Bi hiztegi ttipi polit Iparraldetik (eta gehiago)

Bi hiztegi ttipi polit Iparraldetik (eta gehiago) – 

Gaur goizean aurkitu ditut hiztegiok (eta are gehiago in Mintzalasai), azken egunotako JIJAUA proiektuaren lagun edo ZuZeu honetan…

EUSKARAZ GOZA, EUSKARAZ MINTZA

Anitza da euskara. Karrikakoa, etxekoa bezainbat. Plazakoa, ikastetxekoa bezainbat. 21. mendekoa. Intentsitate ugarikoa. Hamaika koloretakoa. Karga azkarrekoa. Lotura estuak eraikitzekoa. Ezezagun bati lehen hitzak euskaraz luzatu eta bestelako harremana piztuko dela ikusiko duzu. Anitza da sexualitatea. Eta hiztegi xume hau horren lekuko da. Badira gure herrian hitz hauek errateko beste moldeak. Teknikoagoak, poetikoagoak, metaforikoagoak edo subertsiboagoak. Gure proposamen xumea ez da normatiboa. Euskararen erabilera errazteko tresnatxoa. Besterik gabe. Anitza da mundua. Eta euskarak izanen du etorkizuneko munduan bere tokia. Horretarako, mintza gaitezen euskaraz euskaldunarekin euskaldun-gaiarekin bezainbat. Lehen hitzak aldiz euskaraz beti eta denekin, gutxienez. Bakoitzak egin dezala txikoka nahi duen bezala. Baina mintzatzerakoan, izan gaitezen hiztun aktibo!

Hitz larriak, irainak eta kitzikak ere, euskaraz!

Mintzalasai elkarteak, hizkera informala garatzeko euskarrien garapenean urrats berri bat egiten du. Besta munduan euskararen erabilera garatzeko kitaren eta hiztegi kokinaren ondotik, hitz larri, iraineta zirikaren bilketa proposatzen dugu hemen. Euskal Herrian, zirika gure kulturan sartua da. Lagun artean, familian, ezezagunekin edo botere-dunen kontra euskaraz irainka aritzeko sortu dugu argitalpen hau, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko erranaldiak lehenetsiz. Hiztegi zikina egin nahi izan dugu, karrikakoa, egunerokoa, politikoki ez zuzena. Baina erabiltzen ditugun irainek agerian ematen dituzte gure ereduak. Berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jendarte baten alde engaiatuak, nahitara baztertu ditugu irain sexista, homofobo, arrazista, lodifobo eta espezistak. Gure praktikak galdekatzeko baliagarria izan dadila. Eskuen artean duzun bilduma, gomita bat da: euskara gehiago erabili eta hizkuntzarekin jostatzeko tresna xumea. Horregatik zuen erranaldiak osatzeko metodoa ere gehitu diogu. Goza!

Bi hiztegi ttipi polit Iparraldetik (eta gehiago)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude