Baskonia, batu zaitez… euskarara!

Baskonia, batu zaitez… euskarara! –

Baskoniaren izena erromatarren garaitik dator, hauek Vasconia deitu baitzioten euskal lurraldeari, eta vascon bertako biztanleei. Lingua navarrorum edo euskara zen lurralde honetan hitz egiten zen hizkuntza, baina gure saskibaloi taldeak izena bakarrik mantendu du, gure hizkuntzarekiko inongo begirunerik erakutsi ez du eta.

Sare sozialetan gaztelaniazko kontu ofizialaren eta euskarazkoaren arteko aldea oso handia da. Horren ageriko, euskarazko kontuak 8 egun eman dituela ezer idatzi gabe eta azken mezua, gainera, gaizki idatzita.

Euskarazko kontua

 

Gaztelaniazko kontua

 

 

Egoera honek bide beretik jarraitu du ekainaren 28an ere, Baskoniak eguerdiko 12etan bazkide kanpaina aurkeztu duenean. “Súmate a la rebeldía azulgrana” lelopean, Aitor Apesteguia Marketineko zuzendariak erdera hutsean egin du kanpainaren aurkezpena, eta leloa itzultzeko gai ere ez dira izan.

Bai Euskarari erakundeko zuzendari Rober Gutierrez izan da hau salatzen lehena Twitter bidez, eta beste euskaltzale askok bere salaketa babestu dugu. Honi esker, arratsaldeko seiak izateko hamaika minuturen faltan, Baskoniako euskarazko kontuak bazkide kanpainako leloa euskaraz argitaratu du: “Batu zaitez errebeldia gorri urdinara” idatziz, “urdinera” idatzi beharrean.

Baskonia eta Alaveseko zale euskaldunak nazkatuta gaude gure hizkuntza behin eta berriro bigarren mailan jartzen dutelako gure hiriko bi talde nagusiek. Horregatik, gure ezinegona aintzat hartzea nahiko genuke, euskararekiko aldaketa eman dadin.

Baskoniak, izena ez ezik, izana ere baduela erakusteko garaia da. Izan ere, euskara Baskoniaren izaeraren parte ere bada.

Gora Alaves eta Baskonia euskaldunak!!

Aritz Sorzabal

Markel Elortza Exea

Baskonia, batu zaitez... euskarara!

Baskonia, batu zaitez… euskarara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude