Doraemon eta Nobita greban daude, ikusi komunikatua
Doraemon eta Nobita greban daude, ikusi komunikatua –
Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak greban jarraitzen du baina azken albisteek diote Doraemon eta Nobita batu zaizkiela. Nobita keztatuta dago aurten ETBk 100 ordu baino bikoiztuko ez dituelako, eta euskaraz marrazki bizidunak arriskuan daudelako. “Disney eta Clan ikusten amaituko dugu azkenean!”, dio. Doraemonek ordea poltsikotik “Euskaraz bizi tantak” atera eta lasai egoteko esan dio, hurrengo urtean konponduko dela. Tira, argi dagoena da euskal jendartearen babesa behar beharrezkoa dutela bikoiztaile euskaldunek, mututu ez ditzaten. Zabaldu mezua eta zabaldu bideoak lau haizeetara!