banindago

banindago –

banindago baldintza eta nindagoke ondorioa aditz denbora bakarra da: nindago:

ba + nindago = banindago
nindago + ke = nindagoke

BA eta KE edozein aditzi ipini ahal zaizkio.

banindago

NINDAGO hiru denboretarik ALEGIAZKOari dagokio. EGIAZKO demboretan, iraganaldia lortzeko -eN atzizkia eranstea aski da:

NINDAGO + eN = nindagoen

eta orainaldian, ordea,

NAGO < naago < nadago < na + dago

Euskara Batuan NINDA hasieraren ordez NEN forma laburtua erabiltzen da.

nindago = nengo

eta beraz:

nindagoen = nengoen

Adeitassunez

x

NAFFARRERA

8 pentsamendu “banindago”-ri buruz

  • Aldaerak:

    Iparraldean:

    nindago + -eN:
    nindagoen = nindagoan = nindagon

    Hegoaldean:

    nengo + eN:
    nengoen = nengoan = nengon

    Adeitsuki

  • Igor Goitia Mora 2023-10-07 19:17

    Mila esker Josu!
    Honek diozun forma horien aberastasunari erreparatzeaz gain, zera ere gogorarazten dit zuk ekarritakoak:
    Bestela ere, antza duten aditz trinkotan oin harturiko formak bagenituen, eta baditugu hala ahaleginduz gero, hegoaldeko euskeretan, hala nola: banengo, banenbil, banindoa, banentor…eta euren ondoriozko formak: nengoke, nenbilke, nindoake, nentorke…
    Denak askoz egokiagoak uneko baldintzarako baldintza estandarra baino… Pena euskarak pixkanaka bere aberastasuna galduz joatea!
    Mila esker Josu!

  • Igor Goitia jauna,
    Anitz esker zure iruzkinarengatik.
    Datozen egunotan erantzungo dizut, baina orain entzun eta irakur dezagun zer dioskun Xabier Amurizak:

    https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/biba-zuek/bideoak/bideoak/osoa/9325314/bideoa-xabier-amuriza-euskarak-etorkizuna-izan-dezan-aditza-sinplifikatzea-ezinbestekoa-da/

    Xabier Amuriza: ”Euskarak etorkizuna izan dezan, aditza sinplifikatzea ezinbestekoa da”

    Mikel Mendizabalen “Euskara orain, eraginkortasuna helburu” liburuan kapitulu bat idazi du Xabier Amurizak. Aditzak sinplifikatzen ez badira, euskarak etorkizun zaila izango duela adierazi du Amurizak “Biba Zuek!” saioan, aditzak ondo darabilten euskal hiztunak soilik % 20 direla ohartarazita.

    Nire eritzia:

    Gaizki irakatsi zaie, gero, hiztun horiei!
    Sinplifikatu beharrean, hobe da ongi irakastea, hau da, egiten ez den bezala egitea, alegia.

    Adeitsuki

  • Ni EZ NAGO Parisen, eman dezagun.
    Kasu honetan suposatu ahal dut errealitatearen kontrakoa eta esan:

    Parisen banengo, oporretan nengoke.

    Baina EZ NAGO!

    Nori eta non irakatsi diote honela? Hau da, nori eta non irakatsi diote ongi? Inori ez, inon ere ez.

    Adeitsuki

  • Hegoaldean:

    nengo (banengo & nengoke)
    nenbil (banenbil & nenbilke)
    nindoa (banindoa & nindoake)
    nentor (banentor & nentorke)

    Iparraldean:

    ninDAGO (banindago & nindagoke)
    ninDABIL (banindabil & nindabilke)
    ninDOA (banindoa & nindoake)
    ninDATOR (banindator & nindatorke)

    nindoa berdin, hego nahiz ipar.

    Bitxia da oso’ dago, dabil, doa eta dator orainaldiko 3. persona singularrekoak alegiazko eta iraganaldiko adizkietan integraturik ikustea Iparraldeko aditz trinkootan.

    Halaber, dagoz / daude, dabiltza, doaz eta datoz orainaldiko 3. persona pluralekoak aditz trinko hauetako pluraletan :

    ginDAUDE = ginDAGOZ
    ginDABILTZA
    ginDOAZ
    ginDATOZ

    Iraganaldia lortzeko: + -eN:

    ginDAUDEn = ginDAGOZen
    ginDABILTZAn
    ginDOAZen
    ginDATOZen

    zeinetarik baitatoz hegoaldekoak, ginda > gen eginik:

    genuden > geunden = gengozen
    genbiltzan
    gindoazen
    gentozen

    Oharra:
    gindoazen ez da aldatzen.

    Adeitasunez

  • Igor Goitia adiskidea,

    Badioskuzu:

    “Denak askoz egokiagoak uneko baldintzarako baldintza estandarra baino…”

    Ongi ulertu badut, uste dut adierazi nahi duzula ezen

    baletor
    eta
    letorke

    adibidez, uneko baldintzarako egokiagoak direla

    etorriko balitz
    eta
    etorriko litzateke

    baino.

    Zeharo desberdinak dira, zeren baletor / letorke-ren atzean dagoena baita baten bat “ez datorrela”, eta beste kasuan, ordea, baten bat “ez dela etorriko”.

    baletor (baina ez dator)
    etorriko balitz (baina ez da etorriko)

    Era berean

    etortzen balitz (baina ez da etortzen)

    Horrelakoxe erraza eta argia da euskal aditza, ongi azaldurik!

    Adeitsuki

  • Cembait forma verbalen prototypoen restitutionea. Graphia phoneticoa:

    DU = objektua singularrean
    DITU = objektua pluralean

    nau: naDU
    hau: haDU
    gaitu: gaDITU
    zaitu: zaDITU
    zaituzte: zaDITU + (z)te

    ninduen: ninDUen
    nuen: nenDUen
    nituen: nenDITUen

    hinduen: hinDUen
    huen: henDUen
    hituen: henDITUen

    gintuen: ginDITUen
    genuen: genDUen
    genituen: genDITUen

    zintuen: zinDITUen
    zenue: zenDUen
    zenituen: zenDITUen

    zintuzten: zinDITUen + te
    zenuten: zenDUen + te
    zenituzten: zenDITUen + (z)te

    NIN = ni
    NEN = nik

    HIN = hi
    HEN = hik

    GIN = gu
    GEN = guk

    ZIN = zu
    ZEN = zuk

    Hirugarren personak:

    zuen: zeDUen
    zituen: zeDITUen

    zuten: zeDUten
    zituzten: zeDITUzten

    Erran gabe doa ecen restituiturico forma horietaric dathozela forma laburragoac. Adeitsuqui

  • Behin aurreko iruzkineko DU eta DITUdun hauek ikasirik:

    Asqui da NIN eta HIN ostean DAKAR, DANTZU, DARAMA …, GIN eta ZIN ostean DAKARTZA, DANTZUZKI, DARAMATZA… sartzea ekarri, entzun, eraman aditzak jokatzeko. Beste kasuetan DUren ordez KAR, NTZU, RAMA… eta DITUren ordez KARTZA, NTZUZKI, RAMATZA…

    Oharra:

    nen + rama + eN: nerama + eN
    nen + ramatza + eN: neramatza + eN

    nendraman eta nendramatzan ez erabilteagatik, ohiko N + R > NdR.

    Adeitsuki

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude