ZERTAKO! webserie berria

ZERTAKO! webserie berria

zertako!

Berrikuntza batekin dator Polaina podkastaren 3.denboraldia: webserie bat sortu dute!

Azken asteetan haien sare sozialetan iragarri bezala, iritsi da umorezko podkastaren 3. denboraldia eta podkasta ez da izango osagai bakarra. Igandero podkast atal bat igotzearekin batera, haien sareetan eta youtubeko kanalean pixkanaka ZERTAKO! webseriearen atalak partekatuko dituzte entzuleekin.

The Office telesaila erreferente hartuta, podkastaren atzean gertatzen direnak erakutsiko dizkigute umore absurdoa ardatz harturik. Ekain Arrietak zuzendu du Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalberek idatzitako fikzioa. Aktoreen artean, Nerea Arriola, Amaia Rojo, Iñigo Serrulla, Arrate Hernandez, Maialen Sorzabalbere eta  Mikel Irazusta daude. Ander Edo eta Saioa Perona izan dira kamaren beste aldean egon direnak. Proiektua Tabakalera 2deorekin egindako elkarlan bat da.

zertako webseriea

ZERTAKO! webserie berria