Aldaketak telebistako urrutiko agintean, baina ETB3rik ez
Aldaketak telebistako urrutiko agintean, baina ETB3rik ez –
Nafar Telebistak hutsik utzitako kanala ETB2ri eman dio Nafarroako Gobernuak. Nagusiki haurrei zuzendutako ETB3 kanala Sakanan ez da ikusten.
Herritarrek ere hainbatetan eskatu dute euskara ardatz eta nagusiki haurrendako programazioa eskaintzen duen ETB3 katea Nafarroa guztian ikustea. 2016az geroztik Lizarrako, Zangozako, Tafallako eta Tuterako tokiko LTD bidez ikusgai dago. Irailaren 6az geroztik Iruñerrian ere ikus daiteke. Beraz, Nafarroako etxe gehienetan marrazki bizidunak euskaraz ikusteko aukera dago.
Baina Sakanan ETB3 telebista ikusi gabe segitzen dugu. ETB3ren Aldeko Plataformak horixe salatu du. Sakandar batzuek ez dute jakinen haurrei eta euskaraz eskainitako kate bat dagoenik ere. Gabezia horrek haurren hizkuntza ohituretan du eragina, euskarazko ereduak beharrean erdarazkoak erabiltzen dituztelako ahoan.
Gobernuak aldaketa horiek egin ditu Nafar Telebistako LTDko kanal autonomikoa hutsik geratzean eta telebista sustatzen zuen Abian Komunikazio SL merkataritza-etxeari lizentzia baliogabetzeko espedientea despeditu ondoren, 2016ko lastailaz geroztik esleituta zuen kanalean inolako emankizunik ez egiteagatik.
Baztanen ere ez, Jon Barberenak dioenez:
https://twitter.com/jonbarberena/status/1044230088810803201
Nik umeak izanik garbi ikusi dut marrazki bizidunak euskaraz ikusteak duen garrantzia. Naiz eta telebista indarra galtzen joan oraindik ere nagusi da haurren artean. Askotan, normalki euskeraz egiten duten haurrak expresio jakin batzuk gaztelaniaz egiten dituzte, eta hau nere ustez telebistaren errua da. Hori bai, hau nere ustea da, inolako ikerketatan oinarritu gabea.