Etorkizuneko Nafarroa berdinzalea

Etorkizuneko Nafarroa berdinzalea –

Etorkizuneko Nafarroa berdinzalea

Pasaden astean, Hizkuntz Eskubideen Behatokitik, herritarren 1.200 eskaera erregistratu genituen Nafarroako Gobernuan. Batetik, Nafarroako administrazio publikoekin euskara erabiltzea ia ezinezkoa dela erakusten duten Nafarroa osoko hainbat herritarren eskaerak. Bestetik, euskararen ezagutzarik izan ez arren, Gobernuak zerbitzuak berdintasunean bermatu behar dituela uste duten herritarrenak, hau da, herritarrak gaztelania zein euskara hautatu arren, administrazioaren aurrean guztiei aitortza egin eta zerbitzuak berdintasunean jasotzeko eskubidea izatea eskatzen duten herritarrenak.

Eskaera guztiek argi eskatzen diote administrazioari lan postu publikoak betetzeko merezimenduen dekretu zirriborroa atzera botatzeko, bertan ezarritako neurri eta baldintzek, herritarren eskubide urraketak betikotzea ekarriko luketelako. Izan ere, euskararen ezagutzarik kontuan hartu gabe egiten diren deialdiek, zenbat urtetan kondenatzen dute herritarren hizkuntza erabilera?

Batzuek euskararen ezagutza duten eta ez duten herritarren arteko gatazka irudikatu nahi diguten bitartean, herriak etorkizuneko Nafarroa berdinzalea eraiki nahi du eta beste behin maiatzaren 7an hori aldarrikatzera aterako gara. Jarrai dezagun etzi gabe inor ez dela bigarren mailako herritar aldarrikatzen eta aldaketak exigitzen.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko apirilaren 26koa]

Etorkizuneko Nafarroa berdinzalea

Hizkuntz Eskubideen Behatokia.