Aldaketak telebistako urrutiko agintean, baina ETB3rik ez

Aldaketak telebistako urrutiko agintean, baina ETB3rik ez –

Guaixe Sakanako Astekaritik jasoa. 

Nafar Telebistak hutsik utzitako kanala ETB2ri eman dio Nafarroako Gobernuak. Nagusiki haurrei zuzendutako ETB3 kanala Sakanan ez da ikusten.

Makina bat sakandarrek telebistako urrutiko agintean aldaketak egin zituzten hilaren aurreneko astean. Jakinik Euskal Telebistaren 2. katea Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) bidez Nafarroa guztian 26. kanalean sintonizatu zitekeela, hala egin zuten makina bat herritarrek. Eta gero urrutiko agintean ere beste zenbaki bat eman zioten ETB2ri, eskura izateko. Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok jakinarazi zuenez, “Nafarroako milaka herritarren eskaera” kontuan izanik hartu zuen gobernuak ETB2ren seinalea zabaltzeko erabakia.

Aldaketak telebistako urrutiko agintean, baina ETB3rik ezHerritarrek ere hainbatetan eskatu dute euskara ardatz eta nagusiki haurrendako programazioa eskaintzen duen ETB3 katea Nafarroa guztian ikustea. 2016az geroztik Lizarrako, Zangozako, Tafallako eta Tuterako tokiko LTD bidez ikusgai dago. Irailaren 6az geroztik Iruñerrian ere ikus daiteke. Beraz, Nafarroako etxe gehienetan marrazki bizidunak euskaraz ikusteko aukera dago.

Baina Sakanan ETB3 telebista ikusi gabe segitzen dugu. ETB3ren Aldeko Plataformak horixe salatu du. Sakandar batzuek ez dute jakinen haurrei eta euskaraz eskainitako kate bat dagoenik ere. Gabezia horrek haurren hizkuntza ohituretan du eragina, euskarazko ereduak beharrean erdarazkoak erabiltzen dituztelako ahoan.

Gobernuak aldaketa horiek egin ditu Nafar Telebistako LTDko kanal autonomikoa hutsik geratzean eta telebista sustatzen zuen Abian Komunikazio SL merkataritza-etxeari lizentzia baliogabetzeko espedientea despeditu ondoren, 2016ko lastailaz geroztik esleituta zuen kanalean inolako emankizunik ez egiteagatik.

Aldaketak telebistako urrutiko agintean, baina ETB3rik ez Aldaketak telebistako urrutiko agintean, baina ETB3rik ez
etb, ETB3, nafarroa, Sakana, telebista
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Aldaketak telebistako urrutiko agintean, baina ETB3rik ez”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude