Iparra-Hegoa ekialdera begira

Iparra Hegoa ekialdera begira

iparra-hegoaXXI. Iparra-Hegoa helduko datorren astean Segurara (Goierri, Gipuzkoa)

Antolatzailea Iparra-Hegoa taldea da, Segurako Elorri Elkarteko partaideak eta Iparraldeko hainbat kidek osatua. Urtero herrialde ezberdinetatik bere ekarpen eta lanen bidez ekitaldi hau posible egiten duten hainbat lagunei esker gauzatzen da ekimena. Euskal Herri osoko kultura, hizkuntza, arazoak, ondasunak eta ohiturak ezagutzeko eta trukatzeko parada interesgarria da Iparra-Hegoa jarduna. Urtez urte ekitaldi hau ezagunagoa den aldetik erantzun hobea eta jendetsuagoa jasotzen ari da, eta aurten esku artean dakarten egitaraua ikusita ez da harritzekoa.

iparra-hegoa

Iparra-Hegoa ekialdera begira jarri da. Katalunian bizi den egoera eta bertako herritarren hausnarketak lehen eskutik eramango dituzte eurera, eta aste osoko egitaraua prestatu dute. Hizlari potenteak dakartzate, eta prozesua bertatik bertara ezagutu duen jendearen adierazpenak entzuteko oso aukera ona izango. Bestalde, eta etxera begira, EAJ, Sortu, EH Bai eta Gure Esku Dago mahai baten bueltan eseriko dira. Berria egunkariko kazetariek moderatuko dituzte hiru mahainguruak.

Horretaz gain asteburua bera ere indartsua izango da. Ostegunean bertso afaria Alaia Martin eta Amets Arzallusekin (azken honek aurtengo Iparra-Hegoako abestiaren letra idatzi du). Ostiral eta larunbat gau firin-faran pasatzeko aukera egongo da, eta tartean dantzaldiak, castellak, eta jan eta edan aritzeko testuinguru aproposa!

Iparra Hegoa ekialdera begira

iparra-hegoa, nazio eraikuntza, ordoki, segura, zuhaitz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude