Estrategia haurduna

Estrategia haurduna –

Estrategia haurduna
Arg: Naiaaizpurua (wikimedia)

Nafarroa Garaian, hamarkadak daramatzagu D ereduko matrikulazioa kopuru osoaren %30etik hurbil dagoela, baina ez duela inondik inora ere gainditzen. Erabat geldirik gaude, eta, gure zirkuluetatik kanpora, ez dugu euskarara bertze inor gehiago erakartzen, ez betiko nafarrak eta ez duela gutxikoak ere.

Agintariek ez dute laguntzen, noski. Eta, gainera, haien esku dagoen guztia egiten dute euskarak gehiago zabaltzeko aukerarik izan ez dezan.

Gauzak horrela, eta kontuan izanda gure familietatik kanpo daudenak konbentzitzen ez ditugula, zergatik ez dugu ahal dugun guztia egiten, hain zuzen ere, gure familia euskaldunak anitzez ere handiagoak izan daitezen?

Nafarroa Garaian bizi den emakume bakoitzeko, gutxi gorabehera, 1,4 haur jaiotzen dira. Hau da, haur bat eta bertze baten zatitxo batzuk. Eta estatistika hori urtetik urtera gero eta makurragoa da; gero eta zatitxo gehiago galtzen ditugu.

Baina horrek badu gauza on bat, eta hori da euskaldunok oso erraza dugula D ereduko ehuneko negargarri hori hobetzea. Azken batean, geure haurrak konbentzitu behar ez ditugunez, izan ditzagun haur asko eta asko, eta bete ditzagun eskolak ume euskaldunez.

Izan ere, hori ez bada, nik ez dakit zer arraio egin dezakegun egoera honi buelta emateko.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko otsailaren 17koa]

Estrategia haurduna

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

14 pentsamendu “Estrategia haurduna”-ri buruz

  • Bota duzu tabu dena, bota duzunez. Are gehiago, haurrik ez izaterena da azpi-azpian predikatu izan dena. Ideologia horri kontra egitea ironiaz ausartu zara, Asier. Zorionak

  • Ni ere pozten naiz LABeko bati hau entzutea. Zorionak. Gizarte bat ezin da horrelako jaiotze tasa negargarriarekin bizi, ez euskararengatik bakarrik.

  • Ba Asier, ni Gipuzkoako 10.000 biztanle inguruko herri batean bizi naiz, eta hemen behintzat zuk azken esaldian erdi-txantxetan diozunaren aurkakoa gertatzen da: “haur asko” dituzten horietako asko Euskal Herria zer den ere ez dakitenak dira, etorkinen portzentaia, eta etorkin familia horien haurren portzentaia guztiz deskonpentsatuak izateraino. Euskal Herriaz arduratzen garenok kezkatuagoak gaude beste mota bateko arazoez….
    Etorkizun beltza dugu herri bazala, baina ez dirudi asko axola zaigunik!

  • Benat Castorene 2021-02-24 10:41

    Bai Asieren ateraldia hau ezohikoa da eta animagarria iduritzen zait. Nabari da euskararen etorkizuna lotua dela demografia kontuekin.
    Baina, ez ote da Euskal herrian ere, kontzientzien sakonenenean, sakonagoan, erlazio bat jaiotze-tasa txarra eta komunitatearen dagoeneko amodio eskas jakin batekin bederen?
    Bestetik erran behar da bizimodu moderno hunek ez dituela burasoak haurrak egitera ez erakartzen eta guziz ez laguntzen.
    Beraz, zerbait aldatu nahi badugu, natalitatearen arazoa jorratu behar dugu familien bizibaldintza konkretuarekin batera. Ene iduriko, gehiago kontatu behar da herri-ekimenaren gainean ezen ez eta admininistrazioen ekimenaren gainean.

  • Beti harritu izan nau euskal nazio proiektuaren alde militantzia sutsua izan duen jendea, eta gero proiektu horri jarraipena emoteko orduan, horren garrantzitsua dan erreleboa (hau da, umeak) ekartzeko orduan muzin egin diotenak. Horretaz gain abertzaleak orokorrean natalitateari emon dioten garrantzi eskasa be, oso esanguratsua izan da. Nola demontre eduki gure dogu etorkizuneko proiektu nazionala, garrantzitsuena ahazten badogu, horren jarraipena bermatuko duen giza oinarria, hain zuzen ere.

  • gogoeta interesgarria 2021-02-25 17:34

    Pozgarria da LABeko kide batek zentzuzko den zerbait botatzea. Herri honek, nazio bezela biziraun behar badu, bertakoen jaiotza tasa (munduko baxuenetakoa gaur egun) bultzatu behar du nahitaez (ez edozeinena, euskararen arnasguneetako biztanleria soilik). Bestela jai daukagu, jakinda gu ordezkatzera milaka pertsona datozela.

    Ezker abertzaleak EHren independentzia eta euskararen alde hainbeste borroka egin eta… zertarako? Orain gure ordezkapen demografikoaren alde egiteko? Globalismoaren alde? Zer zentzu dauka horrek?

    Kolonoek konkistatutako lurraldean ordezkapen demografikoa arma bezala erabiltzen dute eta erabili dute beti. Orain zertara eta zergatik nahi dute abertzale traidoreek EH deuseztu?

  • Benat Castorene 2021-02-25 18:42

    Errealistak bagara, nahi ala ez, onartu behar dugu oraiko egoera sozio politikoetan ordezkapen demografiak lurralde guzietan segituko duela aurrera gupidarik gabe. Partidoek ongi ulertu dute eta horregatik haien estrategia politikoak egokitzen.
    Aldiz abertzaleek, nahikundea balute, guneka egiazko arnasgune gizatiarrak oraindik ditzakete eta bertan ume gehiago altxatu.
    Behar premia jakina da. Ezjakintasuna eta zaitasuna, proiektu konkretuen definitzean eta gauzatzean datza.

  • Alderdi abertzaleek ez dute inolako proiektu nazionalik. Kargu politikoek sortutako erosotasunean lasai bizi dira eta soilik horren alde egingo dute, hau da, boterea mantentzeko gizartearen gehiengo erdalduna eta pixkanaka handitzen ari den etorkinen kolektiboa erakarri nahian aritzen dira -euskaldunen botoa jada haien menpe dago-.

  • Jaiotza tasaren arazoari serio heltzen ez badiogu, gureak egin du! Une hontan herri moduan irauteko ahalegin denak alperrikakoak dira oinondetzarik ez badaukagu.
    Eta tamalez, ez dut ikusten euskal partidu politikoendako hau gai serioa denik. Inork ez du aipatzen, eta konponbidea, batzuk kanpotik etorri daitezkenengan ikusten dute. Beraz, hauen menpe jarraitzen dugun bitartean, etorkizun baltza.

  • Eta oraindik ez du inork bota “betikoa, gizonak emakumeei haurrak ekartzeko esaten”?

  • Benat Castorene 2021-02-26 10:08

    Xerapio ez dakit herriaren geroa inporta zaitzun. Demagun baietz.
    Ezdakit nork behar duen nori eskatu baina honetaz segur izan gaitezke: biak ez badira adosten ume gehiago egiteko gureak egin du.
    Xerapio baduzu beste proposamenik?

  • Ironia zen Castorene!

  • Benat Castorene 2021-02-26 14:44

    Biba zu Xerapio eta barkatu.Ni baino umorista hobea zira; Alta zalantzan egon nintzan bolta bat “betikoa” horren kokapenarengatik.Komatxoetatik kanpoan egon bazen bestela ulertuko nuen.
    Serioago hitz egiteko, zure ironia gaizki ulertuak eraginda, .pentsatzen ari nintzan aipatzen ditugun arnasgune edo euskal kibutz horien oinarrian egon beharko litakeela emakumeen eta gizonen arteko elkartasun hitzarmen bat umeen altxatzeko lanen aurrean. Gizarte normalean oso zaila dena.
    Xerapio umorea eginen duzun urrengo aldean, mesedez, orrialdearen beherean nota bat gehi ezazu dena esplikatzeko xehe-xehean ni bezalako astunentzat.

  • Txiskolarako txistea 2021-02-26 16:13

    (Umoretik hartu iruzkin hau)
    Umeak izan euskaldun kopurua gehitzeko?. Ezta pentsatu ere!. Gure burges bizia galdu?. Mundura umeak ekartzea pobreen kontua da.

    Proposamen bat: txakurrei erakuts geniezaieke, baina oso zaila iruditzen zait; izan ere, txakur mota guztiei euskaraz eginda ere ez dute euskaraz erantzuten.
    Kar, kar, kar. Neuk bota eta neuk barre!.