Zazpi egunetan euskara ikasteko ahalegina egin dute bi lagun ingelesek

Zazpi egunetan euskara ikasteko ahalegina egin dute bi lagun ingelesek –

Xalba Ramirezek Irutxuloko Hitzan.

Ollie eta Sebastian bikote ingelesak, esperimentu bat egin nahi izan du: posible al da euskara zazpi egunetan ikastea? Europako hizkuntza zahar eta isolatuena zela jakitun, zazpi eguneko bidaia egin dute Gasteiz, Donostia, Bergara eta Bilbo artean, bertako herritarrekin euskaraz ikasten saiatuz.

Hitzak banan-banan ikasten hasi ostean, esaldi laburrak nola eraikitzen hasten dira ikusten da bideoan. Tabernetan euskaraz eskatzen eta jendeari galderak egiten bukatzen dute zazpigarren egunerako. Bikoteak aitortu duenez, “ezinezkoa da zazpi egunetan euskara ikastea. Ez zen hori gure helburua. Baina ikasi dugun gutxiarekin, erosoago sentitzen gara euskaraz hitz egiten, formalki hainbat urtez ikasten aritu garen gaztelania baino”. Jendearekin izan duten harremana eta komunikatzeko beharrak ekarri die oinarri hori finkatzea, eta naturaltasun horri esker, orain ondo ikasteko “oinarri sendo” bat eraiki dutela sentitzen dute.

Zazpi egunetan euskara ikasteko ahalegina egin dute bi lagun ingelesekZazpi egunetan euskara ikasteko ahalegina egin dute bi lagun ingelesek

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.