Auzitegi administratiboa hizkuntza eskubideen muga

Auzitegi administratiboa hizkuntza eskubideen muga –

Auzitegi administratiboa hizkuntza eskubideen muga

Urrian ere Nafarroako Auzitegi Administratiboak bere ohiko martxan jarraitu du. Izan ere, azken urteetan herritarrek udalarekin euskara erabili ahal izango dutela bermatzeko  hartutako neurrien kontra, epai ugari izan ditugu. Azkenekoa Zizur Nagusiko Udalarekiko sententzia izan dugu. Udal honetako plantilla organikoan, idazkari, gazteriako teknikari eta peoi lan-postuei esleitutako euskararen derrigortasuna baliogabetu die Administrazio Auzitegiak. Epai horretan eskaintzen dizkiguten nolabaiteko argudioen artean, aurreko epaietan aipatutako berberak daude, besteak beste, herritarrek Udalarekin euskara erabili ahal dutela baina udalek, ez dutela betebeharrik euskarazko erantzun bat emateko edo ez direla herritarrekiko arreta zuzena eskaintzen duten lan-postuak. Baina Auzitegi administratiboaren argudioen artean, bada Behatokian bereziki harritzen gaituen esaldi bat: lan-postu horietan euskarazko zerbitzua ez bermatzeak ez duela herritarrengan asaldura berezirik sortzen esaten duena. Egunero-egunero Nafarroako administrazio publiko ezberdinetara jotzean gertatzen dena aztertzera gonbidatzen ditugu Auzitegi Administratiboko epaileak: jakinarazpen bat jasotzean, deia bat egiten dugunean, administrazio publikoko informazio edo azalpenen bat behar dugunean, tramite bat egitean edo zerbitzu batekiko informazioa eskatzean… ez dago euskaraz artatuko gaituen inor edo euskaraz nahi badugu atzera eta aurrera ibili behar gara tramite berbera egiteko eta zelan ez, gaztelaniaz egiteko eskatzen digute. Hori ez bada herritarrari asaldura sortzea… esan diezagutela argi hizkuntza eskubideak epaile batzuentzat hutsaren hurrengoa direla.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko azaroaren 2koa]

 

Auzitegi administratiboa hizkuntza eskubideen muga

Hizkuntz Eskubideen Behatokia.

Zer duzu buruan “Auzitegi administratiboa hizkuntza eskubideen muga”-ri buruz

  • josu naberan 2021-11-14 16:37

    Gero esanen digute euskerari buruz EZ DELA POLITIKARIK egin behar!