Erraldoia oinutsik

Erraldoia oinutsik –

Gogoeta hau euskerari buruz dihoan arren, Altzoko erraldoiaz gogoratu naiz automakikoki. Handia zen Altzokoa, baina bere handitasunean bertan zetzan ahultasunik handiena. Gure hizkuntzari ere gauza bera gertatzen zaiola uste dut.

Erraldoia oinutsik
Iruña-Veleia. Arg: Zarateman (wikimedia)

Handia da euskera ere, baiki. Euskaldunok daukagun altxor preziatuena, belaunaldiz belaunaldi eta arbasoz arbaso honaino ekarria. Eta inguruetako kulturen eta zibilizazio guzti-guztien lekuko bakana, giza espeziea berbetan hasi zenetik bere hitz-hotsezko sonema monosilaboetatik abiatuta. Lehen gizaki eledunak mila zeinu eta keinuz lagundutako “sonemak” (gure Oteizak maite zuen hitza berau) gorde ditu euskeraren memoriak: ISH, SHU, USH ahoskatzen zituen lehen giza espeziearenak, bere hizkera txistukariz, bizitza, sua eta hutsa adierazteko kasu honetan, eskuen mugimendu etengabeaz zein ahots modelazio musikal anitzaz lagunduta. Hots, tokiko neandertalaren hizkera.

Eta hau guztia ez dut nik bakarrik esaten, baizik eta gizaki “neander” hari buruzko egungo ikerketek: gai omen zen hitz egiteko duela 120.000 urte gutxienik, eta ez zen egongo itxaroten nonbait, diot nik, “gizaki modernoaren” zain ia ehun mila urtez, berbarik egin barik mutu.

Baina goazen joan behar dugunera. Zeren batzuetan neure buruari galdezka baitiardut ea egungo euskaldunok halako altxorrik merezi ote dugun. Esara zaharrak dioena ote da gertatzen? Hau da, “aita biltzaile, seme barreiari”. Gure arbasoek hain antzinatik bildu dutena xahutzen “papá-seme” alpor gisa?.

Oraingo honetan ere, barreiari edo xahutzaile hitzak aipatzean Iruñako Veleia datorkit burura automatikoi. Izan ere, Euskal Erraldoi oinutsak estropezu egin du, estropezu lotsagarria, Iruñako Veleiako altxortegian.

Estropezu lotsagarria zientziaren aldetik: begien bistan geratu baita gure Erakunde Publikoen zientzia maila eskasa. Arabako Diputazioarena, EHUko hizkuntzalariena, baita gure Hedabide Publikoena. Oraingoan barne-barnetik etorri zaigu eraso kolonizatzailea, ez zuzenki Madriletik edo Martetik. Eta bertoko erakundeez “publikoa” diodanean, herriak ordaindutakoak erran nahi dut zehazki. Pribatuek esan bezate bibote azpitik ateratzen zaiena.

Erraldoia oinutsik eta barregarri. Behaztopa euskeraren zaintzaileek ere: Euskaltzaindiak eta euskal kulturaren zaindariek oro, euskaldun “kultuek” , kulturgileek nahiz esker-euskuin-ertain politikariek…Veleiari buruzko utzikeria esan nahi dut, besterik gabe. Euskal jendarte guztiaren behaztopa; laburki esateko, euskal herritar ororen porrota.

Alferrik orain hika-mika hastea. Goazen etorkizuneko estrategiak, euskera eta euskal ondarea ez galtzeko beharrezkoak diren estrategiak diseinatzera. Zeren eta euskal gizarteak, porrotak porrot, indar berezia erakutsi baitu beste zenbait egoeratan, eskerrak bere herri-senari eta herri-mugimendu anitzei. Aurre egiten jakin baitu behin eta berriro euskeraren dekadentzia garaietan: bagaudak, nafar heroiak, heteroxoak…. Adibidez XIX. mendean, literatura erromantikoaz gain, Joko Floralak eta abar antolatu zituzten. Gizarte honek etorkizunari aurre egiten jakin du frankismoaren garai latzenetan ere: ikastolak, AEK, Bai Euskerari eta nazioa mailako beste hainbat mugida antolatzean.

Egungo egoera ere ez da makala. Hots, makal askoa da. Diotenez, euskeraren enegarren heriotza iragartzen duen tronpeteria Jerikó inguruan zazpi bueltak burutzear dago. Beraz, egin dezagun gogoeta denon artean: zer premia ditu euskerak belaunaldi berriari hizkuntza fresko eta erakargarria eskaintzeko?

Eta orain, beste askoren artean JIJAUA  eta BOTABA datozkit burura automatikoki. “Lagunarteko euskera batua”, kolokiala, bultzatu gura duen gazteria.

Hara zer planteatuko nukeen hasteko.

Batetik, “euskal esaera zaharrek” jakituria sakona islatzeaz gain, joko handia eskain dezakete gure arbasoen pentsaera zuhur sakonetik ikasteko. Balio antropologiko aberatsa kutxa horretan dagoena.

Bestetik, hitanoa. Hiketak adierazgarritasun itzela du, espresio bizia eskaintzen diona lagunarteko hizkerari, neska-mutilen arteko solasari eta abarri. Arreta eman dit Zestoan “hiketa ikastaroen” iragarpenak. Beste bide lerro bat hori ere.

Gero, aditz trinkoa. Bestelako bizkortasuna ematen dio euskerari. Eta ez da batere zaila aditz arkaiko hori berreskuratzea.

Azkenez (baina ez azkenengoz, espero), fonetika: hots, ahoskera erraztea. Euskaltzaindiaren arauek eta hiztegiek lan handia egin dute, baina fonetika-arau batzuek lehendik lotua zegoena deslotzeko joera ageri dute: “bat-batean, bat-bateko” eta halakoak ez dira egokiak nire ustez, ez idazteko, ez are gutxiago ahoskatzeko; zergatik bapatean, bapateko eta abar, lehendik lotuak zirenak deslotze hori? Espezialistentzako tira, baina bestela…

Proposamen xume hauek egitean “ez azkenengo” esan dut. Beste ekarpen asko esperatzea legoke euskal foro ezberdinen eskutik.

Baina, azkenez, zergatik dago gure Erraldoia oinutsik?

Nik uste Erraldoia kultura gabeziak ahultzen duela gehien. Izan ere, oinetako onak behar dira euskeraren aberastasunaz jabetzeko; azken batean horixe baita behar-beharrezkoa jendea euskarara erakartzeko, motibatzeko.

Kulturgintza Aro barri bati ekin beharra dakusat. Adituen taldetxoak osatu, hiru-lau laguneko taldeak herrialde bakoitzean, eta kulturgintzari ekitea, dela Kultur Etxeei programa zehatzak eskainiz, edo hala eskatzen duten irakasle taldeei…, eta “eragin burdiñereari”.

Programa bat eskaintzetik hasi behar, eta horretarako taldetxoa, jakina. Ez da izan behar beste munduko aditua, ze korru-hizketan egiten den jarduna baita onuragarriena. Baina labirintoan zehar Ariadnaren hariari eusteko sikeran, euskal hizkuntzaz, antropologiaz, literaturaz, edo beste zeozertaz adituak direnekin osaturiko taldetxoak izan beharko lukete. Ekarpenak egiteko garaia da. Tronpetek Jerikó hiriari zazpigarren bira eman aurretik izan dadila.

Erraldoia oinutsik
Erraldoia oinutsik
Erraldoia oinutsik

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako

17 pentsamendu “Erraldoia oinutsik”-ri buruz

  • Galdera bat, Josu:

    Gaur egun gaztelania, francesa eta anglesa hizcunça indoeuroparrac dira?

    Indoeuroparrac dira espainolac, francesac eta anglesac?

    Cer daducate char edo charretic indoeuropar hizcuncec eta indoeuroparrec?

  • Josuri erantzunez: euskara eta euskaldunak bezain indoeuroparrak. Eta ez dute/dugu ezer txarrik, jakina.

  • Garrett,
    Anhitz esquer!
    Jaquin nahi diat Naberanen eritzia.
    Ea oraingoan emaiten derautan.
    Gogorat ekarri, Cesar Augustoren guardia personala euscaldunez ossatua cela, duela 2000 urthe.

  • Josu, nondik atera duzu dato hori? Cesar Augustoren guardiarena…

  • https://es.m.wikipedia.org/wiki/Calahorra

    http://www.tarraconensis.com/calahorra/calahorra.html

    Bi leku hauetaric, orainche topatu ditudanac.

    Datu haguitz eçaguna da.

    Roma imperialean baciren euscaraz minço cirenac, bat ere dudaric gabe.

  • Eta hemen

    ‘Vascos’ en las legiones romanas | El Diario Vasco
    https://www.diariovasco.com/alto-deba/arrasate/201705/02/vascos-legiones-romanas-20170502000711-v.html

    berce ascoren artean.

    Adeitassunez

  • Galdera onak luzatu dituzue. Banian gai honi buruz solastatzeko gogo pixkat.
    Lehenik, gaztelera eta gainerako iberiera-dialektoak (gaizki “romanikoak” deritzatenak), iberieraren alabak dituk. Beraz, euskeraren lehengusu karnalak.

    Frantsesari dakokionean (italiera, armeniera, grekoa… bezala) gure senide ere baduk, indoeuropera bezainbeste. Besteak (ingeleas, germaniar…) arieraren alabak dituk.

    Arieraren ontasun eta txartasunaz galdetu duzuenez, ene iritzian, hizkuntzak eta hiztunak bereizi beharra dago lehenik eta behin.

    Hizkuntzak ez dira onak edo txarrak, nahiz eta horiek ere elkarrekiko mailaka daitezkeen. Hots, batzuek besteak baino hobeak izan daitezke, bakoitzak zelako arrasto antropologikoa duen arabera.
    Aski txarrak, pentsaera erasokorra eta patriarkala duten heinean; hitzen atzean duten karga antropologiko aski ona dutenak, aurrekoak baino hobeak….etab.

    Baina goazen hiztunen historiara.
    Gizatalde batzuek, inbaditzaile peto edota ez haibeste izan diren neurrian, aski on, aski txar edota txarragoak ditut.

    Eta indoeuroparrei dagokienez, curriculum txarra dute benetan. (Adi, ze euskaldunok ere izan gintuan Españako Inperioaren mertzenario Ameriketan. Eskerrak ez-mertzenario zenbaiti: Bolibarrekoa, Fray Juan Zumarragakoa, Lope Agirrekoa…)

    Ba esan bezala, gure zeltiñoak ez zituan aingerutxoak izan: inbaditzaile oro bezala, lehen oldarraldian (Iberian -3.300~),
    ahal izan zituzten gizonezko guztiak erahil eta emakumezkoak bahitu edo bortxatu zituzten. Oraintsuko gene-ikerketa baten arabera, Gizonezkoen populazioa %60 murriztu zen une hartan Iberian!!

    Gizatalde “aurpegi-zurbilek” gauza bera edo seguraski krudelagoa egin zuten Hegoamerikan. Eta beste hainbeste ingeles, frantsez, holandar … aurpegi-zurbilek beste hainbat lekutan.
    Duela 8.000 urtetik honanzko historian, ez diat ezagutzen inbaditzaile (edo kolonizatzaile) izan direnen artean KRUDELA IZAN EZ denik.

    Lehenik eta behin

  • Zelai,
    Federico Krutwig adisquideaganic ikassi nituen nic daquIzquidanttoac.
    Aurthen 100 urthe betheco dira jaio cenetic, nire herrian, Guetchon.

  • Frederic Krutwig.
    Harekin egoten ninduan noizik behin Bilboko Albia Jardinean, jada makal samar zebilela. Handik hur egiten zenituen zuek ere, Josu, bazkaritxoak; eta guk ere hantxe batzuetan.

    Fredericek ez zuan eritxi ona Eslavoez. Ez omen zuten egin ekarpenik arean ere. Bat behintzat bai, garia -ihardets nioan behin-, baina hark barretxoa.

    Berak bai taxuz ahoskatu hasperendunak oro. Ito beharrean nekusaan. Gure azken neandertala, bera.

  • Naberan jauna,

    Krutwigec idazten ondo ba cequien, çuc bainoa ascoz hobeto ere, bai eta euscaraz ere. Beragatic içan ez balitz, çuc ez cenuque euscararic irakatsi ukan. Bera neandertala balitz çu pithecanthropo cacophilo hutsa, ez eçaçu ahanz.

    Alexandre

  • Hi Alexandre,
    Nik neandertala sano maite diat. Eta haren hizkuntza ikertzen ari nauk, gure tokiko neandertal haren euskal sonemak!.

    Nahiko nuke nik halako titulua emango balidate!

  • Naberan jauna,

    Anthrôpopitheco cacophilo eta ignorante honec escatzen drauzquiçu disculpac, excusac eta barcamena, atzoco chevrotiqueta injustuagatic. Nere ulhermena ofuscatu cen ignoranciaz eta soberbiaz.

    Asco estymatzen ditut çure lanac. Berheciqui beguiratuac ditut Hitzen Coba eta ancinneco eguteguiarena. Osso eztabaida ejerra eta civiliçatua ari çarete aurrerat eramaiten jakinça esparru ezberdinetatic euscalçale handien artean hemen, eta ni hala elephante bat beçala sartu içanac lotsatzen nau. Espero dut hitz hauec certtobait leun deçaten atzoco nere erassoa.

    Gure etchean ere neandertal petoac gara. Animo Josu, ni ere ikasle naiz; eta behar edo nahi deçaçunarençacotz adisquide bat nauçu.

    Adeitassunez eta humilqui

    Alexandre

  • iDAZKERA TXIT ESPRESSIBOA DU, aLEXANDRE

    Liburu interesgarri bat idazteko kapaza

  • Hitzen Coba liburuaren honaco laburpen schematico haur interessant içan daiteque, garatzen ari çaren theoria erreçago uler dadinçacotz:

    Euskararen hastapenak

    Onomatopeia erroak, txori eta erreken soinuen imitazioa.
    Lekuen izendatzea : gorune ala bailara, ahurra edo ganbila, bustia ala lehorra….
    gorputz atalak, bestelako ezaugarriak.

    Neolitoan euskararen hiru geruza : piriniar-europearra, ibertarra eta mediterraniarra, bat eginda. Geroko grekoak eta latinak euskara horren substratutik hartuko zituzten hainbat erro eta hitz.

    Piriniar-europearra : pirinioak, Europako tontorren zein erdiguneko mendi multzoetan sortu eta Europa mailan ehedatu zen.

    Mediterraniarra (sahariar-mediterraniarra): Saharan sortu eta ekialderantz hedatuko zen.

    Ibertarra: mediterraniar itsasoko bi iberretan egingo zen.

    Hizkuntza grekoak eta latinoak ezinbestean jaso behar zuten eragina haien aurreko hizkuntzetatik, eta tartean euskara.

    . Erroak

    Piriniar-europearra : hitz

    IZ izatasun : izpi, izar, ispilu, izpiritu, itzarri, izorra, islada…
    Diz : dizdira…
    Tximista
    Izan
    Giza
    IN egintza : egin, in, ezin, indar, orain…
    IL izatazun eza edo getasuna : hil…

    Mediterraniarra (sahariar mediterraniarra) : ele

    AR-UR izatasun : arbol, ardatz, arotz, arakatu, aran
    Are
    UK egintza : uki
    U getasuna

    Ibertarra : berba

    GO izatasun : gorune, goia, gogo, gorroto, egon
    Gustu, gogoratu
    Kokatu, kokapena
    GI egintza : agindu, egin (gi-in), egia
    GE getasuna : (indarge?), (gabe?)…

    . Sinonimia hirukoitzak :

    Hitz eta pitz : iz, xistukariz beterikoa

    Bala-bala, ele : argi eta garbi guztien harreta hartzeko

    Barra barra, berba

  • Kateak eta multzoak

    Hizcuncen ohico categoriçationea:

    Ahoski bakarreko erroekin : kategoria gramatikal dezifragarririk gabe. Txinera edo vietnamdarra horrelakoak dira.

    Eranskariak (aglutinantes) : ahoskiak bata bestearen ondoan erantsiz, ahoski bakoitzak bere kategoria gramatikal finkoarekin. Euskara, kaukasiarrak orohar, uralo-baltikoak, japoniera, korearra, polinesiarra eta amerikar jatorrizkoak dira horrelakoak.

    Malgukariak (flexiboak) : morfema jakin bati kategoria gramatikal anizkoiak (hominis esaterako, zeinean IS morfemak funtzio gramatikal ezberdinak dituen). Arioak, semitak eta kamitikoak multzo honetakoak dira.

    . Theoria honen ondoriozko aurriritzi faltsuak :

    Eboluzioa izan behar dela hizkuntza primitibo zurrunetatik indoeuropear eta semitiko malgu eta zaluetarako norabidean.

    Euskararen malgutasuna latinak eman diola.

    Euskarak ahoski bakarreko hainbat erro ditu, izan ere, beste hainbatek bezala, hiru multzoetako ezaugarriak dituelako.

    Euskarak beste multzoen ezaugarriak ditu, aglutinante kontsideratu ahal bada ere : irudi jakin batzuen kateamendu zinematografiko modukoa.

    . Beste sailkapena proposatzen da :

    Ahoskien jatorrizko esangura kontserbatzen duten hizkuntzak.

    Esangura horren memoria galdu dutenak.

    Hitzen esangura bera galdu duten hizkuntzak (indoeuropearrak tartean).

    . Euskara kateak : ahoski bakarrak ahoskatzetik bizpahiru ahoski kateatzera pasatzen da. Jauzi koalitatiboa : leizeak margoztea, irudi sinbolikoak.

    Kobak margoztean irudi bidezko adierazpen sinbolikoa garatzen hasi zen, eta horrek hizkuntzaren konplexutasuna garatzea ekarri zuen, ahozki bakarreko mintzairatik ahoskien kateatzera pasatuz, kontzeptu konplexuagoak adierazteko.

    Horrek, noski, bere aldea jan zion bestelako komunikazio motei, eta ingurunetik isolatuz ideien mundua garatzea ekarri zuen.

    Hizkuntza katea irudien elkarlotzea da.

  • Chomsky, Darwin, Wittgenstein

    N. Chomsky : esentzialista.
    Darwin : eboluzionista.
    Wittgenstein : erlatibista edo nominalista.

    Hizkuntza guztietan zerbait komuna : naturaren hotsak imitatzea eta hortik, onomatopeien bidez hitzak eraikitzen hastea.

    Hortik aparte, ez dela gutxi, zer egitura sintaktiko komuna izango dugu amaren sabeletik ?

  • Bikain, Alexandre!
    Gero esango duk austrolaphitecus philantropus haizela!!

    Erroen artean ARA dago (lurraldea, azalera, gunea)
    Iberiera dezifratu ondoren, han ere ageri da: (AR´), eta euskeran ere, noski: Arama, Amara… eta hortik HARAN (ara-an).

    Eta gero, beste erro garrantzitsu batzuk toponimiarako:
    AZU (bailara, barrena, barnea) eta AUZ (altuera, altura, garrantzia).
    Eta batipat toponimiarako printzipalak TUI (altura/kalitatea)
    eta ITU (baxua/kaletate eskasa, irtenbiderik eza; itogarria)

    Hitzen Kobaren “marko orokorra” baliagarritzat jotzen diat orain ere, nahiz eta EHU/UPV jefeek zera esan zuten orduan (2.005): hori irakurtzen zuena “euskara ahanzteko” arriskuan egongo zela.

    Orain balitz, HITZ-MINTZA-BERBA izendatuko nukeen, zeren ELE eleak “adierazpena” esan nahi baitu (hizkera baino zerbait orokorragoa, beraz)

    Nobedadeak, nire Bolgean eskegi dizkiat:
    blogak.eus/naberan