Çuca eta hica

Çuca eta hica – 

Çuca eta hica

Çu ÇARA formaren ordez, hi HAIZ erabilceari hica deitzen çaio.

Gure adisquidea muthila bada, toca. Eta nesca içanez guero, noca.

HAIZ berdina da tocan eta nocan.

DUÇU formaren ordez bi forma ditugu hican:

toca: DUC

noca: DUN

Adizqui hauec neutroac dira: çara eta duçu beçala, haiz, duc, eta dun.

Çucaco eta hicaco adizqui neutroac edo dei litezque, allocutivoric gabeac, hain çucen ere.

Çu Joseba çara; ni, ordea, Josu naiz.

erraiten dugun beçala, Xabier Kintana euskaltzainaren proposamenaren arauera

Hi Joseba haiz; ni, ordea, Josu naiz.

erraiten ahal dugu, allocutivoric gabe.

Cer dira, bada, allocutivoac?

Forma neutroac eraldatzea minçaquidea contutan hartuz.

NAIZ neutroaren ordez, NAUÇU erabilcea çucan aritzen garenean eta NAUC tocan eta NAUN nocan arituz guero:

Çu Joseba/Josebe çara; ni, ordea, Josu nauçu.

Hi JosebA haiz; ni, ordea, Josu nauc.

Hi JosebE haiz; ni, ordea, Josu naun.

Euskaltzaindiac erabaquiric daduzca HICAco allocutivoac, bai tocan, bai nocan.

Consultatu nahi ukan badeçaçue, hona nire programma automaticoa:

 HITANO

Eguiçue clic, othoi!

 

 

 

NAFFARRERA

22 pentsamendu “Çuca eta hica”-ri buruz

  • HITANO programma horrec hirur leiho ditu:
    1 NOCA
    2 TOCA
    3 Atzecoz aurrera

    Lehenengoac DA idatziric DUN emaiten deraucu.
    Bigarrenac DA idatziric DUK.
    Hirurgarrenean DUN, adibidez, idatziric hauxe ikusten dugu:

    dun
    noka//duk toka//da

    DUN dela noka, DUK dela toka eta DA dela forma neutroa ceinari batagozquio.

    Adizqui solteac idatzi beharrean textu luceagoac moldatzen ahal ditu.

    Erraça da osso.

  • DA formac dun eta duk forma allocutivoac ditu.
    DELA, DEN, BAITA moducoec ez, ceren allocutivoac ez omen baitira erabili behar mempeco perpausetan.
    Dena dela, herri hizqueran ençun eguiten dira perpaus subordinatuetan ere, hemen ZUZEUn ere ikusten ahal ditugun beçala erabilçaileren batengan.

  • DUT adizqui neutroac laur allocutivo ditu:

    diat, dinat, diçut eta dixut

    toca, noca, çuca eta xuca, aleguia.

    Euskaltzaindiac toca eta nocaco allocutivoac baicic ez ditu erabaqui. Berceac erraz lor litezque analogiaz.

    Baina diat eta dinat, hican centra gaitecençat, ez dira bethi allocutivoac.

    Nic hiri liburua eman diat/dinat

    Hemen neutroac dirade.

    Batueraz bi diat daude eta bi dinat.
    Naffarreraz casu honetan, hiri denean, derauat/deraunat ditugu eta bizcaieraz, ia berdinac, deuat eta deunat.
    Çucan ere berdin diçut eta (çuri denean) derauçut.
    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2022-01-16 13:44

    Galdera bat:
    Iraganeko tokan edo hikan iduritzen zait Hegoaldian erraiten dela “gizon hori gaistoa huan” hemen aldiz “gaistoa zian ( edo zuan)”erraiten delarik. Gero tonpa naiteke oso traketsa bainaiz toka erabiltzean.

  • Beñat,

    Batueraz honela da:

    zen
    toka: zuan
    noka: zunan

    Postean aiphatu dudan programman batuerazco allocutivoac baino ez daude.

  • Benat Castorene 2022-01-16 17:59

    “Zuan” bai ados, nahiz Uztaritzen bilakatzen den “züian” eta gorago ibarrean “zian”.eta orduan posible da nahastea zi(k)an trantsitiboarerekin .
    Ondorioz “mendia ikusi zian” eta “mendia ederra zian” entzuten da.
    Bestetik kasik segur nintzan aditurik “itsasoa ederra huen edo huan”edo
    horrelakozerbait.
    Baina seguraz ere mozkorra “nindian” ( nindukan)
    Eskerrik asko eta Ikus artio.

  • Bai, Beñat, huan/hunan horiec ençuten dira Guipuzcoa aldean, baina batueraz zuan/zunan da.
    Bizcaieraz, ordea, zoan/zonan.

    Adeitsuqui

  • neutroa:
    toca / noca / çuca / xuca

    da:
    duc / dun / duçu / duxu

    dateque:
    duquec / duquen / duqueçu / duquexu

    cen:
    çuan / çunan / çuçun / çuxun

    çatequeen:
    çuquean / çuquenan / çuqueçun / çuquexun

    [baliz: Honec ez daduca hicaco allocutivoric.]

    liçateque:
    luquec / luquen / luqueçu / luquexu

  • Eta Leguean Moysesec manatu diraucuc hunelacoac lapida ditecen: hic bada cer dioc?
    Jn 8:5 Leiçarraga

    ditecen = daitecen
    dioc: Hau toca neutroa da. Ez da allocutivoa.

    diraucuc, ordea, tocaco allocutivoa da, draucu adizquiari dagoquiona.

    Naffarrera standardean:
    draucu = deraucu
    diraucuc = cieraucuc

    Batueraz:
    deraucu = digu
    cieraucuc = ziguk

  • Erran cieçon, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude?
    Mt 11:3 Leiçarraga

    erran cieçon: Egun “erran ceraucon” erraiten guenuque.
    aiz = haiz
    ethorteco = ethorceco /ethortzeko/

    hi haiz + gaude

    Hemen Leiçarragac “gaude” neutroa erabili çuen, “guiaudec” allocutivoa erabili beharrean.

    Batueraz guiaudec gaudek da.

    Raçoina da ecen Leiçarragac ez duela hicaco allocutivoric erabilcen galderazco perpausetan.
    Hauetan “hi haiz” moduco hicaco forma neutroac, bai, ordea.

    Uste dut Euskaltzaindia bide beretic joanen dela hicaco allocutivoen erabilerari buruzco erabaquia har deçanean.

  • «Izkiriatu dut lehenik enetako, sentitu nituen gauzen izkiriatzeko. Inarrosirik izan nauzu bideo horrekin. Pastoralak badizu tresna izugarria istorio baten kontatzeko. Ez nizun sekula pentsatuko norbaitek galdatuko zidala! Umiltasun handiz idatzi dizut. Aktore izan nauzu, soinugile eta errejenta. Eta nahi nizun ezagutu ere bai idazle alde hori, eta konprenitu nola altxatzen ahal den antzerki bat».

    https://www.berria.eus/paperekoa/1877/030/001/2022-01-18/simone-veil-pastorala-xendan.htm

    Çucaco allocutivoac gaur Berrian:

    nauzu, badizu, nizun eta dizut,
    naiz, badu, nuen eta dut neutroen ordez.

  • josu naberan 2022-01-27 10:44

    Bagatxiztik, legun?

    Goazemak, bada

    Zuen informaçionerako, baditüçue lehiakide batzuk eszenatokian:

    “Basic Vocabulary Globality Carvetlian episodes”, H.Cozynskiren proposamena hizkuntza global baterako.

    Çuen asmo berarekin çebilek

  • josu naberan 2022-01-29 09:33

    egunon,

    Nafarreraren taula osoa berreraiki al deçakeçue.

    Ekarpen ederra litzateke

  • Naberan,

    Hori aspalditic eguina dut Federicoren lanac onharri:

    https://www.dropbox.com/sh/yn6xzlqinqjk8n8/AACkqu6rPlRmi7FI-5di20Rua?dl=0

    Carpeta honetan iracurcen ahal dirade.
    PDFac irequitzea convenigarriagoa da çuthabeac horretarat mantencen baitira.

    Aditz lagunçaileac daude hor: içan, edin, ukan eta eçan.

    Forma neutroaren azpian toca, noca, çuca eta xucaco formac ere emaiten dirade.

    Nor-nori-norc ossoa emaiten da. Adibidez:

    çuc ni hari naraucoçu

    Bizcaieraz nautsoçu liçateque eta batueraz naioçu.

    Adeitsuqui

  • josu naberan 2022-01-29 18:11

    Orain aditzarekin nabilek, batuerazko/bizkaierazko egitura lau nahiz flexiozkoekin. eta ondo legoke sartzea naffarrerazkoak.

    Behaturen dizkiat hire taulak.

    Eskerrik asko.

  • Ederto!
    Naffarrerazco forma hauec standardizatzecotz Ithurriren grammatica philologicoa ere erabili nuen:

    https://www.dropbox.com/s/v2bs1w0ygp6t7ge/grammaire_ithurry_v2.pdf?dl=0

    Erabili duçun “dizkiat” hori ez da çucena batuan, ditiat baicic.
    dizkiat berceric da (nic hiri gauça batzuc).
    Adeitassunez

  • josu naberan 2022-01-30 21:57

    Egia,

    ditiat IZAN aditza

    dizkiat EDUN

    eta zelan da Naffarreraren aditz-izana?: ERAZAN?

  • Ez derauçut ongui ulertu.

    ditiat = ditut + toca
    dizkiat = derauzquiat

    UKAN da aditz hauen icena. Batzuetan EDUN modura icendatua.

  • josu naberan 2022-01-31 08:51

    Argitu derautak UKAN eta EDUN aditzoinak gauza bera izendatzeko direla. Ezker anhitz. Hor ibili nauk batean zuzter bata ezaba eta bestea jartzen, eta alderantziz, baina orain bazekiat:

    UKAN dok zuzter paleolitikoa (bisilabazkoa), LEKUARI erreferentzia egiten diona; eta bestea

    EDUN zuzter neolitikoa (hiru silabazkoa) EDURU/EREDUari erreferentzia egiten diona

    Ez, bakarrik galdetzen nian ea zein litzatekeen IZAN eta
    UKAN izendatzeko Naffarrerazko zuzterra.

  • HARC
    hura: dadu = dau = du
    ni: nadu = nau
    hi: hadu = hau

    haiec: daditu = ditu
    gu: gaditu = gaitu
    çu: çaditu = çaitu

    çaituzte, beranduagocoa da: çaitu + te

  • josu naberan 2022-01-31 13:07

    Eskerrik asko.

    Blanca Urgellen erroilu bat aztertzen nabilak

  • Onsa!