Euskara Bilbo Handian

Euskara Bilbo Handian –

Euskara Bilbo Handian

Bilbon eta inguruko hirietan (Barakaldon, Leioan, Getxon, Erandion, Sestaon, Portugaleten…) bizi diren gazteei galdeketa bat egingo balitzaie euren euskal sentimenduari buruz galdetuz, askok eta askok erabat euskaldunak direla erantzungo lukete. Baina hauetako gehienek oraindik ulertu ez duten gauza bat argitzea gustatuko litzaidake.

Euskara hizkuntzan mota askotako atzizkiak erabiltzen ditugu. Eta horien artean ugarienetako bat “-dun” atzizkia da. Atzizki honen esanahia “duena” edo “daukana” da. Hala nola, bizarDUNA bizarra duen pertsona da eta alkandora marraDUNA marrak dituen alkandora da. Beraz, euskaldun hitzaren esanahia, euskara duen, hots, euskara erabiltzen duen pertsona bat da, eta ez euskalduna sentitzen den edo halako txorakeriaren bat esaten duen norbait.

Gaur egun, Bizkaiko zonalde honetan euskarari buruzko hain hedatua dagoen ideia oso tristea da, are gehiago, gorrotagarria. Euskara modan ez dagoen zeozer bezala ikusten dela uste dut, edo eskoletan derrigorrez hitz egin behar den hizkuntza bezala. Baina errealitatean gure herria, Euskal Herria, irudikatzen duen zeinu nagusia da, eta errespetu handi bat zor diogula uste dut.

Hala ere, gazte askok ez dio honi aparteko garrantzirik ematen. Gehienei berdin zaie euskaraz nola hitz egin eskolan soilik erabiltzen baitute. Are gehiago, ikaskide ugari entzun ditut dakiten euskara okerrago hitz egiten ganora gabe hitz egiteagatik edota beste ikaskideen aurrean ondo ez ahoskatzeagatik eta “gaizki” ez geratzeagatik. Penagarria benetan.

Baina ideia hau aldatzea oso zaila dela uste dut gazte gehienek beren etxeetan erabiltzen ez dutelako. Ikasgelan irakasleari galderak egiteko eta beste ezertarako balio ez duen zerbait bezala ikusten baitute euskara, hau baina askoz gehiago izan arren. Hala ere, lagunen artean erabiltzen hasiko balitz gazte jendea eta gaztelera bezain normala den hizkuntza bat bezala erabiliko balitz, euskarari buruzko ideia guztiz aldatuko litzateke, eta Euskal Herriko zonalde jendetsuenetako batean euskararen erabilera ikaragarri sustatuko litzateke.

Euskara Bilbo Handian  Euskara Bilbo Handian
Bilbo Handia, euskara

3 pentsamendu “Euskara Bilbo Handian”-ri buruz

  • Euskalduna euskaraz bizi dena da, ez euskara dakiena. Uste dut jada badela garaia definizioa aldatzeko.

  • Meatzaldeko laguna 2017-10-07 20:20

    Zergatik beti herri horiek aipatu behar dituzue horrelako gauzei buruz mintzatzeko? Oso erraza da horrelakoak botatzea, inguru horiek ulertzen saiatu ordez. Ez duzuena inoiz (edo ia inoiz) kontuan hartzen da bertako jende asko benetako militanteak garela gure hizkuntza bultzatu, hedatu, sendotu eta, nola ez, erabiltzeko. Ea beste batzuk hori esan dezaketen.
    Ikusi Tribuaren Berbak saioaren bideo hauek eta hausnartu, mesedez:
    https://www.youtube.com/watch?v=AJlasNEL8ic
    https://www.youtube.com/watch?v=f4uaST-N8S8

  • Enekoren ikuspegi ezkor hori agian ez litzateke hain ezkor izango unibertsitateko ikasleei begiratuz gero, eta ez instituko ikasleei.

    Espero dut unibertsitateko ikasleen euskara maila eta erabilpena, institutukoena baino hobea izatea.

    (Gurasoek euskararen bizi-iraupena seme-alabengan uzten dute; institutuko ikasleek lehen hezkuntzako eskoletako irakasle eta ikasleengan eta unibertsitateko ikasleengan).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude