Arnaldo Otegi Euskal Telebistan: diglosia?

Arnaldo Otegi Euskal Telebistan: diglosia?

Belodromoa txiki utzi duen Arnaldo Otegik, Logroñoko kartzela aurrean egin zituen adierazpenen ondotik, eta gaur Donostiara agertu baino lehen, Euskal Telebistan egin zuen hitzordua, atzo. Lehen elkarrizketa eman zuen bertan, sei urte eta erdi kartzelaratua egon eta gero.

Arnaldo Otegi Euskal Telebistan: diglosia?

Euskaraz Xabier Usabiagak egin zion ETB1ean, eta África Baetak gazteleraz ETB2an, ordu bete geroago. Bigarren elkarrizketa hau asko aipatu da sare sozialetan.

Izan ere, ikus-entzule asko -ezker abertzalekoak; esan dezagun zehatzago- kexu agertu dira, gaztelerazko katean Otegi estu hartu zutelakoan, beste ildoetako politikariekin egiten ez duten bezala.

Paradoxikoki, eta askoren aburuz Usabiagak askoz atseginago jokatu zuen arren, gerora gazteleraz egingo zitzaizkion galdera berdinak erantzun zituen elgoibartarrak euskarazko katean. Eta hizkuntza batean zein bestean oso antzeko adierazpenak egin zituen Otegik, harrigarriro gehienei gazteleraz mezuak hobeto helarazi zituela iruditu bazaie ere. Zergatik?

Larrañagak txio bidez emandakoa da erantzun posibleetako bat, Baetak oldarkor jokatu izanak mesede egin ziola Ezker Abertzaleko buruzagiari. Edo arrazoia ote zuen, Otegi eta gaztelera ahotan hartuta, “hizkuntza horretan duen zehazatasuna euskaraz ez duela nabarmena da” zioen hark?

Arnaldo Otegi Euskal Telebistan: diglosia?

46 pentsamendu “Arnaldo Otegi Euskal Telebistan: diglosia?”-ri buruz

  • Esan zidan lagun batek duela denbora bat, Arnaldo Otegik kartzelatik irtetean Espaniaren, PNV ren eta EITB ren laguntza osoa edukiko zuela…….

  • Bueno, argi utzi du ez dela abertzalea, Marxista dela solik.
    Kurisoena Mandelarekin konparatu nahui duela bere burua, baina Mandela 40 urtez kartzelan egon da ere ez zen damutu, Gerry adams ezta ere, ta tipo hay 6 urte kartzelan ta zearo damututa ta PSOE TA PP rekin larrua jotzea falta zaio.

  • Hiltzen Hil 2016-03-06 12:59

    Onerako edo txarrerako, Otegi da ezker abertzaleak duen aukera bakarra. Bere atzoko hitzaldiak baditu gustuko ez ditudan puntuak, baina gutxienez Euskal Estatua ezartzen du lehentasun gisa. Herri bezala bizirauteko grina pizturik irautea da lehentasuna, borondate hori den bitartean aukerak izango dira sozialismo internazionalista eta marxismo-kulturala pikutara bidali eta euskal nazio etnikoa ardatz eta helburu duen sozialismo batean sakontzeko.

    • Ezker abertzaleak duen aukera bakarra? Etzaudek orduan ederki.
      Ez al du bada proiektu erakargarririk jendea erakartzeko?Pertsonalismoak ez dik etorkizunik. Pertsona baten gainean jarri al dute zama dena? Zergatik? Zer egin dute gaizki hori horrela izateko?

  • Euskal estatua, gutxiengoa izango bagara urte hauetan ditugun haurrak baino etorkin gehiago ekarri dituztelako, ezta lehentasuna.Lehentasuna herri zahar honen biziraupena da, eta estatu propioa ezinbestekoa bai, baina guri “independentzia” hitzarekin engainatzen gaituzten bitartean, gaztelaniaz egingo duten inmigranteak ekartzen (bai ekarri egiten dira)
    badituzte, guk ditugun seme alaben laukoitza, estatu hori ez da euskalduna izango, beste zerbait izango da, eta ni abertzale bezela engainatuko banaute Euskal Herria lehentasun bezela eduki ordez, “proletariadorean erreboluzio mundIala” duena……..PASO

    Ni batzuetan etxaiaren larrupean jartzen naiz zer pentsatzen duen ikusteko,ta nola funtzionatzen duen ulertzeko. Madrildik auurean nazio mugimendu independentista bat ikusten zuten, suntxitzeko zaila, legez kanpo utzita ere, ezin dituzu denak ezerezte, BAINA baina bai “okerrenak” aurretik kendu .Alderdi guztiak dituzte barruan korronte ezberdinak, PNV k ere, BizkAINOA (ez euskalduna) eta Gipuzkoakoa (onartu nahi ez badutue ere). Zuk ezker abertzalea bezelako mugimendu bat suntsitu nahi baduzu, banatzen saiatu behar zera (divide y venceras) ta ahal izanez gero opzio ” okerrena” erditik kentzen, hau da, Espaniarentzat “ezker abertzalean” alde okerrena “abertzalea” da, eta urte hauetan lan hori egin dute, abertzaleenak eta prestatuenak erditik kendu, hola azkenean boterea soilik ezkerrekoek dute, ez diot batzuk abertzaleak ere ez direnik, baina besteak “abertzale” hitza gure botuak gehietzeko besterik ez dute erabiltzen, haien prioridadea “erreboluzio marxista “denez, honek esan nahi du euskal nazioa, hizkuntza eta kulturagatik apustu edo erreboluzio marxistagatik aukeratu behar baditue bigarrena aukeratuko dutela. Orain harte bi apustuak batera zihoazen, baina inmigrazio faktorea sartu denean jokuan (sozialista guztien Europan inmigrazioa haien botante billakatuko zelako esperantza zuten kontutan eduki gabe pobreak izanda ere inmigrazio populazio hori “kontserbadorea” eskuinekoa dela eta hurrengo belaunaldiei bisio hori pasatzeko kapazidadearekin) denek amestu dute inmigrante hoiek erreboluziora batuko zirela, eta inmigrante guzti hoiek hizkuntza gaztelania izatea Arnaldo bezelakoentzat sekundarioa da.

    Beraz, euskal abertzale zen (eta FRancorengatik taktikoki ezkertiar) mugimendu bat, marxistek kontrola hartu eta nagusiki ezkertiar (espaniko beste ezkertiar alderdiekinKONPATIBLE beraz) eta “residualki” abertzale billakatu da.

    Nik nere herriaren superbibentziaren eta erreboluzio marxistaren artean aukeratu behar badut (eta gaurko eszenatokia AUKERATU beharrezkoa da) EUSKAL NAZIOAREN superbibentzia aukeratuko det.

    BILDUREKIN HASIERAN, EUSKALDUN GUZTION BATERATZE BAT ZELA SINISTU HASI ZENIGUTEN, EZKER ABERTZALETIK, PNV RAINO.
    GERO MARXISTEK KONTROLA HARTU ETA EZKERREKO BATERATZE BAT LORTU NAHI DEZUE, EZKER ABERTZALETIK PODEMOS ERAINO TA ZERGATIK EZ, PSOE ERE ( zenbat aldiz entzun dizuegu ezker abertzaleko marxistei “bueno gutxienez sozialistak” “bueno iparralden gutxienez sozialistak”. HAUR DA , ZUEN ANAIAK EZKERREKO SOZIALISTA MARXISTAK DIRA, ESPAINIAKOAK ERE, ez beste euskaldunak, ezkerrekoak ez direnak EZ BAIT DIRA ANAIAK, ta eskuinekoak AKASO ETSAIAK ERE .

    Arnaldo ez da degun bakarra, buruzagi bezela TXARRA izan da, “ezker abertzalea lehen dibisiotik errejionalera ” eraman zuena, enpresa batean ARNALDO TA BERE EKIPOA DESPETITUA EGONGO ZEN.
    Tipo hori gainera nahiko mediokrea iruditzen zitzaidan bozkatzen nionean ere.

    Arnaldo , Rufi , eta denak iada amortizatutak daude, IRAGANA DIRA

    BADA GARAIA EUSKALDUNOK BATUKO GAITUEK ZERBAIT ERAIKITZEKO, eta besteak geitu daitezela nahi badute baina “eje”a GURE NAZIOAN.

    A, ta belodromoan zanpantzarrekin beste norbait engainatuko dezue, ez ni.

  • Barkatu gazki idatzita egotea eta erderakadak baino erdi lo nago

  • Internet 2.0k ikusgai egin du lehen oharkabe pasatzen zen iritzi emaile/sortzaile berri bat: troll anonimoa. Gune euskaldunetan, nabarmentzekoa da zein oldarkor eta gogaikarri aritzen diren bereziki feminismo, etorkin edo ezker abertzale usaina darion guztiaren kontra. EAaz dihardutenean, gainera, euren burua beti agertzen dute ezkerreko abertzale peto eta garbiaren pare. Nik ez diet dinesten. Aipatzekoa da halaber ezen Hiltzen Hil filonazi mirandetarrak, troll ildotik aldenduta, kriterio propioa derakusala.

    • Ez nahastu “troll” bat, haserre dagoen ezker abertzaleko bozkari hoi batekin.
      Oso haserre eta minduta nago, nik beti ezker abertzalea bozkatu nuen eta 2 gauzengatik:
      1-Euskal Herria babesten zuen alderdi bakarra zelako
      2-Ezkerrekoa izan naizelako beti, EZKERRA, zer da?
      Ezkerrak beti babestu du, jende guztiarentzat aukera berdinak bizitzan aurrera egiteko, den estrato sozialekoa izanda ere, edozein pertsonen seme alabek ikasteko aukera zuten bizitzan aurre egin ahal izateko. Aukera berdintasunaz aparte, kapitalismoa bere lekuan mantentzen zuen eta denoi soldata duin bat zihurtatu, familia mantentzeko ainakoa eta zure bizitzaren jabe izateko segurtasuna, etxe bat eduki ………

      Gaur ezkerra deritzonak bataila guzti hoiek galdu ostean, beste bataila batzuk aukeratu ditu, bera esistitzen jarraitzeko soilik, gaurko feminazismoa, inmigranteak (berdintasuna auekiko eta gurekiko ez du eskatzen noski, bestela aukera berak edukiko genituzke bertakoak eta etorkinak), eta beste ainbat bataila.

      TROL baten helburua edozein forotan axola etzaizkion gaiak badira ere denak aztoratzea da bera etxean barrez dagoan bitartean, nire kasua dela uste dezu??
      Nik sentitzen dudana diot, argudioak jartzen ditut mahai gainean, zuk oraindik jarri ez duzuna, izan ere zu beste TROLL mota bat zara, inungo argudiorik gabe idazten duena, argudiorik ez duelako, noski.

      Anonimatoaz, ni hemen espresatzen naiz ez dudalako beste mediorik jauna, komunikabe guztiak kaleko jendeari itxiak daude, eta nik bezela badakizu kaleko jende gehienak pentsarzen duena besterik ez dudala esaten, nire identitateak kezkatzen bazaitu geratuko gara kafetxo bat hartzeko eta aurrez esango dizut hemen diodan berdina hitzen hitz, izan ere nere inguruan denok entzun dituzte nire argudioak eta geienak bat datoz.

  • ganbaratxotik 2016-03-06 20:24

    Hirekin bat “Gilentxo”, 100%ean.

  • Zer da trol hitz hori? interneten fatxaren ordezko “isil-hitz” berria?
    Horrela isilarazi nahi dituzue alderdi abertzaleen norabide berriak kritikatzen dituztenei? Abertzale guztiak ez dira EAko artalde txintxoaren parte (ezta EAJko artaldekoak) badirudi uste duzuela EAk abertzaleen monopolioa duela, eta hori ez da egia.

    • Oso ondo esana, azkenaldia ohikoa degu errespetuz, irainak erabili gabe hitzegiten duen jendeari ixilarazten saiatzea,hau ezker abertzale berriekoek ere asko egiten dute, baina ahultasun seinale bat besterik ezta. Sendo sentitzen zarenean ez dezu kritikarako, edo argumentuetako beldurrik, izan ere zeuk ere arrazoia eta argumentuak dituzula sinisten dezu.Aldiz “ixo” edo “arrazista” eto horrelakoekin erantzutean zure argumentu eza eta beldurra besterik ez dezu erakusten.Ezker abertzale modernoa nahiko fatxa da,ez du diskusiorik edo ideia trukerik nahi, ez du fedd-back ik nahi eta horrek ahultasunak zuzentzea edo arazoak ikustea eragozten dio.
      Ni bezelako abertzaleak bozkatzeari horregatik utzi diogu eta gero haiek jendea PODEMOS era joan dela diote, bai azkeneko urtetan hurbildutako azken horduko 4 marxista bai, inoiz presoekiko elkarteratze batean ikusi ez nuen jendea, ETA ren su etena eta BILDU ren historia ta gero herrikoetara hurbiltzen hasi zuren GARA eskuetan zutela, 2011-2012 tik aurrera, hoiek dira PODEMOSERA pasatzen direnak. Baina betiko euskaltzale abertzaleak, bozkatzeari utzi diogu, eta hori EA ko buruzagiek badakidala uste det, horrek nire susmoak pizten ditu, norbait ez ote den administrazioan lan eroso baten bila eta erreboluzio marxista egin nahian beste espaniarrekin gu albo batera utziaz.

    • Ez, nik ekuazio hau baino ez dut azaldu:

      Automatikoki maiseatzea feministak, imigranteak, Ezker Abertzalea + anonimotasuna = troll euskalduna

      Trollak ez du kritikarik egiten, mantra batzuk errepikatu egiten ditu demagogia merkea egiteko.

      Bakarrik falta zen ezin egurrik ematea holakoei!

  • Ezker abertzalearen barnean bada espezie bat “Herrikoko Tarugoak” deitzen duguna lagun artean.

    Tarugo horiek arduratzen dira edozein kritika ixil arazten, edozein eztabaida oztopatzen, inongo argudiorik gabe, irainak, ohiuak eta meatxuak erabiliz(fatxa, español, matxista,…).

    Estrategia honen bidez abertzaletasunaren uniformetasuna bideratzen zen. Hau da, denek den-dena (feminismoa, ekologia, inmigrazio masiboari ongi etorria, kontzejalak akabatzea, autobusak erretzea, etab…) onartzen eta babesten zutelakoaren fantasia ezarri nahi zuten. Ez kritikarik, ez eztabaidarik.

    Tarugo hauek, agian baliagarriak izanen ziren estrategia militar batean, baina jende ugari hurrundu dute ezker abertzale mugimendutik., baita abertzaletasunetik ere.

    ETAren jarduna amaitu zenean eta EA, Alternatiba, Sortu eta Aralar elkartu zirenean, bazirudien gauzak aldatuko zirela, baina hauek bere hortan jarraitu nahi dute. Baina interneten ez da hain erraza jendea ixilaraztea, eta horregatik Tarugoak amorratuta daude.

  • Ezker Abertzalean ezagutu ditut diren pertsonarik prestuenak, bai politikoki bi pertsonalki, eskuzabalenak, konprometituenak, buruargienak, langile nekaezinenak. Baina oso bestelako jende molde bat ere aurkitu dut han, espektro politikoko beste eremuetan dagoen txarrenetik ezberdintzen ez dena. Jende buru-itxia, arrazista, intolerantea, sexista, atzerakoia, eta, finean, astakirtena eta estupidoa. Suposatzen dut bigarren horiek direla zure “tarugoak”, baina zalantzarekin geratu naiz. Beti iruditu izan zait holakoak Ezker Abertzalean kasualitatez edo istripuz suertatu zirela, eta batzuk berdin amai zezakeetela txakurradaren filetan zein korpuskulu faxista batean. Ez dut esango pertsona horiek guztiak direnik lehen aipatu trollen iturria, edo ez bakarra, baina badituzte puntu komunak. Duda barik Internet plaza egokia da bestela kanporatzeko zail den kaka hori botatzeko, ez dugulako geure burua zertan agerian ipini. Kontua da jarrera -maiseatzaile, ez kritiko- horrekin jokoa egiten zaiola botereari, errealitatea zapaltzaileen koordenatuetatik aztertuz, gorrotoa ahulengana bideratuz: (borrokatzen diren) emakumeak, imigranteak… Txikia handiaren alde lerratuta. Orain minduta eta erasokor azaltzen dira EArekin, edozer arrazoiarengatik (bidezko kritika egitea badagoela kendu gabe), eta ia dirudi euren etsai amorratuena bihurtu dutela. Nik uste, behin ETA amaituta, ez dago pegamenturik mugimentu horrekin itsatsiko dituenik, ura eta olio bezalakoak baitira, nahiz eta lehen ez zen agerikoa. Argi ikusi zen hori Bilduk Gipuzkoan boterea hartu zuenean: ustezko botoemaile askok ez zituzten ulertu ez sostengatu haren politika aurrerakoienak, nahiz eta programan jasota zeuden. Handiegi geratu zitzaizkien. Hori bai, Zeztoan zezenketak ukitu ez! Normala da joandako denborak faltan botatzea, normala da aldenduz joatea, normala da ezinikusia. Haiek direlako istorio honetako derrotatuak, leku barik geratu direnak (tira, lekua badute, eduki, baina beste nonbait). Eta, egia esan, hobe da holako astoak euren benetako leku horretara joatea, Ezker Abertzalea lau katurekin geratzen bada ere. Pena ematen dit horien artean euskaltzaleak egonda, baina nahiago dut denbora eman ezinezko lana egiten moro eta beltzak euskarara erakartzeko, eta botereari presioa sartzen haiek bertakotzeko bideak jar ditzan, ezen ez troll euskaldunak bidelagun hartu.

    • Hiltzen Hil 2016-03-07 09:59

      Gilentxo, zure kosmo-ikuspegia Maiatzak68 ondorengo ezkerrarenarekin lerrokatzen da, alegia, Gramsciren hegemonia kulturalaren teoria bere egin zuen horrena.

      Urte hartatik aurrera ezkerrak europako subjektu iraultzaile bakarrari, hots, europako langileriari, traizio egin eta subjektu berriak ordezkatzera jo zuen: lumpen-proletalgoa, feministak, etorkinak, ijitoak, yonkeeak edo homosexualak. Sektore horiei sekula irabazi ez duten duintasun bat igorri nahi die, baina hemen su eta gar duintasun bat lortu duen bakarra milaka hildakoren truke europar gizon langilea izan da.

      Tira, ezker abertzalean antzeko zer edo zer gertatzen da: euskal gizonak dira kartzelan eta lurpean dauden borrokalari gehiengo osoa, duda izpirik gabe. Baina gaurko diskurtso “aurrerakoi” horrek ezereztatu egiten ditu emakumeak eta etorkinak etengabe goraipatzen dituelarik, Euskal Herriko heroiak balira bezala.

      Abertzaleak euskal langilearen duintasuna du oinarri eta helburu, eta jakin badaki ez dagoela euskal langilearentzat duintasunik bere izatea eta kosmo-ikuspegia osatzen duen Aberria eta Tradizioa errespetatu gabe gabe. Zenbait aurrerakoiek ez dute onartzen euskaldunaren berezko izatea erreakzionarioegia iruditzen zaielako, eta hori dela-eta, baztertu egiten dute subjektu politiko bezala.

    • Gilentxo, berriro ere “troll” deitu didazu eta internet dela anonimoki kaka guztia botatzeko lekua, aldiz nik aurrez aurre hitzegiteko gonbidapena egin dizut eta badirudi zu zarela anonimotasuna nahi duena.
      Ezker abertzalean egia da jende prestatu eta bikaina zegoela, ZEGOELA, azkeneko renmesak dira falatu dutenak, ARNALDO ren kinta, dena era txapuzeroan eta txarrenean egin dute,urte gutxitan ikastoletatik hasi eta aurreko ezker abertzaleak lortutako guztia desmantelatu dute,eta neri susmagarriegia iruditzen zait, susmagarriegia iruditzen zait Estatu Españiarrak gauzak ain errez eduki izana. Egia da Españiaren presioa handituz joan dela komunikabideen laguntzarekin, bano egia da azken ezker abertzaleak juxtu juxtu epaileei gehien komeni zitzaien jokaera simplea zuela…………….
      Gogoan dut Madriletik beti nola erasotzen zituzten gure ikastolak, nola entzuten zitzaien “ikastolak oso garrantzizkoak zirela eta erditik kendu behar zirela” eta egun batetik bestera, “tatxannnnnnn” inungo oposiziorik gabe Madrilen agintepean jartzen ditugu?????Horrek ustel usaina du kilometrotara lagun.Ainbat gauza oso susmagarriak egon dira, Belloc ministrari jaunak entrebista batean esan zuen ,nahikoa zulatua zutela hemen dena eta etzela arazoa “acabara cayendo”, momentuan egin izan edo ez , gertatu da.

      Eta Arnaldo jauna, bere lagun minak oraon PSOE ko ak eta PPkoak omen dira, atzo eta eranegun era lotsagarrian PODEMOS eri fitxak sartzen, ta hauek aurrena PABLO IGLESIAK jaunak “arro dagoela español izateaz ta……” gero Monederok “argi eduki dezala arnaldok gu españolak garela eta ez independentistak, plurinazionalak, hori dela espaniaren batasuna , unidad delakoa mantentzeko modu hoberena”, dudarik banuen lenotik ARNALDO jaunak kendu dizkit, lehenik banekien abertzaletasunaren gainetik marxista zela, (biak batera izanda biengatik lan egingo balu ez litzaidake inportako, baina arazoa ABERTZALETASUNA orain baztertu egin duela) baina orain badakit abertzaleok sakrifikatzeko prest dagoela PODEMOS, edo PSOErekin edo auskalo “erreboluzioa” egiteko.

      • lotsa, nik zuri ez dizut ezer deitu, jarrera orokor bat azaldu dut, inori zuzendu gabe. (Ez)izenez aipatu dudan bakarra Hiltzen Hil da.

  • Baina euskalduna, euskaldun izaten segitu nahi duen euskalduna, azpiko “lumpen-proletalgoa, feministak, etorkinak, ijitoak, yonkeeak edo homosexualak” bezalakoa da, nahitaez, txiki eta ahul baita, opresioa pairatzera sujet baita. Hortik sor litekeen enpatiatik abiatuta, zapalduen alde eta zapalduen kontra egiteea erabaki dezake. Eta duintasuna bere kondizioaren kontzientziatik etor dakioke, eta borrokatzeko deliberotik. Langileriari dagokionez, ez naiz eredugarri iruditzen, lanpostua segurtatua daukan bitartean indar atzerakoi eta sistemaren eusle agerzen delako. Amaitzeko, nago gizon zuriaren eredua suntsitu beharrekoa dela, hark sortu duen mundua nazkagarria iruditzen zaidalako. Gizon izateaz harro egonik ere, edo horrexegatik hain zuzen, nahitaezko ikusten dut mundu horren bizkarrezurra haustea.

    • Zergatik guk enpatia beti ahulenekin? Zergatik enpatia beti gero indartsu egiten direnean alde betera uzten gaituztenekin?
      Gure burruka herri baten superbebientziagatik da, eta hori ziurtatzean beste edozeini eskeini ahal izango diogu laguntza, baina gure burrukaz aparte beste 100 borrokatzen ditugunean, ahulago gara, izan ere beste 100 hoiek beste 1.000 etsai dituzte gureak egiten ditugunak.
      Hortaz aparte esan nizun, herri independentista bateko jendeari borroka ezberdin asko eskaintzea aldi berean (eta erosoagoak, kartzelara joateko arriskurik gabe edo komunikabideen presiorik gabe) estrategia oso ezaguna dela (INDARREN DISPERTSIOA deritzo), ez dela kasoalidadez agertzen “enpatia” hori. Gero ezker abertzalea zearo arrituta gazteak mugitzen ez direlako, batzuk mugitzen dira, bano klaro , “Sahararengatik”, “feminismoagatik”…..bataila hauek erosoagoak dira, ez dute ez apaileen ez komunikabideen presioa, zerbait egiten ari zarenaren sentsazioa dezu, eta gainera botereetatik laguntza ere.

    • Txalo BERO bat zuretzat, Gilentxo. Zein plazera den zure iruzkinak irakurtzea.

  • A, eta noiztik dira Ijituak , feministak etab, zapalduak?? Sistemaren eta komunikabideen laguntza osoa dute hauen batailek, egiazko batailarik badago ze borroka hoiek irabaziak zeudela uste nuen.
    Ijituak adibidez telebista espaniarretan guk ez ditugun programak dituzte, ETNIA ijuari buruzko programak.
    Ijituen gainean komentatu nire herrian hitzegin didatela orain dela 30 urte, bazeudela ijituak,euskera zutenak hizkuntza, eta gainera edukazioarekin, patriarka herriko edozeinekin arazorik gabe ibili omen zen eta esukeraz dena beti.

    Beste “ahulenei ” laguntzea ongi egon daiteke, baina gurea zihurtatuta.

  • Bueno, azkenengoz, ze foro honek denbora asko kendu dit, konklusio modura.
    Bildu hasi zenean EUSKAL HERRIAREN, NAZIOAREN mugimendu jeneral bat, denen ekartzea espektru guztietatik, PNV tik E. ABERTZALERA, espero genuen, nahita edo nahi gabe Bilduren kontrola (PNV ren utzikeriagatik edota ezker abertzalean marxistek kontrola hartu izanagatik) Bilduren kontrola euskaldun guztiak batzea baino ezkerreko euskaldun ta españolak batzea nahi dutenak hartu dute.
    Beraz, ABERTZALEOK alderdirik gabe gaude (alderdi politiko bat edukitzea ez da gauza bakarra e) ta zerbait agertu harte.

  • zur eta lur 2016-03-07 20:26

    Zur eta lur geratzen naiz irakurtzerakoan borroka bakarrari heldu behar diogula diotenekin, ulertzen baitiet beraien borroka bakarra imigrazio masiboaren aurka dela, nahiz eta gero hori estatugintzarekin lotu, argudio gabe eta beldurra erabiliz.
    Argudio gabe diot ez dutelako esplikatzen zein den egunotan bizi dugun imigrazio masibo hori. Euskal herrian bizi izan dugun imigrazio masibo bakarra espainiatik etorritako etorkinena izan da, andaluziatik, extremaduratik… Industrializazio garaian etorritakoak, nire aitaginarreba kasu. Aitaginarreba ez da euskaldundu (egunean 14 ordu lan eremu erdaldunean pasata, zaila). Baina bere bi alabak bai. Eta biek alabek dituzte bina ume eder, euskaldun peto petoak. Beraz, imograzio basati hari aurre egin bagenion (hala nola, orduko eta gaurko politika elebidunekin)… Nola ez diogu ba egingobaurre gaurko imigrazio txikiari? Txikia antzinakoarekin konparatuta. Humanoa da ongi etorria ematea, eta iraungo dugu euskalduntzea bermatukonduten politika ausartekin, ez munduari atea itxita.
    Beraz, borroka bakarraren tontakeria gehiago ez mesedez, hemen inor ez baitabil borroka bakarrean. Euskararen alde gau ta egun borrokan gabiltzanok ondo dakigu hori. Sentsazioa daukat herri ekimen asmo honekoei, eta hemengo eztabaidei, kaka botatzea dela zuen asmo bakarra.

    • Ez dute inolako argudiorik, demagogia pozoitsu eta gezurtia baino ez. Imigrazio politikak egiten dituztenek hizkuntza espainola lehenesten dute integraziorako, baita EAEn ere, baina trollei ez diet ezer entzun horien kontra. Nik ama andaluziarra dut, eta aita Galiziakoa, imigrazio industrial masiboarekin etorriak, euskara debekatua zegoen garaian. Inguruko basko odoleko askok euskarari bizkarra ematen zioten bitartean, gure gurasoek gure hizkuntzaren iraupenari lagundu nahi izan zioten euren seme-alaben bitartez, eta lortu ere bai. Euskarari eusteko ditudan arrazoi guztiak sintetizatzen dira zapaltzailen kontrako eta zapalduen aldeko borrokan.

      • Hiltzen Freud 2016-03-07 22:31

        Gilentxo,

        Psikoanalista naizenez gero, zure kasuaren diagnostiko bat egitera ausartu naiz:

        Zuk ez duzu bizi zaren tokiarekin lotura zuzenik kanpotarren ondorengoa zarelako. Erro argirik gabe, erreferente kolektibo baten faltan, umezurtz sentitzen zara badakizulako ez zarela erabat euskalduna sakonean, alegia, bigarren mailako euskalduntzat duzula zure burua. Konplexu horiek nolabait proiektatzen dituzu europar zibilizazioa eta gizon zuriaren aurka, baina esentzialki auto-gorroto hutsa da, zure buruaren aurka egiten duzu, gizon zuri eta europarra zaren heinean.

        Aldiz, euskal jatorriko euskaldunok ez dugu inongo lotsarik sentitzen gure tradizio eta iraganarekiko, aitzitik, harro gaude gure arbaso zuri, kristau eta atzerakoietaz. Harro gaude Lezoko Blas gerlariaz, Matalaz apaiz atzerakoi zuberotarraz, Zumalakarregi general karlistaz, Santa Kruz apaiz integristaz, Lauaxeta kristauaz eta beste hainbatetaz. Eta arbaso horien ohorea dela-eta, ez dugu nahi ezkertiar parien hegemonia kultural marxistak benetako euskal arima ordezkatzerik, organismoa kutsatzen duen birus atzerritarra bezala.

        Honakoa gomendatzen dizut, bukatzeko: ikas ezazu zure burua onartzen, zaren bezala, ez baitzara inor baino gutxiago. Baina arren, utzi europa eta euskal herritarrak bakean, nahikoa dugu eta gure herentzia eta izatearen bizirautearekin, eta ez dugu zure traumen errurik.

        Dena den, hoberena opa dizut bizitzan.

        Besarkada bat, eta senda zaitez aurki

        • Beraz, zure argumentazio guztia ad nominem batean laburbiltzen duzu: burutik jota nago eta horrek baliogabetzen du esaten dudan edozer gauza. Hau marka, txo! Falazia xatar horrekin primeran erretratatu duzu zeure burua.

          • Hiltzen Freud 2016-03-07 23:18

            Zuk utzi duzu zure burua agerian zure egoa puzteko saihakera batean, “basko” horien aurrean

            “Nik ama andaluziarra dut, eta aita Galiziakoa,”
            “Inguruko basko odoleko askok euskarari bizkarra ematen zioten bitartean, gure gurasoek gure hizkuntzaren iraupenari lagundu nahi izan zioten euren seme-alaben bitartez”

            Ni soilik diagnostiko bat egitera mugatu naiz. Lasai, ezaude burutik jota, soilik auto-estima arazotxo bat besterik ez. Baina ideologia suntsitzaile horretan sakontzen ez duzu barne-orekarik topatuko inoiz. Ezkertiar eta iraultzaile izatea nerabeen kontua da, alegia, euren gurasoen edo irakasleen aurkaka errebelatzen diren gizakume horiena. Iragan beharreko fase bat da, ordea. Beraz, animo eta eboluzionatu.

          • Gilentxo, zure erantzunak beti argudiorik gabekoak eta laburrak dira.
            Inoiz ez duzu hemen beste batzuek aurkezten dituzten argudioetako bat bera ere ezezten, ezin duzulako imajinatzen dudanez, eta aldiz besteei hau eta bestea deitzera murrizten da zure testua.

      • Zure ama eta aita herri honetan integratu eta babesten saiatu diren gutxienetakoak dira eta horregatik gaude gaur gauden bezela, gehiengoa tamalez españiar kolono soil bihurtu zelako, Francok nazekien bai zertan ari zen. Hemen inork ez du zuk aurkeztu nahi duzun idea sinplista erakutsi inmigrazioarekiko, agian ideia konplexuak ulertzen zailtasunak dituzu, lasai gehiengoaren barnean zaude. Hemen ezker abertzalearen birajeari buruz ari gara, eta ezker abertzalea kritikatzen dugo lehenago gure azken esperantza zelako, orain Otegiren ezker abertzaleari euskera eta euskal nazioa gutxiago axola zaizkiola ikusten dugu, ahalegin gutxi jartzen ditu ETBtik hasi eta kaleetan.Aldiz esfortzu guztia euskera ikasteko asmorik ere ez duten inmigranteetan, feminista feminazi gau trans lesbo mugimenduan, etabar.Horrek, herri baten mugimenduaren alde politikoa zen ezker abertzalea, Espainiako edo Europako beste edozein ezkerreko mugimendu dekadentetara murrizten du.Beraz, euskaldunak eta abertzaleak garenak eta gure herriaren esistentzia zihurtatu nahi dugunok zeozer berria bilatu beharko degu.

        • Gilen Mejuto 2016-03-09 00:24

          Lehenik eta behin esan behar dizut gero eta gogo gutxiago dudala erantzun bat emateko euren argumentuak “feminazi” hitzarekin edo antzekoekin indartzen dutenei. Hamaika aldiz entzun dugu euskaldun/terrorista binomio faltsua gorrotozko jarrerak sustatzen dituztenen ahotik, eta esperientzia hori abiapuntu, nik uste, sentsibilitate handiagoa izan beharko genuke besteen borrokak hain modu demagogikoan ez juzkatzeko. Horiek esanda, saiatuko naiz zuk aipatu guztiei erantzuten, nahiz eta dakidan, hemen ikusten ari naizen manipulazio-mailarekin, ez dela probetxu handikoa izango. Post honetan erantzuten dudan azken aldia izango da (bueno, ikusiko da, mihitik tira egiten badidazue…). Nire gurasoen kasua minoria batena izan daiteke, bai, baina esanguratsua iruditzen zait imigrazio masibo haren testuinguruan, eta adibidetzat ipini dut ezagutzen dudan kasu gertuena delako, ez soilik arrazoi patologikoengatik. Garai hartan batzuk hori egiteko gai izan baldin baziren, nahiz ez nahi genukeen bezainbeste, gaur egungo imigrazio askoz txikiagoarekin, euskaldunok tresna eta eskubide gehiago ditugularik, posible izan liteke etorkinak euskararen munduan integratzea, aldarrikatzea gutxienez, geure ahaleginak haien kontra zentratu beharrean botereei presioa egitera bideratuko bagenitu. Zoritxarrez, batzuek nahiago bide duzue ahulen kontra zuzenean jo. Etorkinen kontuarekin amaitzeko, artikulu hau gomendatzen dizut; bat nator bertan ematen den ikuspuntuarekin, eta idazleak nik baino askoz hobeto esplikatzen ditu ideia konplexuak. Portzierto, “idea sinplista”, “agian ideia konplexuak ulertzen zailtasunak dituzu” bezalakoak esatea, beste azalpenik eman gabe, ez zait iruditzen sakontasun itzeleko argumentazio bat, baina tira, jada ez dut hobeagorik espero hemen. Ezker Abertzalea zuon azken esperantza zen, diozu; egia esan, nik ez dut inoiz esperantza handirik izan mugimendu horrengan: alde batetik gorago aipatu sektore trogloditengatik, eta, beste aldetik, praktikan EAk egunero-egunero laguntzen duelako Espainiaren nazio-proiektua eraikitzen, espainol hizkuntza era normalizatuan erabilita. Orain eta duela 30 urte. Guztiarekin, gauza batzuetan eredugarria iruditzen zait, beharbada zu lakoak asaldatzen zaituzteten gauza berberetan, eta horregatik defenditzen dut hemen zuen kontra, ezkerreko abertzale petoen kontra. Ze paradoxikoa! Hara, gutxienez azken lerroan onartzen duzu joan egin beharko duzuela hobeto egokitzen zaizuen zeozer berriren bila. Ezin adosago nago zurekin, eta animatzen zaituztet bide horri lotzera. Gainerakoan, argi dago postura bateraezinak ditugula, eta pena da, hain euskaldun gutxi izanda, baina nire aburuz, zuek defenditzen duzuenak –txikiaren eta ahularen zapalketa– eta defenditzeko duzuen moduak –maltzurkeriaz, nola bestela– euskalduntasunaren beraren ukazioa eta txikizioa dakar.

          • GILENTXO, beti bezela zuk hitz asko eta argudio gutxi.Basikoki esaten duzuna da “ez dut zuri erantzuteko argudio edo kapazidaderik eta ez dut zurekin hitz egin nahi”
            Hasteko agian joan eta zeozer berria sortu beharko dugu euskaldun abertzaleok bai,baina ez nahastu, badakizu ondo gu ez garela gure ideatatik mugitu zentimetro bat bera ere, ARNALDO eta EA ko kupula da derrepente lekuz mugitu eta orain “euskera eta abertzaletasuna alde batera utzi beharko dira” diotenak, zer defendatzeko? Zein da zure eta ARNALDO ren proiektua?Zer abandonatzen duen argi dago, baina zer da berria, “borroka feministak ekarriko digu askatasuna” “euskal herritarrak edozein lekutan jaiotzen dira” etab.. zein da proektua?? Nolako estatua da?? Parlamentu bat edukiko du?? aldez aurretik gobernua eta parlamentua legez soilik alderdi feministez egongo da osatua?? Legez nahita ez estatu marxista bat izango da?? etzait errealista iruditzen, beraz, lenoko gure ardatz zen herri honen borroka zerren truke saldu behar dugu??
            Argi dudan bakarra da estatu hori planteamendu hauekin eztela euskalduna izango, beraz zertarako independentzia?? ezkerrekoa, feminista, erreboluzio narioa izateko nahikoa dugu Espanian PODEMOSEK irabaztearekin.
            Berriz diot, hitz asko bano:
            ARNALDO, ZEIN DA ZURE PROIEKTUA?? NOLAKO ESTATUA??

  • Euskal Herriko EMAKUME HARRO bat 2016-03-07 20:50

    Mezu guztiak irakurri hostean, Gilentxo, aze diagnosi okerrak egiteko gai zaren (“diagnosi” deitzearren). Herri konstrukziorako okerrena.

    • Niri berriz oso zuzen dabilela iruditzen zait… Zur eta lurrek dioen bezala, beste batzuk aldiz, kaka bota besterik ez. HarroKERIA gutxiago, mesedez

      • Euskal Herriko EMAKUME HARRO bat 2016-03-07 22:35

        Harrokeria? Aze trixtea motel, kritikak zure egoa ukitzen baldin badute. Politikan hori ezin da onartu, manipula errazak dira horrelako pertsonak.

  • Nire ustez Ezker abertzaleak duen etsairik handiena ezker abertzale bera da. Nahiko nazkatuta nago “abangoardistekin”. Beti edozein arlotan posizio aurrerakoiena edo muturrekoena izan behar izatea, ekologian, feminismoan, internazionalismoan, emigrazioan, kapitalismoan, sozialismoan… Prioritatea independentzia lortzea da, askapen nazionalerako frente zabal bat sortuz. Eta frente zabal hori ezin duzu eratu, ildo bakoiztean posizio sektarioak edukiz eta amen egiten ez dugunok kriminalizatuz. Zezenketetara joatea dut atsegin, ez naiz beganoa, mikromatxismoen kanpaina txorakeria bat iruditzen zait, ONG kontuek nazka ematen didate, ez dut emigrazioa derrigorrez gauza positibotzat jotzen. Lekua dut esker abertzalean? Nire ikuspuntua Otegiri buruz? Ez da mesias bat baina ezta ere traidore bat. Bukatzeko espero dut 6 urte hauetan oztopatzen ibili direnak estrategia aldaketa zela eta behin ikusita, ez dagoela atzera bueltarik gauzak modu positiboan egiten hastea.

    • Guztiz ados! Oso ongi adierazi duzu abertzale askok sentitu eta pentsatzen duguna! independetzia!!!

    • Gustiz adoz, ezker abertzaleak ez du bertako proiekturik eta kezkagarriena, gutxiengo baten proiektu pertsonal marxista bilakatu da.

  • Hasteko agian joan eta zeozer berria sortu beharko dugu euskaldun abertzaleok bai,baina ez nahastu, badakizu ondo gu ez garela gure ideatatik mugitu zentimetro bat bera ere, ARNALDO eta EA ko kupula da derrepente lekuz mugitu eta orain “euskera eta abertzaletasuna alde batera utzi beharko dira” diotenak, zer defendatzeko? Zein da zure eta ARNALDO ren proiektua?Zer abandonatzen duen argi dago, baina zer da berria, “borroka feministak ekarriko digu askatasuna” “euskal herritarrak edozein lekutan jaiotzen dira” etab.. zein da proektua?? Nolako estatua da?? Parlamentu bat edukiko du?? aldez aurretik gobernua eta parlamentua legez soilik alderdi feministez egongo da osatua?? Legez nahita ez estatu marxista bat izango da?? etzait errealista iruditzen, beraz, lenoko gure ardatz zen herri honen borroka zerren truke saldu behar dugu??
    Argi dudan bakarra da estatu hori planteamendu hauekin eztela euskalduna izango, beraz zertarako independentzia?? ezkerrekoa, feminista, erreboluzio narioa izateko nahikoa dugu Espanian PODEMOSEK irabaztearekin.
    Berriz diot, hitz asko bano:
    ARNALDO, ZEIN DA ZURE PROIEKTUA?? NOLAKO ESTATUA??

  • OTEGI jaunak eta bere lagun ez abertzaleak dira dagoeneko Podemos era pasa behar zirenak.

  • Iada ez badu Otegik aberria eta euskera defendatu nahi, edo alde ezker abertzaletik edo izena aldatu eta “abertzale” kendu dezala, “ezker soilik”

    • Orain euskal nazioaren interesen gainetik marxismo kulturalaren interes globalistak eta sektarioak defendatzen dituzte (bai, Europako liberalen antzera).

      Erabaki dezatela, edo abertzaletasuna edo aurrerakoitasuna. Hobe lukete abertzaletasuna hautatzea, azken finean munduko hiritartzat bere burua duten aurrerakoiei berdin zaie Ahal Dugu moduko alderdi bati botoa eman, eta hori izan zen gertatu zena aurreko hauteskundeetan, batez ere herriarekin lotura bako hirietan.

      Ez dezagun ahaztu nazioak herrietan, landa-eremutan, sortzen direla eta hirietan hiltzen direla. Gauza bera aurki dezakegu New Yorken, Los Angelesen, Parisen edo Berlinen. Bestalde, nazioen oinarriak, arbasoen ondarea mantentzen diren guneak. herrietan bizirauten du.

      • Hego zurekin bat , ezker abertzale osoa holakoa ez den arren, kupula baizik.
        Arnaldo ta beste lauk estatu kolpea jo dute ezker abertzalean, ta Europako beste edozein ezkerreko alderdi marginal bilakatu nahi dute Herri baten askapen mugimendua zena.

        Arnaldok orain badakit gauero PODEMOS ekin dituela amets lizunak, eta ez det dudarik ahal balu PODEMOS en egongo litzakeela, baina duda daukat Ezker Abertzalean duen joera alderdia, solik ezkerreko marxista bilakatu nahi duelako ote den, edo hemendik 50 urtetara desklasifikatutako dokumentu batzuetan Españiarentzat lan egiten zuela eta hau Ezker Abertzaleari azken puntilla zela deskubrituko dugulako ote den.

        Dena dela, ni jaio nintzenetik Euskaldun eta Abertzale beti. Arnaldok nahi dituen biraje guztiak heman ditzala.

        Espaniaren “jugada” bat baldin bada hau, oso ona da, abertzaleok politikatik bota gaituzte, eta espektru politikoan soilik Espaniarekiko leial direnak utzi: Alderdi españolak, PNV ko kolaborazionistak eta orain soilik ezkerra eta ez abertzalea den, eta gure herria babesten ez duen alderdi bat. Jake mate.

  • ganbaratxotik 2016-03-09 21:06

    Gilen, hirekin 100%-an.

    Eskerrak Herria itsua ez den (uffa!, a ze iritziak!)