XXI. mendeko esklaboak

XXI. mendeko esklaboak –

Azken asteotan Interneten nahiko ospetsu egin den bideo batek sumindura itzela eragin du Afrikako nahiz Mendebaldeko herritarrengan. Bideo honetan enkante bat ikusi dezakegu baina ez da bigarren eskuko altzairu edo kotxe batena, baizik eta Sahara Hegoaldeko pertsona batzuena, lotsagarria.

XXI. mendeko esklaboak

Bideoak milaka bistaratze izan ditu eta jendea zur eta lur utzi du. Oraindik ere, XXI mende aurreratuan, esklaboen salmentak daude. Enkante mota hauek Libian ospatu ohi dira, eta gizon beltzak, normalean Niger, Mali edo inguru horietako pertsonak dira salmentan jartzen direnak. Haietako asko mafien iruzurrak pairatu dituzte, Europara heltzeko beraien ametsak betetzeko asmoz, Libiako lan-esparru eta nekazal eremuetan amaitzen dute esklabo moduan.

Bideoan lauzpa-bost beltzaran baita enkanteko arduraduna ikusten dira, ikusten ez den publiko bati zuzentzen ari direla. Kasu honetan, lehen aipatutako lau gizonak 1200 dinar libioengatik saltzen dira, 800 dolar inguru. honek esan nahi du, pertsona hauen salneurria 300 dolar inguruan tasatzen dituztela, objektu hutsak izango balira bezala, tristea benetan.

Bideoa atera eta egun batzuetara, Mali, Niger eta Burkina Fasoko gobernuek enkante hauek gaitzetsi zituzten eta herrialde garatuen eta elkarte garrantzitsuen ( Europar Batasuna eta NBE) laguntza eskatu zuten. Hala eta guztiz ere, jasotako laguntza ez da oso handia izan, oraindik ere, enkante iraingarri hauek ospatzen jarraitzen baitira.

Argi eta garbi daukat ospakizun larri hauen guztiz aurka nagoela, onartezina da pertsonak garbigailuak balira bezala saltzea. Pertsona guztiok eduki behar ditugu eskubideak, eta arraza-berdintasuna ezinbestekoa da. . Hala eta guztiz ere, beste gobernuen laguntza ez da oso nabarmena izan eta honek haserre handia eragin du hainbat sektoretan. Bestalde, aipatu beharra dago, zenbait pertsonaia garrantzitsuen babesa, adibidez, Pogba, Manchester United-eko joklaria edo Kondogbia Valentziakoa golak sartzean eskumuturrak lotuz ospatu dituzte, eskuburdinak imitatuz. Azken finean guztion ardura da ekintza hauek salatzea eta debekatzea, XXI mendean esklabotzarako ez dago lekurik!

XXI. mendeko esklaboak