Bai ala ez?
BAI ala EZ? –
Lehengo batean, honelako galdera itxia egin zidaten solasaldi batean: “Zure ustez, euskara galduko da, bai ala ez?” Modan dira orain horrelako itaunak, dena txuri edo beltz izan beharrekoak; dagoeneko grisik ez da, antza. Hau da, ezin erantzun segun, ez dakit zeren arabera, baldin eta, edo horrelako formulismo eskakeatzaile batekin hasita. Ihardespen biribila nahi zuten galdetzaileek.
Kontua da premisa baten gainean ari ginela: gero eta jende gehiagok daki euskaraz, baina, hein berean, gero eta gutxiagok ere erabiltzen omen du euskara eguneroko bizimoduan. Eta zer da euskara, azken batean? Bada, bizimodua bera, gurea. Hortaz, pentsatzekoa da galdu egingo dela, ezinbestean. Ondorioztapen erraza, ezta?
Eguneroko bizimoduan erabiltzeaz ari garela, dena den, argi eta garbi utzi behar dugu ez garela kalean jendaurrean egin ohi dugun erabilera sinple eta azaleko horretaz ari; ez horixe, haratagokoa baita erabilpena, nik uste. Egunerokoak, edo egunerokotasunak, nahiago bada, askoz ere esparru zabalagoa biltzen du begien eta belarrien aurrean dugun hori baino; norberak ez bestek ezin kontrola dezakeen eremu intimoa ere bada egunerokoa.
Izan ere, ez dakit nik ba ote dagoen euskara hutsez, euskaraz baino ez, bizi den edo bizi daitekeenik. Hau da, egunero eta egun osoz, euskara ez den beste ezein hizkuntzaz ezelako jarduerarik ez duen inor ba ote da? Ez hitz egin, ez entzun, ez irakurri, ez ezer euskaraz baino? Gaitza begitantzen zait niri halakorik, ezinezkoa ez esatearren.
Baina, hain muturreko jarri barik ere, irudipena dut begiek eta belarriek engainatu egiten gaituztela askotan. Kalean, parkean, komertzioetan edota dena delako tokian euskaraz jardun arren, euskaldun askotxok erdara behar/nahi dute (dugu?) intimitatean, dela gure etxeko lau pareten artean, dela norbere buruarekiko jardunean.
Horregatik guztiagatik, hain erantzun kategorikoa eskatzen baldin bazait euskararen etorkizunaz, nik baiezkoa eman behar, galdu egingo dela, alegia. Ez da, halere, bihar-etzi galtzekoa izango, kanta hark zioen bezala, euskara ez baita galduko ni (gu) bizi naizen (garen) artean, baina, lehenago ez bada, geroago bai, desagertzera kondenaturik dagoela ematen du.
Eta zuk zer uste duzu?
Hara hor paradoxa. Historian inoiz ez da izan hainbeste euskaldun, hainbeste euskaldun alfabetizaturik, hainbeste euskaldun formatu, hezituak, hainbeste euskaldun euskaltzale ezta hainbeste euskaldun “beganun”…Kopuru aldetik, kualitatiboki ere zenbakiek eta hedatze eta zabalkuntza sozialak orain arte ezezagunak diren parametroak ditu.
Baina Kapitalaren menpe globalizatu den gizarte eredu teknologiko anglofonoaren haritik Ekaitz borobila ezinbestekoa pairatu beharko du -dugu-.
Bitxia aldiz SESBen 70 urtetan eman zen hizkuntza eta kultura gutxituen udaberria…sobietar kontzeptuaren barnean egoteak ez zituen ahuldu baizik eta bersortu…Agian honetan ere sozialismoren ildotik izpirik legoke berantolaketa sozial politiko eta nazionalaren giltzarritik -hots euskal errepublika sozialista- irauteko beharko zuen balizko udaberria
Gaur egungo kondizioetan ez. Arrazoiak?
1.- Euskaldunak (hau da, euskaraz bizitzen saiatzen garenak) espainol monolinguez inguraturik gaude eta espainol monolingue hauek, gehienek esango nuke, bost axola zaie euskara, eta ez dute intentziorik gure hizkuntzan murgiltzeko. Zergatik? Ba beraiek oso eroso bizi direlako ezarri duten sumisio linguistiko egoera honetan eta jasaten dugun diktadura linguistiko egoera, guk euskaldunok onartzen dugulako (hau da; nik erdaraz egingo dut ze euskaldun elebidunak erderara pasako dira beti. Hontaz ez dut euskararen beharrik eta nire faszismo linguistikoan ederki bizi naiz, “por favor no te entiendo” esanda dana konpondua)
2.- Bizi dugun egoera disglosikoak ez du laguntzen eta are gutxiago jasaten ari garen genozidio kultural eta linguistikoa.
3.- Euskaraz jakin eta oso gutxi hitzegiten duten vasco euskaldunak eta bere kolonizatu perfila (“Yo soy muy vasco y voy a las manis de los presos” edota “Yo soy muy vasco y voy al alderdi eguna” dira nire ustez kolonizatuaren sindromea duten vascoak eta seguraski beraiek jakin gabe, etnozida sutsuak.
4.- Etorkinak (gehienak latinoak) eta epe ertainean eukiko duten influentzia; lehen aipaturiko egoera linguistiko minorizatu batean (disglosia, sumisio linguistikoa, monolingue espainolen diktadura …..), hau da, kontexto konkretu batean, 200.000 erdaldun berri gure herrian sartzea hankan tiro bat ematea bezela da, Zergatik? Oso erraza, ze gu, kulturalki eta linguistikoki kolonia frantses eta espainol bat besterik ez garelako. Eta kolonizazio egoera batean, egoera minorizatu honetan, ez du balio aniztasun kulturala eta horrelako politikoki zuzenak diren postureoak ze aipaturiko kontexto honetan betiko maxima betetzen da; “arrai handiak beti jango du arrai txikia”, (euskarak ez du inungo posibilitaterik politika zuzen hoiekin, hemen ez dago aniztasunarentzat lekurik, lehenengo gure hizkuntz minorizatua ez izatea lortu behar dugu eta gero etorriko dira besteak baina bitartean diskurtso hau mantentzen dutenak euskarari beste bultzatso bat ematen die amildegira
Honengatik nik, solemnikoki, salatzen ditut bere burua euskalduntzat duten politikari guztien portaera (berdin zait EAJ koa edota EH Bildukoa izan) ze jasaten dugun genozidio/etnozidio kultural eta linguistikoaren kolaboratzaile sutsuak,dira. Ez dute bere politikagintzan ardatz bezala euskara, beraientzat euskara ez da ezaugarri nuklearra bere estrategia politikoan eta euskararen egoeraren aurrean nahiago dute politikoki zuzenak diren diskurtsoak egin (aniztasuna, danak gara euskaldunak, hizkuntz ez da inposatzen………) benetan euskara salbatuko duten politikak egitea baino.
Egoera katastrofiko honetan aukerarik ba ahal dago? Noski baietz. Ez ahaztu kriston giza kapital bat gaukagula, egoera negargaria honetan ehundaka mila euskaldun euskaraz bizi nahi dugula, eta saiatzen garela gure euskalduntasuan egunero gauzatzen, baina nire ustez estrategia baten faltan gaude.
Estrategia guk euskaldunok zehaztu beharko genuke eta horrek eraman behar gaitu konfontazio linguistiko batetara monolingue espainolekin, hau da euskara bizi nahi dut egoeratik euskaraz bizi naiz egoerara pasatzera. “NI euskalduna, aspertu naiz, ez naiz gehiago sumisio linguistikoan biziko eta erdara erabiliko dut nahi dudalako eta ez zuk inposatzen didazulako, eta euskaraz hitzegiten dudanean eta “no te entiendo” esaten didazunean” arazoa zurea da, ez nerea ze nik ulertzen zaitut”.
Pentsa ezazue horrelako hautu bat egingo bagenu ehundaka mila euskaldun, eta monlinguen kateak puskatuko bagenitu….. (Bukle batean bizi gara; monolingue espainolak ez dira inoiz murgilduko euskarara, hortaz beti egongo gara bere diktadurapean, eta gu geure herrian sumisio batean betirako….)
Egindako erreflexio hau bihotzetik egina dago, badakit akats asko edukiko dituela eta askotan zientzia fikzioa besterik ez dela, baina nik amesten dut mugimendu euskaldun zabal eta aktibatu bat, prest konfrontazio linguistiko batean murgiltzeko eta behintzat gure hizkuntza desagertzearen arrazoia ez dezala izan euskaldunok ez dugulako ahal duguna egin gure hizkuntza zabaltzeko.
Hala da Prezz, edo euskal erresistentzia etnokulturala zabaltzen da edo hamarkada gutxi barru mendeetan zehar iraun duen Euskal Herria hilko dugu.
http://askatasunarenliga.eus
Aupa Gabirel, “Historian inoiz ez da izan hainbeste euskaldun, hainbeste euskaldun alfabetizaturik, hainbeste euskaldun formatu, hezituak, hainbeste euskaldun euskaltzale ezta hainbeste euskaldun “beganun”…Kopuru aldetik, kualitatiboki ere zenbakiek eta hedatze eta zabalkuntza sozialak orain arte ezezagunak diren parametroak ditu” baieztapena itoginez josita dago. Mantra hori oso zabalduta egon arren, okerretik gehiago dauka egiatik baino.
“Inoiz ez da izan hainbeste euskaldun”. Ez da egia. Inoiz ez da egon egun beste erdal elebidun. Besteak beste, sekula baino biztanle gehiago gaudelako inguruotan. Kopuruak bere kontestuan jarri behar dira, bestela tronpatzeko edo engainatzeko besterik ez dute balio.
“Inoiz ez da egon hainbeste euskaltzale?” Inoiz ez da egon hainbeste postureo euskalltzale esan nahiko duzu. Proportzioan, orain baino euskaltzale gehiago izango ziren beste garai batzuetan, ze, egun…
Autokonplazentziaz betetako mezu hori errepikatzen dute gure agintariek. Arrakastaz errepikatu ere… euretariko gehienak españolez (Iparraldeko agintariei bost axola oro har) bizi diren bitartean.
Horra pare bat egia, inongo agintariri entzungo ez dituzun horietakoak:
Sekula baino euskaldun oso gutxiago dago (proportzioan).
Orain arte inoiz ez bezala, ez zaigu euskaldun ELEBAKARRIK geratzen. Desgrazia handi honi “zorionez” erantsi ohi diote Hizkuntza Politikaren arduradun abertzaleek. Erdaldun elebakarrak gozo-gozo bizidira bada gure artean…
Orain arte inoiz baino egoera okerragoan dago euskara Iparraldean edo Nafarroan.
Inoiz baino EZ-beharrezkoagoa da euskara egun… eta abar, eta abar.