Jesu Christoren alderat bethiere handitu behar ditutzun haren gorphutz sacratua dignequi errecibitu nahi duçunean Aldeco Sacramendu adoragarrian.

Jean d’Arambillaga. Jesu Christoren imitacionea (1684)

***

16 pentsamendu “Euscara classicoaren clave batzuc”-ri buruz

  • Bicain, Alexander!

  • josu naberan 2021-12-02 13:37

    Lan ederra, Alexander

    Ez dudana atzeman da, nondik sortu ote zen uskera eta japonieraren arteko senidetasuna, egiturari buruzkoa.

    Badakit euskera Yenisei (Siberia) ibarretara iritsi zela Madaleine migrazioarekin (-10.000), baina posible al da handik Altai eta Japoniariano iristea?
    Imanol Agirrek gureak, Yenisei bailarako KET eta EUSKERAREN arteko aditz-egituraren arteko ikerketa sakona egina dauka aspaldion.

    Bestalde, nik euskal Aditzari buruzko ikerketa bat egin dut.

    Paleo-aditzean (-12.000-20.000~) egitura binarioa aditu dut; ez zegoen aditz autonomorik. Adibidez, ish/iz, shi/zi, shu/su, ets-she… eta horrela gainontzeko manosilabazkoenta (26 isolatu ditut).
    Beraz, lehen osagaiak (ihs, shi, shu, ets) osagai aktiboaren eginkizuna zuen, eta bigarren osagaiak, barriz, konplementoarena funtzioa (iz, zi, su, tse).

    Ondoren (20.000~), aditz eta ñabardura (zirkunstantzial), autonomoak sortu ziren, hots, egoera orotan erabiltzeko osagai independenteak (-an, -en-, -in-, -on, -un-), berdin ezar daitezkeenak egoera ezberdinetan: etzan/joan, hegan…; egon/jagon, emon…).

    Eta ondoren (-8.000 edo) egungo euskal aditza sortu zen, betiere aurreko aditz-erroetan oinarrituta: UKAN, EDUN (hemen ZELAN azaltzeak luze joko luke)

    Ez dakit zuek ados izanen zinatekeen, baina laket nuke jakitea, Alexander&comp.

  • Mila esquer adisquideoc.
    Naberan jauna, japonierarequin ez da senidetzaric aiphatzen. Nic ere ez dakit ecer horretaz. Aiphatzen dira euscararen baithan dauden bi syntaxi motac, berceric ez. Horren jathorria, neri arras guti çait interessatzen. Euscararen jathorria ere ez çait bat ere interessatzen.
    Paleolithoan minça citezqueen hizcunçac ere, nolacoac ciratequeen, berdin draut ere. Interessant çaitana da gaur egungo cyberneticaren mundua, eta hor euscara classicoac ba daducala bere eguitecoa. Horregatic maithe dut naffarrera. Interessatzen çait berheciqui euscara idatzia, ce Cultura idatzia bait da oraingo elicadura beharrezcoenetaco bat.
    Gauça ezberdinac dira.
    Gazteec ikassi behar luquete euscara classicoa, eta euscararen jathorriaren inguruco ikerquetac ez lirateque içan behar asmo politico.
    Hori da behar duquegun evolutioneetan bat.
    Mila esquer çure iruzquinagatic, Naberan jauna.
    Adeitassunez
    Alexander

  • Zalantzatxo bat, Alexander (edo Josu, noski), edukiari buruz baino, naffarreraren ortografiari buruz:
    Nola jakin noiz erabili behar den “c”, noiz “z”, noiz “ç”, eta noiz “tz”? Testuan “employatzecotz”, “bihurcen”, “hizcunçan”, “deçaten” eta “eçarcen” ageri dira. Zein da arau orokorra?

  • josu naberan 2021-12-02 16:20

    Alexander,
    Ez duk bazter uztekoa ADITZAREN jatorria eta batipat garapena jakitearen garrantzia, zeren jakintza horrek baldintzatzen dituk halako edo bestelako konklusioak.

    Eta pragmatika bat edo beste.
    Adibidez, desberdina duk EBAN/EBEN sistema bizkai-iberierazkoa hautatzea adota IZAN aditz sistema oinarritzat hartzea. Sistema biek bat etorriko dituk aditz-modu errazenetan (DA, EN etab.; baina ez, agian, konplexuagotan (baldintza, jandunzioa (gerundio), partezioa (participio) eta halakoetan.
    Funtsezko arau baita “ezagutzen ez dena, ez ezeztea”

  • Caixo,
    Nere ustez ohartu çara hitz claveetaz. Seguruenic intuitivoqui açal ceneçaque çuc ceuc jada.
    Ça Ce Ci Ço Çu
    Tza Tze Tzi Tzo Tzu
    -rça, -rce, -rci, -rço, -rçu
    -r dena berdin berce consonanteequin.
    -nça, -nce…
    -lça, -lce…

    Bihotza
    Hondarça
    Artaça
    Onharcen
    Behatzen
    Belatza
    Liçateque
    Dieçon (obj sing)
    Dietzon (obj plur)
    Litz

    Systema coherentea da.

  • josu naberan 2021-12-02 19:35

    ea zeozertan aitzina bagoaz,
    zuetaz pixkat shokatuta nagoen arren (gero esanen dizuet)

    Zuen “claveak”, betiere “in my opinion”, gaizki zatikatuta (fragmentatuta) eta, beraz, okerki isolatuta dagoz.

    Ezin baitira zatikatu eta isolatu -RÇA, -RCI…., ezta -NÇA, -NÇE… euren horretan.

    Isolatzekotan, eRÇA, haRÇA, uRÇA, hoRÇA, edo holako zerbait izan bahako luke. (eta berdin NÇA eta abarretan.

    Bestalde, aditz-errotzat dituzun iBIL, eGOn, iKUS… , behintzat BIL, GO eta KUS ez dirateke egiako ERRO, baizik eta “konstrukto hipotetikoak”; aurreko “claveak” bezalaxe.

    Benetako aditz-oinak UKAN eta EDUN dira, ezagun-ezagunak. Zein erro monosilabazkotik sortu eta garatu ote dira bi edo hiru silabazko erro horiek? Horixe da galdera “clavea”. Beharbada hiri, Alexander bost axola dik, eta gehiago axola dik Arabeen edo Turkoengandik datozen (neroni hain zuzen, bost axola didana, zeren norbere hizkuntzaren egiturak ez baitira bilatu behar hizkuntza exotikoetan, baizik eta NORBERE hizkuntzaren erroetan)

    Baina axola bazaizu, agian, nondik datozen UKU edo EDUN (benetako erroak, ezen ez konstruktoak), nire ikerketaren conclussionea amanen derauçut:

    – UKAN *uh-hu-en-an–>HUKAN/UKAN “espazio (UH) gunekoa dena (HU-en-an). Hau da, aditz honek KOKAERAK adierazten ditu.

    – EDUN *en-adu-un–>ENDUN–>EDUN “ADUAK (hadoak, patuak, halabeharrak) agintzen duena”

    Tira, bakoitzak bere harrikada, baina abisatzen dut AN, EN, ON, UN ñabardurek orotoro ontsa funtzionatzen dutela Euskal Etimologia Hiztegian, zeinen erdia buruturik daukadan.

    Zuekiko ditudan “moskeoak” (edo eulieriak?) hurrengora, kritika feroz baten esperoan…
    Adeitsuki

  • Caixo Josu Naberan adisquidea,

    Euscararen jathorria ez eçaçu pensa bazter batean uzten dudanic. Interessatzen çait, bainan ez deraucot importanciaric emaiten oraingo egoquerari eta dathorqueari beguira. Maila honetan jathorria Leiçarragan dugu. Ondoren Axular. Jathorri haren “protonaffarrera” liçateque Etchepare, eta Laçarraga. Ondoren garatzen da traditione litterario bat. Hizcunçac hala ossatzen dira. Cultura-hizcunçetaz ari naiz. Euscararen traditione litterarioac jathorri hori daduca.

    Euscara ethnicoaren jathorriaren inguruan obsesione bat dago, eta ez harec daduca asmo culturalic, baicic eta ideologico. Erraitea gu euscaldunoc osso berheciac garela, eta desaguercen ari garela, eta ondorioz babestu behar gaituztela, eta abar. Beitu, gal dadila hori dena. Ez bada gai bere cabuz viciric seguitzecotz, gal dadila, paquean hil dadila nahi badeçaçu.

    Jathorriaren contu haietan interessant eguiten çait, orain, nola hizcunça batzuc diren ergativo eta berce batzuc transitivo, eta horrec ba daducaqueen realitatea modeliçatzeraco orduan bere ezberdintassuna. Interessatzen çait ere, nola bi syntaxi mota hauec ere ba dauden euscaran integratuac.

    Lexicoa, nola eraiquitzen den, ascotan aztercen dut, adisquideequin eta. Aditzaren morphologia nola eraiquitzen den ere aztercea eta horren inguruan ikastea maithe dut ere pila bat.

    Aiphatzen duçu “çuen claveac”. Ez dira gure claveac. Ez duçu ulertu textua. Nic eguin dut, ez guc. Eta eguin dudana berceric ez da baicic eta Krutwigen Vasconia liburutic aiphu batzuc naffarrerarat translatatu eta ondoren euscararen classico batzuen lanen paragrapho batzuc guehitu. Ez eçaçu ikus hor talde edo conspirationeric.

    Lassai, ez çaitut criticaric eguin behar, eta çure mosqueoac marruscatzen draut barrabil bat eta bercearen erdia.

    Bessarcada bat.

  • Ba othe,

    TZ, TZA, TZE, TZI, TZO, TZU eta TZÜ doacenean N, L edo R ostean Z, ÇA, CE, CI, ÇO, ÇU eta ÇÜ bilhacatzen dira.

    Adeitsuqui

  • Erabil Naffar Translator:

    naffarrera.info

    Textuac nahiz webguneac passatzen ditu batueratic naffarrerarat!

  • Naffarrera Ikasten iceneco taldea irequi berri dut Telegram-en.
    Interessatuac ongui ethorri!

  • Telegram-en “Naffarrera Ikasten” taldea eratu berri dugu gaur, Euscararen Egunean.

    https://t.me/+gy2JplCWATwwZjg8

    Irailaren 24ean, Naffarreraren Eguna içan cen; egun horretan, duela 450 urthe, Joannes Leiçarragaren obrac arguitaratu baitziren.

  • josu naberan 2021-12-03 11:37

    asko hurbiltzen hago, Josu: TZ, TZA, TZE…….n, r, l kontsonanteen ostean, TZA, TZE….. bilakatzen ditut.

    Baina kontsonante horiek ez dituk N, R, L soilak, baizik eta
    An, En, In, On, Un/Ün ñabardurak (zirkunstantzialak). Horiexek dituk euskal makineria guztia mugiarazten duten motoreak, hain zuzen.

    Bi syntaxi-motak (ergatiboa eta iragankorra) integratuta egotea euskeraren egituran txit interesgarria duk, Alexander. Merezi duk horretaz sakontzea eta ikertzea.
    Izan ere, ez euskerak ez eta bere ahizpa iberierak ez zitean ergatiborik oraintsu arte (VII. menderarte edo)

    Euskeraren jatorriaz ekiteak ideologia/politikaz zerikusia duela, bai horixe Alexander, den-denak zeukak zerikusia ideologia eta politikarekin. Galde bertzela, gran-nacionalismo hispanoko leaderrei, Martin Almagro-Gorbea&comp.: “Celtiberia” erabiltzen dihardute euren mando-nazionalismoaren plataforma kulturaltzat (artean Basque Countryko nazionalismo defentsiboa garrazki kritikatzen duten bitartean.

    Den-denaren atzean duk ideologia borroka.

    Eta hortixek zuen taldearekiko mosqueoa:
    Ez deritzot inola ere zuen partetik jarrera konspiranoikoa dagoela, baina bai ARIOZALEA.
    Ez baitut ulertzen nola erabiltzen dituzuen barra-barra, termino ariarrak: adibidez, CLAVEA (sic)

    Akaso uste al duzue gure arbaso napharrek “klabea” eta halako hitz nabarmenak ahoskatzen zituztela. Inondik ere ez; hizketa hori (kontsonanteak trabatzea) arioena duk.

    Kontsonanteak trabatzea ARIERAK egiten du soil-soilik, ez inondik ere euskal-iberierak: AUTIRGONIA–>AUTRIGONIA;
    KONTERBIA–>KONTREBIA, etc, etc.

    Arioen nostalgiaren bat ote zuen jite horrek, ingelesera eta abarretara jotzeak, euskeraren jatorrizko erroak oraindino bizi-bizirik daudenean? Bada, iker ezazue ea geure teilatura harrika ote zabiltzaten.

  • clave /klabe/ edo /klave/ Hegoaldeco edocein euscaldunec ahoscatzen daquiten hitza da. Eta ia ia egunero erabilcen.
    cla syllaba hori classe hitzean ere aguercen da. Euscaldunoc aspalditic gaude ohituric honelaco hitzequin.
    Mosqueaturic çaudela çu gurequin?
    Evidentqui.
    Gu çuen antipodetan gaude.
    Euscal hitzac explicatu nahi ukaiten dituçu euscara ez den hizcunça baten bidez!!!

  • josu naberan 2021-12-03 23:56

    Etzak erran, Josu

    Euskal lexikoa ez duk euskera, orduan.
    Bai, noski, zuk arieratik irenstarazi gura derauskuan axiomak.

    Ondo lo-in

  • josu naberan 2021-12-04 09:34

    Tira, egin dezagun lan, bakoitzak ahal duen moduan,
    ZUEK eta GUEK trabatu bagerik.

    TRABA, izan bere, HAIEN espezialitatea baita.