Behatza

Behatza –

Behatza

Fite erran bezain… fite, behin ere hutsik egin gabe, norbaitek erraten dit hori ez dela euskara, hori frantsesa dela. Izan da vite, vite, vite erran didanik ere, frantsesaren nire ezjakintasunaren beldur edo bere ezagutzaren erakusgarri, ez dakit. Horrelakoetan, entseatzen naiz erakusten tronpatuak direla, ez dutela sesitu solas horrek aspalditik dituela erroak ongi finkatuak euskaran. Ez dakit entelegatzen ote duten zer erran nahi dudan.

Orobat, behatza aipatu bezain fite –barkatu–, adibidez sukaldean aritu bitartean behatz batean ebaki bat egin dut, adibidez behatza sudurrean sartu dut, norbaitek ezinbertzean gogoraraziko digu behatzak oinetakoak direla, eskuetakoak hatzak edo atzamarrak direla. Halaxe gertatu zait berriki, non eta Twitterren. Zorionez, filologo batek ezin argiago azaldu zuen behatza eskuetakoak izendatzeko erabiltzen dela Gipuzkoan eta Nafarroan, eta euskara batuan ere ongi errana dagoela horrela. Halere, eztabaida hauek arrakasta handia izaten baitute beti, gure filologoak euskara batuan eskuetakoak ere behatzak izan daitezkeela ezin argiago adierazi ondotik ere, jende gehiagok egin zuen bere ekarpena: “Ba, nik ere behatza esaten dut, gaizki, ja, ja, ja”; “arramazka egiteko balio badute, aurrera”. Tutik ere ulertu ez zutenak nor eta Barre Libreko Natzaio eta Zatzaizkit detektibeak ziren –ja, ja, ja, zeinen izen irri-emangarriak–. Eta, zer nahi duzue erratea, aski despistaturik ikusi ditut gero polizia linguistikoarena egiten ibiltzeko. Izan ongi.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko azaroaren 16koa]

Arg: PickPik

Behatza

Iruñea (1972). Historia ikasi nuen, euskara irakasten dut, noizbehinka twitterren ibiltzen naiz (@ororostorm)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude