etor baledi = etorriko balitz
etor baledi = etorriko balitz –
Euskara Batuaren Eskuliburuan irakurri ahal dugu irudiko testua:
EROS BADEZA eta JOAN BANADI formak ez dira behar bezala irakatsi azken 50 urte honetan. Logikoa da, beraz, indikatiboko presentea erabil dadin subjunktibokoaren ordez, berezko ez duen esanahiaz.
ETOR_BALEDI = ETORRIKO BALITZ
Ez, ez dute gauza bera adierazten. Inola ere ez.
ETOR_BALEDI erabiltzen dugunok badakigu bereizten:
baletor (baina ez dator)
etortzen balitz (baina ez da etortzen)
etorriko balitz (baina ez da etorriko)
Hirurak irrealak dira, baldintza irrealak.
ETOR BALEDI, ordea, baldintza posiblea da. Norbait etor liteque eta kasu horretan, hau da, etor baledi… zerbait gerta lekioke.
Forma hau ikasi ez duten euskaldunek, euskaldun gehienek, ETORRIKO BALITZ formari orain zentzu irreala, orain zentzu posiblea ematen diote.
Baina ez dira ber gauza!
Joan nadin (para que yo vaya) edo joan nadila (que yo vaya) erraiten daquienac cein problema daduca joan banadi (en caso de que yo vaya) erraitecotz?
Eta berdin:
Eros badeza = en caso de que él/ella compre.
etor baledi eta etorriko balitz formen arteco differencia eguin ahal içaiteco, neuc gaztelania dudan ama hizcunçan differencia berdina eguiten hassi nincen duela 40 urthe, viniera eta viniese forma bikoitzac profitatuz.
si viniera (y es posible) => etor baledi
si viniese (pero no va a venir) => etorriko balitz
Honelacoxe erraça!
Egun on Josu
Hunaino enetzat ;
“etor baledi” (ez dut sinesten etorriko den)
“Etorriko balitz” edo hobeto “etortzen balitz” egiazko suposizio bat da, posible da etor dadin.
Bainan ekibokatzen nintzan beharbada.
Baiqui, Beñat, equivocatzen çara.
baLEDI eta LITEQUE (= LEDI + QUE) aditz berbera da.
LITEQUE (laiteke) ere, hor, nahastatzen da LIÇATEQUErequin, eta honen ondorioz
kantatzen/kantatulo luke eta kanta lezake
etortzen/etorriko litzateke eta etor liteke
berdinçat emaiten dira.
*EDIN aditzac bethi adiarazten du eguitate possible edo factible bat.
subjunctivo presentea: ethor dadi
subjunctivo preteritoa: ethor cedin
optativo (atemporal)a: ethor ledi
Hirurac dirade aoristo (ethor).
Optativo aoristoarequin (aspectugabearequin) batera:
etor BAledi
Berce hirur optativo ditugu euscaraz eta hirurac horisticoac (aspectudunac) dirade:
Perfectua: etorri BAlitz
Imperfectua: etortzen BAlitz
Futuroa: etorriko BAlitz
Lau optativo hauec atemporalac dira. Lehenac possibilitate hutsa adiarazten duelacotz eta berce hirurac irrealac direlacotz.
Orainaldico nahiz iraganaldico contextuan behin ere ez dira formaz aldatzen.
ETORRI BALITZ ez da ETORRIKO BALITZ formaren iraganaldia. Bi hauen arteco differencia’ aspectuala baicic ez da. Lehena ekintza amaitua da eta bigarrena oraindic hassi ez dena.
Euskaltzaindiac 50 urthe honetan oraino ez du ulertu euscal aditzaren funsa.
Joan banadi, ikusiko nauzu
En caso de que vaya, me verás
Joaten banaiz, ikusiko nauzu
Si voy, me verás
Erdaraz beçala, euscaraz ere forma biac erabili ahal dira, baina honec ez du erran nahi ecen
joan banadi = joaten banaiz
subjunctivo eta indicativoco presenteac berdinac direnic.
Nehola ere ez.
Euskaltzaindia osso oker dago punctu honetan.
Euskaltzaindiac dio ecen
Erosten didazu liburu hori?
erran beharrean
Erosiko didazu liburu hori?
erran behar dugula. Neuc hola eguiten dut, baina lehen forma egunero ençuten dut bizcaitar hutsen ahoan (erosten deustazu hori liburua?).
Hau da, presentea ecin dela erabili casu honetan futuroaren ordez, baina bai, ordea, indicativoco presentea subjunctivoco presentearen ordez!
etor badadi = etortzen bada
Nire ustez, biac daude ongui, baina errannahia differente:
Erosten didazu liburu hori? = Me compras ese libro?
Erosiko didazu liburu hori? = Me vas a comprar ese libro?
Honela daude gauçac!
Mikel etor dadinean, emango diot liburua
Goico hau ere ez da Euskaltzaindiaren gustucoa.
Ipharraldeco ascoc
etorriko denean
erabiltzen dute eta hegoaldecoec
etortzen denean
cuando venga erraiteco etor dadinean erran behar luquete, ceren bercela
cuando viene (etortzen denean)
edo
cuando va a venir, cuando vendrá (etorriko denean)
erraiten seguituco baitute.
Subjunctivoco presentea bethi bat da forma hauetan:
“etor dadi” = vaya
etor badadi
etor baitadi
etor dadin
etor dadila
etor dadinean
eta bai KE particularequin batera
etor daiteke = es posible que vaya
Azquen hau ez da erdaraz puede venir. Berau indicativocoa da, beraz, reala.
Imperativoan DADI forma’ BEDI da bilhacatzen.
ethor bedi = que venga
Euskara Batuaren Eskuliburuan behin eta berriz erraiten çaicu ecen
etorriko litzateke = vendría
formaren ordez, ecin dela erabili
etorriko zen.
Ecin da erabili, baina egunero erabilcen da.
habría venido erraiteco, ordea, etorriko zen da gommendatzen duten forma’:
etorriko zen edota etorriko zatekeen
Biac habría venido errannahiaz.
etorriko zen formaren orainaldia etorriko da da,
eta etorriko zatekeen formarena etorriko dateke.
etorriko zen erdaraz iba a venir da
etorriko zatekeen erdaraz probablemente iba a venir
Ez batac, ez berceac ez dute cerikussiric habría venido errannahiaz.
habría venido erraiteco forma inequivocoa (eta erracena) etorri litzateke da.
Guti erabilcen dela?
Evidentequi. 50 urthetan bercea da iracatsi den bakarra (etorriko zen / etorriko zatekeen).
Guehienec uste dute zatekeen dela litzatekeren iraganaldia!
Mesedez!
Hizcunça minçatuan osso orocortua dago ETORRIKO ZEN moducoac erabilcea bai HABRÍA VENIDO eta bai VENDRÍA adiaraztecotz.
Neuc erabilera honen contra ez daducat ecer, ceren nahiago baitut erabilcen den euscara’ Euskaltzaindiaren arau çurrun eta arbitrario guztiac baino.
Axularrec idatzi ceraucun ondoco hau:
“Baldin eguin baliz euscaraz hanbat liburu, nola eguin baita latinez, franceses, edo bertce erdaraz eta hitzcuntçaz, hec beçain aberats eta complitu içanen cen euscara ere, eta baldin hala ezpada, euscaldunec berèc dute falta eta ez euscarac.”
Euskaltzaindiaren arauera “içanen cen” hori “habría sido” modura itzuli behar guenuque, ceren “sería” adiaraztecotz “içanen liçateque” da ongui dagoen forma bakarra (edo simplequi, liçateque). Hala ere, “sería” da Axularrec adiaraci nahi ukan çuena.
RA subjunctivoa (viniera, trajera) eta SE subjunctivoa (viniese, trajese) ez dira bethiere equivalente gaztelaniaz.
RA subjunctivoac batzutan indicativoco errannahia daduca:
viniera = había venido, vino
trajera = había traído, trajo
Leiçarragac ere adiera honetan erabilcen çuen iraganaldico aoristoa:
ethor cedin = ethorri cen
ekar ceçan = ekarri çuen
SE subjunctivoa hobe reservatzea LITZ/LU moduco irrealençat:
etorriko balitz = si viniese luego
ekarriko balu = si trajese luego
Adeitsuqui