Alde: gauza biren arteko diferentzia

Alde: gauza biren arteko diferentzia

Hizkuntza bakoitza altxor bat bada, batetik besterako itzulpenek harribitxi politak ematen dituzte noizbehinka. Alderdi Popularrak, esaterako, “A favor” du ekainaren 26ko hauteskundeetarako lelo nagusia, gazteleraz. Horrela agertu da gaur hedabideetan, euskarara ekarria:

Alde: gauza biren arteko diferentzia

Iragarkiak oihartzun handia izan du sare sozialetan, eta makina bat erantzun eta txantxa agertu dira derrepente, itzulpenak norekin bat egiten duen zehaztu ez digunez, nahiago izan baitugu ospa egiteko gonbitea ulertu, Rajoyri zuzendutakoa.

Alde-a, gauza biren arteko diferentzia ere bada-eta.

Baina… zer gertatu da horrelako akats bat egiteko -akatsa izan bada-, itzultzailea ez da konturatu kontrako mezua helaraz zezakeela hitz bakar hori, alde, erabilita?

Asko dira erantzun posibleak. Gaur goizean, twitter bidez, akatsa baino itzultzailearen jukutria bat izan ez ote den galdetzen zuen batek, mezua apropos bilatutakoa izan litekeela iradokiz. Guri, tamalez, sinesgarriagoa egiten zaigu Google Traslator erabili izanaren tesia. Kontuak kontu, eta arabar pepezale bati esker, nola ez, jada aurkitu dute gaizki-ulertuaren erruduna:

.

Alde: gauza biren arteko diferentzia Hizkuntza bakoitza altxor bat bada, batetik besterako itzulpenek harribitxi politak ematen dituzte noizbehinka. Alderdi Popularrak, esaterako, “A favor” du ekainaren 26ko hauteskundeetarako lelo nagusia, gazteleraz. Horrela agertu da gaur hedabideetan, euskarara ekarria:

euskara, hauteskundeak, iragarkiak, itzulpenak, PP, Rajoy

Zer duzu buruan “Alde: gauza biren arteko diferentzia”-ri buruz

  • Antza, harridura marka beharko luke guk desio dugun “alde” hori izateko.
    Nolanahi ere, behingoz, PPkoek poza sortu digute eta hala izan bedi: Alde!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude