Telefona eta Wifi estaldura

Telefona eta Wifi estaldura –

Lehen Frantziako herri euskalduna ginen eta orain Euskal Herriko herri frantsesa gara. Nor garen jakiteko behar gorria dugu. Nor garen izateko behar gorria dugu. Bena nor honek euskara galdu duanetik uduri zait galdu duela ipar orratza. Iparra ez dugu galdu, harek gaitu irabazi, harek gaitu garaitu. Eta garaipenak suposatzen du zerbaiten galtzea. Gure kasuan hemengo mintzairaren galtzea.

Telefona eta Wifi estaldura

Guk Xiberoan euskal hitza galdu dugunean, biarnes hitza galdu dugun bezala, frantximantek ere galdu dute. Telefona galdu dute eta zailago zaigu komunikatzea. «Etxekoak» etxean mintzatzen ahal gara, gure etxeetan, gure pastoraletan, gure kantaldietan, gure «Etxekoak» antzerkian, bena telefona itzali zaigu, gure auzoek galdu dute, eta ez gaituzte ezagutzen ahal gure hitzetan. Ezin dute gure mintzaira utzi sartzera, zerbaitek debekatzen balu bezala. Eta hau nahitara beno gehiago oharkabez, ene ustez.

Atzo merkatuan nik «Nola zira?» , eta parekoak eantzuna…. «Merde» ….(pentsatuz «bai, edo untsa behar dut erran?» ). Gau eskolan ibilia zen gogo handiz alta, bena plazako telefona galdu da eta euskararen wifia ez da denentzako. Frantses wifia bai oro eta bakoitzarentzako da, bena euskarazkoa ez dute kaptatzen, egunoroko gauza sinpleenak ere ez dira wifi hortan igarotzen.

Berantago pastel jaten eskuak irinez beterik nintzen, lagun batek «Apetitü hon… c’est comme ça qu’on dit?» Lagun hura hirutanhogeita hamar urte hontan Xiberoan bizi dela! Erran balu lehen partea, paso, bena bizi osoa Xiberoan eraman ondoan zergatik basa ahalke hau?

Eta beste hau ere. Antzerkia Maulen. Euskaraz. Antzerki horretan aurkezpena. Aurkeztu eta… pena. Hitz bat ere ez zait, ez zaigu euskaraz erranik izan.Wifi den mendrena izan bagenu Maulen, urrats txiki bat bazitekeen, frantximant batek erraiteko «Gaü hon oroer (Jai alai «Ororena» gelan baitzen), honki jin Mauleko Antzerki festibalera». Ez. Baziteken inglesez, espainolez ere, «Good night, bienvenidos» erraiteko, bena Etxahunen humeen mintzairan zorigaitzez ez!

Wifi estaldura hau nola konpon genezake?  Nik ez dut eskuko telefonarik, bena smartphone berria erosiko nuke gogotik banu erantzuna!

Jatorrizko idatzia, xiberotarrez, Enbata.info-n


Bide nabar hona Xiberoan egiten dugun XIRU jaialdi(txo)aren berri, aurten 29. aldia!

 

Telefona eta Wifi estaldura

Gotaineko haize epailea