“BADUZU”, euskara sozioekonomiara. Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri

Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri –

Groucho Marxek esan zuen behin: “zoriontasuna gauza txikiez osatzen da, seme. Jauregi txiki bat, itsasontzi txiki bat, dirutza txiki bat…”. Homer Simpsonen esaldi borobilena iruditzen zait honakoa: “Burns jaunak munduko dirua guztia eduki dezake, baina bada inoiz erosi ezingo duen zerbait: dinosaurio bat”. Maitasunak mugitzen omen du mundua; zehazte aldera, diruari diogun maitasunak. Geure hizkuntzak pisua eta zentralitatea irabaztea nahi badugu, ekonomian geroz eta eragin handiagoa beharko du izan. 

KontseiluarenBai Euskarari Ziurtagiriaren eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren elkarlanaren emaitza da BADUZUeuskal kontsumitzaileen kluba, alor sozio-ekonomikoan eragiteko xedez sortutako tresna. Euskal Herriko 4000 establezimendutik gora daude erregistratuta, beren euskara mailaren arabera sailkatuta; tartean daude “Bai Euskarari” ziurtagiria daukaten guztiak.

Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri

Bi dira helburu nagusiak: batetik, euskaraz saldu eta erosi nahi dutenak saretzea; bestetik, herritarrak sentsibilizatzea euskara kalitatezko kontsumoaren ikur dela

Geolokalizazioari esker, norberari gertuen dituen establezimenduak azaltzen zaizkio lehenik, eta erabiltzaileek hauek baloratu eta berriak gehitzeko aukera daukate

Elkarrizketa Garbiñe PetriatiriDena den, kontsumitzailea da, gehienbat, tresna honen xede taldea, eta hala adierazi dute sortzaileek: “Kontsumitzaileon ahalduntzea bilatzen dugu. Funtsean euskaraz kontsumitzeko aukera areagotzea eta euskaraz kontsumitu nahi dugunon arteko sarea edo kluba eratzea bultzatu nahi da”. Webguneaz gain, herrietan ere taldeak aritu dira gai hau jorratzen; mugikorrerako aplikazioa bat ere sortu dute.

Mundu globalizatuan geroz eta garrantzitsuagoa da bertakoa, gertukoa, jasangarritasuna, komunitatea… Tokiko produktu eta zerbitzuak tokiko hizkuntzan eskaintzeak ez al du bada, filosofia horretan, balio erantsi ikaragarria ematen? Bertakoa zaindu nahi badugu gure kontsumo ohiturekin ere selektiboak eta irizpidedunak izan behar gara; geure gain dago, neurri handi batean, hizkuntza ere ekuazio horretan sartzea.

Laburbilduz, ene iritziz enpresari asko euskarara erakarri baino arrastatu egin behar ditugu, min egiten dien zaurian gatza botaz: dirua. Kontsumitzaile euskalduna punkia da berez, enbarazu egiten du; bada garaia metro eta erdiko gandorrarekin belarrondoak banatzen hasteko, eskua zabal-zabal eginda eta ezker-eskuin.

  • On a un produit qui pourrait vous intéresser / Tenemos un producto que le puede interesar.
  • Il y a quelqu’un qui pourrait nous assister en euskara? / ¿Hay alguien que me pueda atender en euskara?
  • Je ne sais pas, peut- être plus tard, peut-être que non… / Ay, no se, igual más tarde, o tal vez no…
  • Ba orduan ez zait interesatzen, agur.

Telefonoa moztu, edo alde egin dendatik, irribarre zabal batekin; itxi begiak, eta jarraian gozatu ahalduntzeak ematen duen sentsazio opiazeo horrekin.

Rober Gutierrezek, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria: “Euskararen bidez euren negozioetan balioa erantsiko dutela erakusten diegu. Gero eta enpresa gehiago ari dira euskaraz lan egiten, euskaraz kontsumitzeko aukerak areagotzen eta euskaraz bizitzea errazten. Euskarak balorea eransten dio lurralde honetako arlo sozioekonomikoari. Euskaraz komunikatzeko gaitasunak bide berriak irekitzen ditu eta hori nabarmendu beharra dago”.

Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri

Honakoak dira Baduzuk establezimenduak baloratzerako orduan kontutan hartzen dituen irizpideak:

  • Lehen hitzetik euskaraz egitea (aurrez aurre, telefonoz).
  • Jendaurreko langileetako zenbatek jarduten duen euskaraz.
  • Hizkuntza-paisaian euskara lehenestea.
  • Etiketak eta bilgarriak euskaraz ere egotea.
  • Publizitatean elementu guztiak euskaraz egotea.
  • Erabiltzaileei zuzendutako elementuak euskaraz egotea: menuak, fakturak, pantailak (display), tiketak, aurrekontuak, e.a.
  • Megafonia-bidezko informazio guztiak euskaraz izatea.
  • Interneteko presentzia euskaraz izatea.

“”Baduzu” berria da eta bidea egin behar du oraindik, baina tresna oso indartsua da”

Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri
Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

Garbiñe Petriatik (Arbizu, Nafarroa, 1962) euskalgintzan igaro du bizitza osoa. 1986ean hasi zen AEKn helduen alfabetatze eta euskalduntzean, irakasle bezala. Beranduago Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzen aritu zen Sakanan zehar, eta bere eskualdeko euskara elkartean ere parte hartu zuen, bereziki tokiko hedabide euskaldunak hauspotzen. 2010etik hona Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria da.

2003an onartu zen EAEn Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea, tartean kontsumitzaile euskaldunona. Zein izan da bere ibilbidea?

Euskaldunen hizkuntza eskubideak aitortzen zituen legea onartu zen orduan, eta 2008an entitateek eskubide horiek bermatzeko hartu beharreko neurriak onartu zituen dekretua. Erabaki hori aurrerapauso handia izan zen, ez zegoela horrelako neurririk espazio sozioekonomikoan. Hutsuneak ere bazituen, bertan esaten zenak ez zielako eragiten azalera handiko establezimenduei, energia hornitzaileei, ez eta langile kopuru batetik gora zeukatenei, besteak beste; ez zen ezer esaten, ezta, etiketen inguruan. Ezarritakoa ez bazen betetzen, baziren neurri batzuk aurreikusita.

Baina zehapen hauek desaktibatu egin ziren PSOE Lakuara iritsi zenean. Kontua da ordutik hona ez direla aktibatu oraindik, beraz legea betetzen ez duen establezimenduari ez zaio ezer gertatzen. Bultzada bat behar da zehapen horiek azkartzeko.

Behatokiak Akuilari aplikazioa sortu zuen. Zertarako da, eta ze ekarpen egingo dio Baduzuri?

Akuilarik, hizkuntza erabilera dela eta edozein intzidentzia izan duen euskaldunari, gurekin kontaktu zuzenean jartzeko aukera ematen dio. Mugikorretarako aplikazioa da. Edonon euskaraz bizi ahal izateko oztoporen bat izan badu, herritarrak aplikazioaren bitartez salatu dezake; bestalde, obligaziorik izan gabe euskara toki duinean jartzen duten establezimenduak zoriontzeko ere baliatu dezake. Intzidentzia eta zorion guzti horiek sarean partekatzen dira, modu azkar eta erosoan.

Hori izanik Akuilariren helburua, zuzenean Baduzurekin lotzen da. Azken honetan establezimenduek euskararekiko daukaten tratua azaltzen dela kontutan hartuta, Akuilarin salatu edo zoriontzen diren jarrerak Baduzun zuzenean agertzen dira. Bereziki euskaraz egiten duten establezimenduen arteko lotura elkarbanatzen da bien artean.

Nola baloratzen duzu Baduzu izaten ari den harrera?

Tresna berria da. Aurkezteaz gain, zabalpena ere eman behar zaio, eta zailtasunak izan ditugu bidean, baita teknikoak ere. Dena den, badoaz pixkanaka herritar eta komertzioen arteko harremanak saretzen. Datu base handi bat ari da sortzen, euskaraz egin daitezkeen harreman ekonomikoak ezagutarazte aldera. Bidea egin behar du, baina tresnak indargune handiak dauzka.

“Duintasun bideak” lan ildoa ere hasi zenuten.

Oso lotuta dago gure eguneroko jardunarekin. Hizkuntz eskubide batzuen urraketan eragin daiteke, eta onurak ekarri herritarrei. Adibidez, Oiartzungo Maxuxe Rekalderi alzheimerra diagnostikatu zioten, eta bere tratamendua ezin zuen euskaraz jaso. Gurekin jarri zen harremanetan, eta egin zuen lanari esker azkenean lortu zuen tratamendua euskaraz jasotzea. Duintasunari eutsiz egiten den bidea da hori, eta eredugarriak diren kasu horiek haizatzen saiatzen gara.

 


Amaitzeko, gonbite bat luzatu nahi dizut, adiskide: aberastu dezagun tresna hau zerbitzua euskaraz emateko gai diren enpresa euskaldunak erregistratzen; eta noski, beranduago, enpresa horiek hautatzen. Jar dezagun geuk, inoren zain egon gabe, euskara ekonomiaren erdian, eta erakutsi inbertsio bat egiten duen edonori euskara aintzat hartzen ez badu galtzen atera daitekeela.

Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri
"BADUZU", Akuilari, bai euskarari, behatokia, Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri, euskara lan munduan, euskara sozioekonomiara, euskara sozioekonomiara. Elkarrizketa Garbiñe Petriatiri, garbiñe petriati, hizkuntza eskubideen behatokia, kontseilua, lan mundua, sozioekonomia
Beñat Hach Embarek

Mairua naiz behelaino artean. Kolaborazioak GARAn; ZUZEU orainkarian erredakzioko kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Goierri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude