Enpresarean TB Zuzenekoa: talentua erakarri

Enpresarean TB Zuzenekoa: talentua erakarri –

Euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi dira, 2012tik, Enpresarean proiektuaren bidez. Bi urtean behin antolatzen den Enpresarean azoka, Enpresarean Foroa eta Enpresarean.eus webgunea dira egitasmoaren ardatz.

Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean.eus, euskal profesionalei eta enpresei zuzenduriko webgune berritua aurkeztu du, haien artean baliabideak, esperientziak edo jakintzak partekatzeko, elkarlana errazteko edo negozio-ideiak sustatzeko helburuarekin.

Webgunea Enpresarean proiektuaren zutabe moduan aurkezten da, eduki interesgarria modu irekian partekatzeko erakusleiho gisa. Profesionalek eta enpresek funtzionalitate hauek, besteak beste, izango dituzte gailu ezberdinetan erabili ahal izateko: Enpresarean TB, agenda profesionala, formaziorako aukerak, enpresa munduko berriak eta sareko parte izateagatik aukera bereziak.


Enpresarean TB, nahieran

Enpresarean TB da berrikuntza nabariena webgune berrituan, Bai Euskarari Elkarteak martxan jarritako telebista berezia. Ikus-entzunezko biltegi bat ere izango du. Bertan, Enpresarean proiektuaren markoan garaturiko ekitaldi guztiak (enpresa azoka, foro, hitzaldi, ikastaro…) egongo dira ikusgai.

Enpresarean TB Zuzenekoa: talentua erakarriEnpresarean TB-ko lehenengo zuzenekoa eskainiko du Gorka Etxabek, Arteman Komunikazioa kooperatibako arduraduna. Enpresarean.eus webguneko erabiltzaileei marka estrategia eta talentuaren erakartzeari buruzko hitzaldia eskainiko die, euren enpresen marketing eta komunikazio proiektuatara bideratuta.

Interesa duen orok enpresarean.eus webgunean sartu eta 11:00etan hitzaldia ikusteko aukera izango du martxoaren 2an. Ordu edo egunean ezin bazara konektatu, ondoren, Enpresarean TB atalean ikusgai egongo da.

Jarraitu zuzenekoa Enpresarean TB-n >>

Enpresarean TB Zuzenekoa: talentua erakarri