Gustuko tokian aldaparik ez

Gustuko tokian aldaparik ez

Gustuko tokian ez dagoela aldaparik dio esaera zaharrak. 

Duela urte batzuk Aconcagua ezagutzeko parada izan nuen, Argentinan. Ez dut ia ohiturarik izan mendi oso altuetara joateko, eta horregatik ez ginen tontorrera igo. Mendizerran alderik alde ibili ginen, parke naturalaren barruan, bazterrak eta bailarak ezagutuz. Andeen presentzia hutsak irensten gintuen.

Gustuko tokian aldaparik ezBuelta luze horietako batean Aconcagua mendiaren hegoaldeko partera iritsi ginen. Perspektiba hartatik, animaliako mendi horma dago, kilometro eta piko daukana, zuzen, bertikal, gora. Gailurra ikusteko burua altxatu behar izan genuen, jarraian horma haren oinetan burua makurtzeko. Baina esperientzia handiko eskalatzaileak alde horretatik igotzen zirela kontatu ziguten, eta ezinezkoa zenez horma osoa kolpe bakarrean igotzea, harkaitzetatik zintzilik pasatzen zutela gaua, hurrengo egunean berriz ere ekiteko. Zaila egin zitzaidan irudikatzea.

Aurora Photoseko Corey Richen eskutik jaso dut lehen irudikapen hau (AEB, Yosemite), eta hunkitu egin nau. Zertarako gai garen pertsonok zerbait lortu nahi dugunean. Gaua hor pasatzeko gogo handia izan behar da, eta bereziki konfidantza itzela adiskidearengan eta norberarengan. Ni bost garagardo baso batera eramateko hala moduz konpontzen naizela jakinda, ez dakit non kristotik abiatu behar den ingenieritza lan hori, soka batetik zintzilik egonda gaua pasatzeko kanpina egin arte. Ziur ez dela “two seconds” horietakoa.

Dena den, zalantza txiki bat: eta kakagurea sartuz gero, zer?

Gustuko tokian aldaparik ez.

Gustuko tokian aldaparik ez