ditu vs. dauz
ditu vs. dauz –
1959ko azaroan J. A. Moguelen gorazarrez Eibarren antolatutako Euskalzaleen Biltzarra-n izandako eztabaidetariko baten honela mintzatzen zen Luis Michelena, alias Koldo Mitxelena zena. Goian bego.
“(…) nere ustez, ezta egoki bizkaitarrak, besteengandik beren buruak bereizteko, alako separatismo kutsu batekin, erderaz nik ‘supervizcaíno’ deitzen dudana, sortzen astea, sortzen asteko eskubiderik eztute. Bizkaitar idazle guztiak ditu edo dituz jarri baldin badute, bizkaitarrak eztute eskubiderik ditu edo dituz Gipuzkoako formak dirala esateko, Euskalerri guztikoak diralako, eta orien ordez dauz ipintzeko. Edo, Bizkaiko idazle guztiak zituan edo zituzan jarri baldin badute, ebazan orren ordean jartzeko. Eta asko daude orrelakoak. Bizkaian erri gutxi batzuetan gintzan edo gintzazan esaten baldin badute, ia Bizkai guztian esaten dana eta Euskalerri guztian esaten dana gutxi gora beera, lenago dago bestea baiño (giñean, giñuan). (Mitxelena, 1960a, 93. orr.).
ditu vs dauz = ditu versus dauz
barik, hobe:
ditu + dauz = ditu plus dauz
Elkarren aurka baino, askozaz hobea da beti ere elkarren alde.
DITUren alde, eta
DAUZen alde!
Forma biak dira antzina antzinakoak, eta ez berrikuntza huts bat Mitxelena jaunak uste zuen bezala, DAUZi buruz.
Euskara Batuan biak behar ditugu berdintasun maila berean.
Adeitsuki
EDUN
nadu = nau
hadu = hau
dadu = dau = du
gaduz = gauz
zaduz = zauz
zaduzte = zauzte
daduz = dauz = *duz
DU objektu singularra.
DUZ objektu plurala.
nindaduen = nenduen
nindaduzen = nenduzen
hindaduen = henduen
hindaduzen = henduzen
gindaduen = genduen
gindaduzen = genduzen
zindaduen = zenduen
zindaduzen = zenduzen
zindaduten = zenduten
zindaduzten = zenduzten
HARK HURA
zeduen = zeuen = zuen
HARK HAIEK
zeduzen = zeuzen = *zuzen
ninda = nen
hinda = hen
ginda = gen
zinda = zen
Adeitsuki
Aurrekoetan UZen ordez ITU jarririk EDUN aditzaren adizki irregularrak lortzen ditugu:
itu + te = ituZte
EDUN
nadu = nau
hadu = hau
dadu = dau = du
gaditu = gaitu
zaditu = zaitu
zadituZte = zaituZte
daditu = daitu = deitu = ditu
DU objektu singularra.
DITU objektu plurala.
nindaduen = nenduen
nindadituen = nendituen
hindaduen = henduen
hindadituen = hendituen
gindaduen = genduen
gindadituen = gendituen
zindaduen = zenduen
zindadituen = zendituen
zindaduten = zenduten
zindadituZten = zendituZten
HARK HURA
zeduen = zeuen = zuen
HARK HAIEK
zedituen = zeituen = zituen
ninda = nen
hinda = hen
ginda = gen
zinda = zen
Adeitsuki
Neskatilak liburuak irakurri ditu
=
Neskatilak liburuak irakurri dauz
Ez da hau soil soilik DAUZ adizkiaren erabilera. Dakusagun beste bat:
Neskatilak liburuak irakurrita DAUZka.
EDUN eta EDUKI aditzen arteko diferentzia bakarra da KA partikula (berez nori-marca) agertzea.
DAUZ + KA = DAUZKA
DAUZ berez da DAU + Z, nondik ere sortzen ahal baita:
DAUZ + KA = DAUKAZ
eta era berean
DAUZ + KO = DAUKOZ
KO partikula beste nori-marka bat da, KIO ere den bezalaxe:
dauzkio
Euskaltzaindiak onarturik dauka EDUKI (haien ustez) aditzaren adizki honen modukoak.
dauzka: nori-tasuna galdurik,
dauzkio: nori-tasuna atxekirik.
dauzkio HARI denean, GURI denean: dauzkigu.
DAUZKIGU Iparralde osoan ez da EDUKI aditzarena (Euskaltzaindiak oker uste duen bezala), baizik eta EDUN aditzarena, hau da, nor-nori-nork normala, zeren
dauzkigu = dizkigu
Aldaerak: dauzku eta deizkü.
Bizkaian: deusku(z).
Egitate honi esker orain badakigu zein den dizkigu modukoen jatorria:
dauzkigu > deizkigu > dizkigu
Adibidez:
Neskatilak liburuak irakurri DAUZ
Neskatilak GURI liburuak irakurri DAUZkigu
Adeitsuki
Zeinen pozik ari den hildako pertsonekin eztabaidan, duela berrogei urte itxitako auzien gainean.
Joseba Andoni,
Ni ez natzaie minço hildacoei, vici vizcorrei baicic.
Duela 40 urthe Krutwigen Computer Shock liburua iracurcen nuen, eta honelaco auciric ez cen hersi içan.
Adeitsuqui
EDUN aditzeko DAUZ = DAU + Z hau askotan DEUZ = DEU + Z bilakatzen da.
Objektu singularrekin berdin berdin gertatzen da DAU adizkia DEU bilakaturik.
425 Peco gassoa deucot
etorri joatan gacha jatordala
ase osteco loa
Mala sospecha le tengo
que el mal que me suele venir
me viene el sueño despues de la hartura
Refranes y Sentencias, 1596
DEUKOT honek nori-tasuna atxekitzen du: HARI. Esannahia: daukiot, daukot, deutsot, diot, deraukot.
DEUKODAZ. Esannahia: dauzkiot, dauzkot, deutsodaz, dizkiot, derauzkiot, derauzkot, derautzot, derauzkat, derautzat.
Adeitsuki
Nor-nori-nork klasikoa:
DADUZ / DAUZ + RA + KIGU
kigu = guri
Bilakaera:
daduzkigu
+ RA
daraduzkigu
draduzkigu
drauzkigu
derauzkigu = derauzku
Zuberoako aldaerak:
dereizkü = deizkü
Adeitsuki
EDUNetik ez da soil-soilik etorri nor-nori-nork delakoa (derauzkigu, deuskuz, dizkigu), baizik eta nor-nori bera ere (zauzkigu, zaizkigu).
JAKUZ, ordea, IZAN aditzetik dator:
DA + i = DIA = JA
JAZ + KU = JAKUZ
Dakusagun:
DADUZKIGU = DAUZKIGU
+ i =
diaduzkigu = diauzkigu
dia > za
zaduzkigu = zauzkigu
eta azkenik euskara batuko forma:
zaizkigu
Badugu beste dauzkigu bat, zeinetan dauz- ez baitator daduz-etik, baizik eta dagoz-etik:
dagozkigu = dauzkigu
Esan dezagun DAGOZ forma DAUDE adizkia bezain egokia eta zuzena behar litzatekeela izan euskara batuan. De facto, berau da nor-nori delakoan erabiltzen dena euskara batuan:
daude + kigu = dagozkigu
DAUDE forma irregularraren ordez, DAGOZ forma regularra.
EDUN aditzean berdin:
DITU forma irregularraren ordez, DAUZ forma regularra:
DITU + KIGU = DAUZKIGU
dauzkigu = deizkigu = dizkigu
Adeitasunez
https://zuzeu.eus/euskara/edun-eduki/
Duela bi urthe.
Adeitsuqui
Hemendic
https://zuzeu.eus/euskara/diadutzu/
jauci eguinen dugu hona.
Adeitsuqui