EGA azterketa: Oka egiteaz nazkatuta
EGA azterketa : Oka egiteaz nazkatuta –
“EGA azterketako menu hiruhilabetearra: hasteko, atarikoa; bigarren platertzat, idatzizkoa; eta, azkenik, ahozkoa. Atarikoan gure baratzeko osagairik onenak darabilzkigu; idatzizkoan bi kilo euskal bale-haragi, eta ahozkoa gutizia hutsa da! Non aurkituko duzu halako oturuntza baino hoberik? Ezta zure amonaren etxean ere! Gainera, zure diruzorroa zu bezain pozik aterako da hemendik, merke-merkea delako gure menua: gure jatetxearen kategoriako beste edozeinetan, 300€ inguru balioko luke halako otorduak, baina gurean bakarrik 20€. Dena den, hona etortzekotan bazaude, jakin behar duzu sekulako erronka dela menuko janari guztia jatea… Hain zaila da desafioa, ezen den-dena jaten duenari agiri bat ematen diogun.”
Menu xelebrea da EGA azterketakoa, eta oso jende gutxik lortzen du jatetxeko agiria. Badago jatun agiria lehenengoan lortzen duen heroirik, baina normalena agiria inoiz lortzea edo askotan saiatu behar izatea da. Agiria lortzeko saiakeran 3 porrot mota aurkitzen omen ditugu: lehenik, otordurako ondo prestatu ez eta lehenengo platera dastatu bezain laster komunera joan behar direnak; bigarrenik, plateren bat bukatzear daudenean ok egin eta etxera joan behar direnak; azkenik, postrearen azken zatiak murtxikatzean oka egin eta jatetxea hankaz gora uzten dutenak. Ondo prestatu behar zara, bada, —jatun amorratu ez bazara jaio, bederen— otorduko guztia jan, eta haien agiri preziatua lortzeko.
Ez da menu makala EGA azterketakoa! Edaririk ez; bi plater, eta postrea du soilik, baina euskaldunok askotan joan ohi gara jatetxe honetara, halabeharrez bada ere. Hain boteretsua da jatetxea, ezen haien menuko agiria euskal gizarteko erakunde askotan lan egiteko eskatzen duten. Kontua da jatetxearen agiria bakarrik aipatutako menua irenstearen bidez lortu daitekeela… Eta menua gehiegi gogoko ez, baina guztiok nahi dugunez agiria, jatetxean ikusten dugu elkar hiruhilabetero!
Badago, gainera, agiria lortzea zailegia dela esaten duenik: “Kontxo, ez dugu agiria lortzeko beste biderik, eta gainera zailegia da! Urteak beharko ditut oturuntzarako prestatzeko…”. Nik ez nuke esango jatetxeko menu osoa irenstea zailegia denik; kontua da jendea ez dagoela oso trebatuta oturuntza-erronkan. Txikitatik jatunak direnentzat errazagoa da agiria lortzea, baina badago entrenamenduaren bidez agiria lortzea.
Laburbilduz, jatetxeko agiria lortzeko, jatun trebea izan behar zara. Eta, nire ustez, zailtasunaren ez eta egokitasunaren inguruan eztabaidatu beharko genuke. Baliteke azterketa egokiena ez izatea, baina ez dut uste bere arazoa zailtasuna denik –trabes egingo nuke benetan saiatzen den orok jatun-agiria lor dezakeela–. Azken batean, zailtasun hori jatun C1 maila hutsa da. Gauzak horrela, zein da arazoa? Nire ustez, eztabaidan zailtasunarena darabiltenek ez dakite gehiegi hizkuntza-jatetxeen inguruan.
Institutuan nenbilelarik klase osoa joan ginen EGA ateratzera, 30 bat lagun izango ginen, eta bizpahiruk ezik beste guztiok lehenengoan atera genuen titulua eta ez ginen eta ez gara heroiak, zuk diozun bezala. Ulertu dizudanez, “gero lanean euskara erabiltzen ez eta horrelako maila zergatik izan behar EGAk?” diozu. EGA, EGA da eta EGA izan behar du lanean euskara erabili edo ez. Ingelesaren hizkuntz eskakizunetan C mailaren parean dagoela entzun dut. Eta C mailak C maila eskatzen du, ez A edo B, C maila baizik. Euskara bost axola zaien guztientzat EGA ipurdiko mina besterik ez da lana lortzeko bidean eta aitzaki bat eta atzaki bi hor dabiltza Idoia Mendiaren laguntzaz proba hau nola gainetik kendu edo ahal den heinean arindu nahian. Baina EGA eta Euskara ez daude beherapenetan eta nahi duenak saiatu egin beharko da. EGA deskafeinatuz estatistikak gozatu nahi dituzte batzuk baina guztia amarrua da. EGA deskafeinatuta ere erabilpen maila berberekin jarraituko dugunez, nahiago dut EGA “elitista” izaten jarraitzea, horrela gutxienez “elite” bateko kide izango gara.
Egia da EGA sinplifikatu beharko litzateekeela, sinplifikatu, ez erraztu. Atarikoa, adibidez, kendu beharko lukete. Atarikoaren xedea galbahea izatea da azterketa egiteko gutxinezko maila ziurtatzeko, azterketa librea da eta. Biana atarikoak, gutxinezko mailarik ez dutenak ez ezik, beste asko ere aztertzen ditu. Gainera, euskaltegietan denbora dexente galtzen da demontrezko atariorako prestatzen, azterketa bera prestatzeko denbora xahututa. Galbahera idatzizkoan egin daiteke lasai asko, irakurmenak eta erabilita, txantiloi bidez egiten baitira eta makina batek zuzentzen baititu. Irakurmenak eta gainditu ezean, idazlana ez litzateke zuzenduko. Halaxe egiten da beste azterketa batzuetan, IVAPen, adibidez, Horrela, denbora, nekea eta dirua aurreztuko lirateke.
Baina EGA gaurkotu eta sinplifikatzeak ez du erreztea esan nahi. Arazoa sinplea da: EGAn hainbatetan saiatu eta gainditu ez duenak ez dauka C1 mailarik eta egin behar duena ikastea da eta gutxiago kexatzea gainditzen ez duelako. Ondo dakit horrela dela. Gizartean kultura mailak ikaragarri egin du behera eta hori azterketan ikusten da. Jendeak ez daki idazten, ez euskaraz ez erdaraz, eta zertaz idatzi ere ez daki, ez bada Tele5ko xelebreren batez. Beste guztiaz idazteko bi hitz nahiko: “sin más”.
Bestelako arazoa da tituluak eta euskararen normalizazio prozesua uztarri berean jarri izana. Jaularitzak aspaldi biderik errazena hartu zuen euskararen alde egite zuela erakustea: tituluak eskatzea herria euskalduntzeko plangintza orokorra eta taxuzkoa martxan jarri ordez. Gero gerokoak. Baina horretan tituluak ez dauka errurik, eta maila maila da.
Ene ustetan gehiago da azterketako zein zatiri eman behar zaion garrantzia antolatzaileen partetik. Azken finean oso orientatu dago mundu akademiko eta lan munduko arlo teknikora eta ez hainbeste sektore hauetan eman daitezkeen eta ematen diren bapateko elkarrizketa eta komunikazio egoeretara, zeintzuk garrantzi handiagoa duten mezu burokratikoak era zuzen batean izkioriotzea baino. Txantxiloiak betetzeko ez da hainbeste lanen beharrik.
Administraziorako, oro har, B2 maila eskatzen da, administrazio lanpostuetarako, adibidez. DLHko irakasle bati, ordea, C1 (EGA) eskatzen zaio, behar den bezala. Onar liteke eskola batean irakasleak gaizki hitz egitea, arbelean orotografia akatsak egitea…? Mundu osoan ez eta hemen bai?
Euskaraz bizitzeko eta aritzeko ez da inolako titulurik behar, baina zeregin batzuetarako hizkuntza ondo jakitea eskatzea ezinbestekoa da. Ziur aski, titulu baten bidez (bakarrik) hori frogatzea sistemarik eskasena da, baina hizkuntza ondo dakienak ez luke azterketa gainditzeko arazorik izan beharko.
Espainian ez da espainolaren titulurik eskatzen lanean hasteko eta horrela beharko luke euskararekin ere gurean. Ingelesarekin batera euskararen titulua ere eskatzen da, alegia, atzerriko hizkuntza baten tratamendu bera du, atzerriko hizkuntza da. Euskaldun peto batek ere azterketa egin behar bere herrian. Errudunak: maketo guztiak. Eta hori guztia EAEn euskara hizkuntz ofiziala izanik. Legea ez da betetzen… gero esango didate konstituzioa errespetatu behar dela… a,b, c,d,e ereduak hezkuntz sisteman, denak euskara saihesteko helburuarekin ezarriak
Katalunian aldiz eredu bakarra. Noiz bete betearazi behar da legea? Noiz entzungo diogu hemengo politikariei esaten euskara jakitea derrigorrezkoa dela?
Txorakeri hutsa da gaztelera eta euskararen arteko konparaketa hori. Espainian denek dakite espainolez eta EHan euskaraz ez. Euskara hizkuntz gutxitua da, diglosia egoera batean…
Ikasi gehiago eta aitzaki gutxiago.
Barka, cein da maketo hitzaren errannahia?
Es un negocio para los euskaltegis.El idioma hay que aprenderlo en la calle no imponerlo o enseñarlo a base de talon como sucede en Alava.
Miguel, galderatxo bat. Erran al dezakezu estatu bakar bat, inolako hizkuntzarik inposatzen ez duenik? Ez. Ez direlako existitzen. Negozioa euskaltegientzako? Negozioa gaztelanian dago txikito. Araba diozu? Nola ikasi zuten Arabako euskaldun elebakarrek gaztelania? Ba hori.