Artxibatua

Artxibatua –

Euskaltzaindiaren Hiztegia

artxibatu, artxiba, artxibatzen

du ad. (Paperak, dokumentuak eta kidekoak) artxiboan gorde.

du ad. (Auziak, salaketak eta kidekoak) amaitutzat edo erabakitzat eman. Espainiako Gobernuaren kontrako salaketa artxibatu egingo dute.

Iñaki Segurola jaun philologo, hiztun eta idazle bicaina cenac, eta bethi ere içanen denac, hemen eta bere cembait liburutan ere:

artxibatu hitza erabilcen du berce adiera batean:

“Neu ere idatzia nago inoiz euskara gure hau “ezin hilez dagoela bizirik”. Edo, zeharoko hizkuntza hila ez bada ere, badela “hizkuntza bukatua”. Edo hizkuntza batua edo batu-gurakoa ez ezik, hizkuntza “artxibatua” ere badela. Eta horiek denak hizkuntza gogoan dudala bota ditut nik gehienbat, oraindik erdi-bizirik dagoen tokietako hizkuntza gorria gogoan dudala, huraxe baita neri zinez inporta didana, eta ez letrakuntza edo kulturmunduko deshizkuntza zuri hau.”

Iracur itzaçu iruzquinac, othoi!

Artxibatua

NAFFARRERA

7 pentsamendu “Artxibatua”-ri buruz

  • Iñaki Segurola cenaren sei liburuac ossoric iracurriric eta ençunic ukan ditzadan 20 bat orrialde falta çaizquit.
    Placer içugarria içan da liburuon iracurcea eta ençutea.
    Ençutea diot, ceren ocenqui iracurri baititut çathiric guehienac.
    Erabilcen duena ez da euskara artxi-batua edota artxibatua, bere hitzac erabil ditzadan.
    Dena han da naturala, cerbait berri sorcen duenean ere naturalqui eguiten du, euscara normal normala erabilcen baitu, hau da, euscara batu bicaina, aleguia.
    Hizquera horrec ez du cerikussiric nic salhatzen ohi dudan Euskaltzaindia eta berce institutione edo instituturen euskara artxibatuarequin (hausnarketa, ardaztu, giharreria, e.a.).
    artxibatua: hyper batua, super batua, secta batua, turbo batua, osso osso batua, batueguia, ceinac cerikussiriric ez baitaduca benetaco euscararequin (historicoarequin nahiz egungo euscalqui naturalequin).
    Bai, batua deithu nahi duten euskara berri eta artificial hori.

    Adeitsuqui

  • https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230214/herri-honen-erregenerazio-bultzatzea-du-helburu-eh-bilduk-hauteskundetan

    «Herri honek erregenerazioa eta errehabilitazio sakonak behar ditu eta hauteskundeak horretarako aukera bat dira», nabarmendu Arnaldo Otegik EH Bilduren hautagai nagusienekin gaur Iruñean egin duten bileraren ondoren.”

    erregenerazio eta errehabilitazio

    Hizquera hau “artxi-batua” da, eta hura erabilcen dutenac “artxi-abertzaleak”, artxi-duda izpiric gabe!

    Artxi-adeitsuqui

  • Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:
    Philippoarrei 4:13 Leiçarraga

    ditzaquet EZAN aditza da = EGUIN

    gauça guciac ahal ditzaquet
    = gauça guciac ditzaquet
    = dena deçaquet
    Hau da: dena daidit edota daguiquet.

    Adeitsuqui

  • Egungo euscaran ere egoquiro eguinic dago itzulpena:

    Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan.
    FILIPOARREI 4:13 EAB

    dezaket = egin dezaket, dagiket.

    Adeitsuqui

  • Euskaltzaindiaren Hiztegia:

    giharreria
    iz. g.er. Giharren multzoa. Ik. muskulatura.
    Kilo batzuk galduta giharreria ikusgarria agertuko luke.

    muskulatura
    iz. Muskuluak, muskuluen multzoa. Ik. giharreria.

    Argui dago Academiac guiharreria hobesten duela.
    Jathorrismo berria.
    Gure classicoec eta hiztun naturalec behin ere erabili gabea.
    XXI mendeco artxi-batua!
    Millaca hitz eta adizqui berri mahucatic atharaiac.

    Adeitsuqui

  • Euskaltzaindiaren Hiztegia:

    ardaztu, ardatz/ardaztu, ardazten

    da/du ad. Zerbait beste zerbaiten inguruan eraiki edo oinarritu.

    Eztabaida argudio bakar baten inguruan ardaztu zen. “Euskal kultura” diogunean, euskararen inguruan ardazten den kulturaz ari gara. Elkartasunean ardazturiko kooperatibismoa.

    Elhuyar:

    da/du ad. focalizar, centrar

    Arropa çaharrequin janci berriac. Abilidadea.

  • Imagina deçagun euscal classico guztiac edo guehienac iracurri dituen euscaldun natural bat.
    Hala ere, artxi-batuan dauden millaca hitz, adiera eta adizqui ez lituzque ulertuco.
    Honec eguiten du hizcunça batua (normala içan litequeena) artxi-batua bilhacaraztea.
    Euscaldun natural ohicoac honelaco hitz edo adierac ulertu ecic, pensatzen duque berce euscalqui batetic edo hartuac direla ulercen ez dituen hitz horiec edo adiera horiec. Ez çaio bururatuco hitz eta adiera berriqui asmatuac direnic.
    Hola daude gauçac!

    Adeitsuqui