EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko!

EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko! – 

EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko!

Fontes Linguae Vasconum aldizkarian  Irulegiko Eskuari buruzko hainbat ikerlek idatzitako ponentziak argitaratu dituzte, gehienak EHUko Letren Fakultateko irakasleek egindakoak. Laburbilduz, irakasle gehienek esaten dute Irulegiko Eskua ez dagoela euskeraz idatzita, ezta berarekin harremana duen beste hizkuntza batean.

EHUko irakasleen argudioak guztiz eztabaidagarriak dira. Adibidez, Lakarrak dioenean “ezinezkoa da hitz horrek zorion hitzari erreferentzia egiten dionik esatea… forma horiek guztiak Irulegiko pieza baino «berankorragoak» direlako”. Esan beharra dago Letren Fakultatean irakasten dena Mitxelena eta Lakarraren “teoriak” direla, antzinako idazkun oso gutxi izan ditugulako. Beraz, idazkun gehiago agertu ahala, teoria horiek moldatu ala zuzendu egin beharko dituzte eta ez esan, teoria horiengatik horren antzeko euskerazko testurik ezin dela izan.

Manterolak eta Mounol irakasleek Irulegiko “sorioneku” hitza “lekuine, eskuin eta aitoa hitzen bilakaera fonetikoaren ispiluan ikertu” dute, eta ondorioztatu dute “Irulegiko Eskuko lehen hitzak ez diola beste eredu horiek izandako bideari jarraitu”. Hizkuntza guztietan irregulartasunak daudela denok jakitun gara eta horregatik “zorioneku” hitza euskeratzat ez hartzea logikaren kontrakoa iruditzen zaigu.

Bestetik Mikel Martinez-Aretak dioenez “…ezin da zubirik eraiki Irulegiko Eskuan agertutako hizkuntzaren eta mende batzuk geroago agertzen den euskararen artean.” Baina  ikerle askok Irulegiko Eskuaren interpretazio  proposamenak euskeratik  egin dituzte Orotariko Hiztegian oinarrituta. Kontua da sakon ezagutu behar direla euskalkiak “kebe” “hemen” esan nahi duela jakiteko, etab.

Azkenik, idazkunean zuloz egindako letren ondoan marra batzuk daudela eta, agian “zorioneku” ez duela jartzen eta bai “sorioneke” dioskuteVelazak eta Gorrochateguik. Gure ustez, azken bertsioa -idatzi zena-, izan behar da balio behar duena: “sorioneku”. Eta idazkuna  Marokon topatu izan balitz, agian irakurketa zalantzan jarri liteke, baina Euskal Herrian irakurketa hori zalantza jartzeak ez du intentzio onik.

Ikerketa batzuk ezagutzea ezinbestekoa da gai honi ikuspegi zabalagotik begiratzeko. Adibidez, “Euskaliberiar hitzak penintsula osoko hilarrietan” hitzaldian () ikusi genuen I, II., III. mendeetan euskerazko ala iberierazko hitz asko agertzen direla penintsula osoan, Portugaleraino. Horiek irakaskuntza ofizialak bultzatu duen “eremu zeltiberikoan” agertu dira eta, beraz, zalantzan jarri behar dena da “zeltiberia” horren atzean zer dagoen: ATTA (Guadalajara, Portugal…), ATTAEGINA (Extremadura), AMMA (Portugal, Leon, Salamanca, Zamora…), AMOENA (Extremadura, Portugal…), LETONDO (Portugal, Soria…), EGUSCO eta EGUZCINI (Zamora), IBARRA (Extremadura), SESENCO (Soria)…

Hauek ez dira teoriak, ebidentzia zientifikoak baizik. Hauek ikusita, nola ausartzen dira esaten, hemen, euskera hizkuntza berria dela, edota zeltaz hitz egiten zela… zelta egiten omen zen eremu osoan (penintsulako mendebaldea) euskal ala iberierazko hitzez josita badago?

Baina ebidentzia zientifiko gehiago dago euskerak eta iberierak gauza batzuk partekatu zituztela esateko, ez soilik grafia, Irulegin bezala, zenbakiak adibidez. Eta beraz, Irulegikoa euskaraz egotea guztiz normala dela. Orduña eta Ferrer irakasleek berretsi zutenez, iberierazko eta euskerazko zenbakiak leku beretik datoz. Horren aurrean, Lakarrak eta De la Hozek esan ziguten ezetz, ez dagoela loturarik. Zuk zer uste duzu? BAN, BIN, IRUR, LAUR, BORSTE-BORS, SEI, SISBI, SORSE, ABAR-BAR, ORKEI (HOGEI).

Baina ebidentziak ez dira amaitu, eta hor dugu Iruña-Veleia, hilabete hauetan, laugarren aldiz, eskabadoraz zenbait eremurensuntsipena jasan duen indusketa. Hor agertu ziren hitzek, 16 urte geroago, Europako laborategietan datatu gabe jarraitzen dute. 3.000 euro baino gutxiago balio duten proba zientifikoen bidez kedarra duten testuak, adreiluetan egosi aurretik idatzi diren testuak, letrak karbonatoz estalita dituzten hitzak datatu daitezke baina ez dute egin nahi eta ez dute utziko egiten, hainbat euskal filologoren teoriak eta euskalduntze berantiarra muturrez aurrera jausiko litzaiekeelako.

Esan beharra dago, une honetan borroka ideologiko handia dagoela. Estatu espainiarra, Academia de La Historia eta hemengo bere laguntzaileen bidez, gure hizkuntzari balioa kentzen saiatzen ari da (gehiena beste hizkuntzetatik hartu duela…) edota euskalduntze berantiarra zabaltzen (eskoletako liburuetan, ETBko dokumentalean…). Horren helburua euskera gutxiestea edota hizkuntza zapaltzaile gisa azaltzea da, delako zelta ordezkatu omen zuelako. Euskaldunok kontziente izan beharko ginateke eraso ezkutu honen irismena norainokoa izan daitekeen eta nortzuk ari diren bultzatzen.

Azkenik, Euskeraren Jatorriak urrian egindako bilkuran, Irulegiko Eskuari buruz jaso ditugun 17 interpretazio proposamenak erakutsi zirela gogoratu nahi dugu. Egile askok euskeratik interpretatzen dute, beste batzuk iberieratik eta baita bietatik ere, eta bat “zeltiberismotik”.

Ez,  EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko Iruña-Veleia lapurtu nahi izan digun moduan!

Euskeraren Jatorria Elkartea

EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko! EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko! EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko!

17 pentsamendu “EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko!”-ri buruz

  • Azalpena argia da. EHUko irakasleei Covid txertoa paratu zieten. Horregatik botatzen dituzte hain iritzi erratuak.

  • Nik ez dakit euskal filologiaz. Baina albiste hau irakurrita EHUko euskal filologiako katedratiko izatea eskatuko dut bihar.

    Ze ganorabako kuadrila!

    Gauza da Irulegiko eskuak eta Iruña Veleiakoek oinarri gabeko beraien teoriak desegiten dituztela. Eta hori onartu beharrean, tematuta daudela beren teoriari eusten.

  • Joseba Aurkenerena 2024-01-27 21:03

    Guztiz ados testuak dioenarekin.

  • Josu naberan 2024-01-27 21:06

    Irulegiko BRONTZEZKO ESKU-IRUDI gaineko testua euskeraz zein iberieraz idatzita da:

    Iberierazko hitzak argi-argiak dira (iberiera ezagutzen dutenentzat); ostera euskerakoa KLABEAN idatzita dago, eta dezifraezina da, berez, guk ez ditugulako ezagutzen klabeak (klabeak zenbait bokal eta kontsonante solteak dira: T. N. A . ES .SE…

    -ES SE bai descifra dezakegu “etsea” dela; E soltera “ekuzu” da (iberiera), euskeraz “ikus ezazu”;

    Gero dagoz euskerak eta iberierako partekatzen dituen silabak eta txit erabakigarriak dira. Hona hemen: UKU (lekua); ER (ertza); eta solteak izan daitezkeenak A (ara, edo “hedadura, lurraldea”);
    U (une/gune), unea/gunea;

    Beste hainbat, ostera, iberiera dira, adibidez, KE BE (“zein izan daitekeen” esan gura dau) eta ez du balio euskeraren arabera deszifratzen saiatzea (erronkarierazko “hemen”). Ez da euskera, beraz ezin da euskaratik interpretatu;

    Interpretatzen argienak iberierako SILABAK dira oso-osorik dagoelako (KIR, TIR, TA, TAR, KE, BE…)

    HORTAZ, hortik hasi behar da.

    Bestea, Lakarra, Gorrochategui, Velaza eta abar… “zeltiberikoa” dela, “vascononikoa”, “incertidumbres” dagoela… eta peste errea… “Hablar por boca de ganso”

    Incertidumbres” dagoela diotenek ZERTAN esan behar Dute zehazki, bestela isil daitezela eta kitto.

    Baina hor kontu larriago datza: ignorantzia eta harrokeria, edota fede txarra eta erasoa (euskeraren kontrakoa, jakina)….

    Edo Chomski Jakintsua hitzez hitz dioena:

    “Kezkagarriena ez da errorea, despistea edota akatsa, baizik eta zenbait jende GEZURRARI ATXIKITZEA”

    Eta horrek bai ez daukala erremediorik. Begira zer gertatzen dagoen IRUÑA-VRLEIArekin; “hori bulldogzerrez suntsitu beharra dago”.

    Hala dekretatu dabelako JAINKOEK.

  • Eskerrak baditugun garuna usteldu eta espainolizatzen duen covid-txerto gabeko filologo magufo batzuk. Laster itzuliko dute eskuaren testua!

  • Oraindik ez zaituzte Gure Zirkurako-edo kontratatu?

  • Magufoen jatorria 2024-01-29 08:57

    Gure Zirkuan, nik dakidala, grabitatearen legearen negazionistak ez dituzte nahi.

  • “Gure zirku handi hontan, lixto gehiegi dago ta, tontuak dira nagusi”.
    https://m.youtube.com/watch?v=7RUCwUj5LdI&pp

  • “EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko”.
    Beraz, zintzilikarioak egiteko irudiaren eskubideak zuek zenituzten?
    Ez nau harritzen suminduta egoteak. Dirutza ederra galdu behar duzue gaia nola despuzten ari den ikusita. Atsekabean lagun.

  • Euskeraren Jatorria 2024-01-30 08:01

    Artikuluan argudioak eta ebidentzia zientifikoak eman ditugu baina eztabaida arrunt bat bideratu beharrean iseka asko ikusten dira hemen.
    Jarraitu horrela, gero eta iseka gehiago gero eta nabarmenagoa argudiorik ez dituzuela.
    Iseken koordinazio hau Gorrochateguik Celtiberian egin omen zuenaren antza dauka.
    Guk aspaldi galdu genuen fedea unibertsitatean. Bere emaitza egunotan ikusten ari gara Iruña-Veleian: dena suntsitzen ari dira eskabadorarekin, EHUko Letren fakultateko arkeologiakoak suntsitzen lehenak izan ziren, orain lan zikina Qark enpresari utzi diote.
    Hori zuentzat zientzia izango da, buldozerraren zientzia.

  • Ez argudiorik, ez ebidentziarik: analfabetismo funtzionalean oinarritutako baieztapen hutsak, difamaziotik gertukoak (halako batean, agian Letren Fakultatekoak ez, baina Zuzenbide fakultatekoak mugiarazi beharko lituzkete), konspiranoikoak, funtsgabeak… Irakurketa-gaitasuna ere arras mugaturik duzuela erakusten duten baieztapenak, apriorismoetan (X-i buruz duzuen iritzia dela, X-ez dakizuena dela) oinarrituak, dena zopa irentsezin batean nahasturik eta, tarteka, gramatika akatsekin.

  • Pedro Miguel 2024-01-30 18:41

    Hagitz kezkagarria iruditzen zait gure euskal mundu txikian, zientziaren kontrako jarrerek zer zabalpena duten ikustea.
    Covidarekin ikusi zen eta artikulu hau beste adibide argia da. Garai batean kristautasuna izan zen oztoporik gogorrena ideia zientifikoak barneratzeko. Gaur egun ez dut argi zein den arazoa.

  • Euskeraren Jatorria 2024-01-30 20:18

    Pedro Miguel, ados gaude, hagitz kezkagarria da hondemakina etengabe sartzen ikustea, indusketa arkeologikoaren metodoa erabili beharrean (Harris Matrix da arkeologoek erabili behar dutena, Eliseo Gilek erabiltzen zuen bezala).
    Hagitz kezkagarria da ikustea hemen ondarea txikitzen ari direla kultur maila “handiko” erakunde eta jende asko isilik dagoen bitartean.
    Hagitz kezkagarria da ikustea hizkuntzalaritza zientzia zehatza ez dela kontuan hartuta, teoria bat bota eta agertzen den guztia horrekin bat ez datorrenez, teoria zuzendu beharrean, agertzen diren idazkunak faltsuak edo euskera ez dela esan eta denak isiltzea.

    Euskal Herriko arkeologiaren maila eta ondarearen babesa, une honetan, hutsaren hurrengoa da. Eliseo Gil lintxatu dute izugarrizko lan ona eta altxor izugarriak aurkitu ondoren, espainiar zeltiberismoaren hedapena (euskalduntze berantiarra) kareletik botatzeagatik eta arkeologoak nahiago izan dute euren interes ekonomikoa babestu, kide bat babestu baino. Ordainketa garestia ateratzen ari zaigu.
    40 urte eta gero hau da autonomismoak maila kulturalean eman duena, hutsaren hurrengoa.

  • da + erauco = derauco
    cen + erauco = ceraucon
    le + erauco = lerauco
    be + erauco = berauco

    erauco = eradun + hari
    : ukanaraci, eduquiaraci, eman

    EusKal UniBerTSitatean honeçaz tutic ere ez daquite.

    Adeitsuqui

  • “EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko Iruña-Veleia lapurtu nahi izan digun moduan!”, erabat ados.

  • Iruña-Veleia frogatutako iruzurra, onar ezazue behingoz.

  • Coletteurifs 2024-06-11 14:31

    CBD exceeded my expectations in every way thanks https://www.cornbreadhemp.com/products/full-spectrum-cbd-gummies . I’ve struggled with insomnia for years, and after demanding CBD pro the key age, I for ever experienced a full eventide of pacific sleep. It was like a force had been lifted off my shoulders. The calming effects were indulgent yet profound, allowing me to drift afar obviously without sympathies groggy the next morning. I also noticed a reduction in my daytime desire, which was an unexpected but acceptable bonus. The cultivation was a bit rough, but nothing intolerable. Whole, CBD has been a game-changer inasmuch as my sleep and anxiety issues, and I’m grateful to keep discovered its benefits.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude