Abizenen jatorria eta esanahia: Arana, Etxebarria…
Abizenen jatorria eta esanahia –
Identitaterako eskubidearen barruan sartzen dira pertsona orok bere gurasoak eta abizenak ezagutzeko duen eskubidea. Talde sozialak hazten joan ahala sortu ziren. XII. eta XX. mendeen artean hasi ziren erabiltzen, baina K. a. VII. mendea baino lehen, greziar, hebrear eta indiar batzuek gaur egungoaren antzeko deiturak erabiltzen zituzten jadanik. Euskal Herrian, egoera zibila erregularizatu zen une berean ezarri zen legezko abizena, parrokiako erregistroetatik kanpo.
Abizenen jatorria eta esanahia:
izen, leku, lanbide edo ezaugarri fisiko batetik etor daiteke:
- Patronimikoak. Abizen askoren jatorria izen propio bat da. Abizen ingelesetan (Harrison, Johnson eta Michelson, esaterako) “son” partikula agertzen da (semea); eskoziarretan, Mac edo Mc; irlandarretan, O‘; portugesetan –es eta hispanoetan –ez desinentzia. –ov edo –ova errusian (seme edo alaba, hurrenez hurren); Ivanov/Ivanova. Askotan, seme-alaba ordez, beren menpeko esklabu edo morroiek ere hartzen zuten. Horrela; Gonzaloren ondorengoa, Gonzalez zen; Ramiroren ondorengoa, Ramirez; Sanchorena, Sanchez; Martinena, Martinez; Pererena Perez. Gauza bera gertatzen da Fernández, López, Hernández, Díaz, Estévez edo Muñozekin. Hala ere, abizen batzuk ez ziren eraldatu eta jatorrizko izenen berdinak izaten jarraitzen dute. Adibidez, Alonso edo García. Euskal baliokidea -nafar tradizioa bereziki-: –ren. Ansorena, Perurena, Iñigorena, Juanena… Arabarako abizen bereizgarrien kasuan, patronimiko eta toponimikoen nahastura ematen da: Ruiz de Azua, Lopez de Luzuriaga… (horrela ere dokumentatuak: Azuako Ruiz, Luziriagako Lopez)
- Toponimikoak edo inguruaren deskripzioa. Bizitokia edo ingurua deskribitzen duena; Etxeberria/Villanueva, Arteaga/Encinar, Madariaga/Peral…
Beste askotan auzo, herri edo eskualdea hartzen dute: Bilbao, Tolosa, Madrid… . Gaztelerakoek batzuetan “de” preposizioa dute (del Campo, de la Vega…) edo gentilizioak dira, besterik gabe (Castellano, Navarro…). - Ofizioak. Lanak identifikazio-bide gisa balio izan zuen eta, horrela, Herrero, Zapatero, Cantero, Carnicero, Guerrero edo Labrador bezalako abizenak sortu ziren. Anglosaxoiak: Baker (=okin), Smith (=burdingile), Schuster (=zapatari)…
- Pertsonaren ezaugarriak: Batzuetan, abizena daramanaren ezaugarriei dagokie; horren adibide dira Alegre, Blanco, Rubio eta Moreno abizenak.
Euskal abizenen kasuan, ezaugarri nagusia toponimia da. Euskal abizenak, bereziki eta zalantzarik gabe, toponimikoak eta ingurunearekiko deskriptiboak dira. Askotan, euskarazko hitzen lotura. Hitz horiek izen/sustantibo (zubi, haran, mendi, bide…), adjektibo (barri/berri, zar -zahar-, zabal…) edo atzizki (-aga, -eta, -tegi) izan daitezke.
Sakondu nahi baduzu:
euskaragara,
oso ondo azaldu duzue,
Euskal deituren kasuan, leku-izenetatik datoz beti,
adib. ASTOREKA: *AUSTO-IRA-en-GARA–>ASTO-IRE-KA–>ASTOREKA
Bakoitzak zer esan nahi duen, AZALDU bai egin daiteke gaingiroki, baina zehazki DESKRIBATU edo DEZIFRATU ahal izatea ez da batere erraza. Euskal ERRO “primigenioak” ezagutu behar dira hori zehazki egin ahal izateko.
Adibidez, nik hemen ASTOREKA abizenaren kasuan egin dudana egiteko, AUZ/AUS eta AUZTO/AUSTO erroak ezagutu behar dira.
Eta berdin toponimoak dezifratzeko ere, adib. AZPEITIA eta AZKOITIA
Erro horiek ezagutu gabe, erraz eror daiteke errorean, eta esan, adibidez, “haitz-goiti” edo “haitz-beiti” direla. Baina ez da horrela; *AUZ-goiti eta *AUZ-beiti dira seguru-segurenik.
Horretarako “Deitura eta Toponimoen Zerbitzu eta Eztabaidagunea” sortu nahi diat ZUZEU honetan.
Nortzuk zarete, bada?
Aupa Josu! Egia esan zu jantziago zaude kontu hauetan. Ni oso agerikoak diren egungo euskarazko elementuekin ausartzen naiz soilik.
Bestalde, zure galderari erantzunez; euskaragara.net Kultura Elkartea da, irabazi asmorik gabekoa. Euskararen dibulgazio, irakaskuntza eta sustapena burutzen dugu. Liburu fisiko eta birtuala argitaratua dugu eta hori da finantzazio iturria. Diru laguntzarik ez dugu jasotzen/eskatzen. Zuzeu-ko euskaragara kontuan, egindakoaren berri duzu, artikuluen bidez. Ondo bizi!
Ez da beti hala ordea. Azpeitia eta Azkoitia Uraz behiti eta Uraz goititik datoz, eta Nafarroan eta beste hainbat tokitan itxura eta ezaugarri fisikoei loturiko deitura asko dira: Handia, Gorria, Gorriz, Jurio(Zuria), Lasterra, Lakarra, Garraza, Gartzia(Gaztea),animaliekin loturiko ak, Otsoa, Hartza,Belatz, Belasko,eta izenetarik sortutakoak, Errendorena, Karlosena, Paskualena…
Ez da egia euskal abizenen ezaugarri nagusia toponimia dela, inondik Inora, euskal hori zer den berdin entenditzen badugu, eta ez dut uste hala denik. “Ez” hori Nafarroa independente izan zen bitartean, edo ingurumari horretan, “iz eta do itz” zen, Eneritz, Osteritz, Astitz, Azenaritz (Aznarez, Aznar) Lupitz, Uritz, Ortiz, Ruitz, Senberoitz, Gipuzkoan ordea erdal Idiakez daukagu, erdara al da? Nork esan dezake Martinez edo Santxez deiturak, azken hori oso ohikoa nafar erregeen artean, Santxiz, ez direla euskal abizenak? Bestela ere, patronimikoen gainean eraikitakoak ehunka dira, Astrain, Lukin, Antsoain, Badostain, Beasain, Andoain, Orendain, Muniain, Noáin, Paternain, Gerendiain, Ballarain,Senosiain, Gendulain, ahaztu gabe ano bukaera dutenak, Arellano, Abinzano, Bakedano, Barindano, Garellano, Sestao, Goiano eta abar. Navarro , nonbait, musulman egindako baskoia zen. Ofiziozkoak ere badira, arginarena, Aroztegi, Baleztena, Eskudero, Zamaltzain, Mandazain. Amorena ere oso polita da, eta Maizterra. Arginariz, Arginano, Ursua, Mikeo. Eta bukatzeko, ez dut Nafarroako listin osoa hona ekarri nahi, De hori ez da Arabako ezaugarri berezkoa, Euskal Herri osoan dago
Lope de Haro , bere arbasoek abizen nafarra zuten, Lopez de Abendano, Martinez de Muniain, Lopez de Goikoetxea, Martinez de Morentin, Lopez de Zuniga…..eta jakina, Ignazio de Loiola, hau da, Eneko Loinaz. Eta holako kontuk.
Nagor: bai, egiari zor, badira ehundaka abizen nire ezagutzatik eta konpreni dezakedanetik at daudenak (eta esango nuke batez besteko erabiltzaile baten parean edo gorago egon naitekeela). Astero zerbait berri ikasten dut, oro har, euskarari buruz. Ezagutza horri ertsirik, toponimiak nagusitasuna du.
Aipatu dituzunak, agitz interesgarriak dira, zinez. Aipatu dituzun horietaik, edonola ere, “Aroztegi” nik toponimian kokatuko nuke. Lanbidearekin zerikusia badu ere, lantokia adierazten du, lanbidea baino (egungo euskaran behintzat).
Youtube-n eskegi dudan bideoan 50 pertsonatik gora galdetu didate, Hego Ameriketatik batez ere. Kasu askotan ezinean ibili naiz edo bilaketan gora eta behera, taxuzko erantzun bat eman nahian. Bestalde, Goiena TBk gai honen inguruan iaz egin zuen bideo bat duzu hemen. Eurek youtuben eskegi dute ere. Interesgarria izango zaizu(e)lakoan, jaso nire agurra!
Nik uste toponimiak bi gauza besterik ez duela jasotzen:
1- lekuaren beraren ezaugarriak, edota leku jakin batean zer dagoen.
2- Zer dagoen horretan, soil-soilik gauza iraunkor direnak, artea, haritza, eta halakoak. Har kontutan toponimoek duela 4 edo 5 milakoak direla, gutxienik. Orduan bakarrik jasotzen dute GAUR DAGOENETIK GARAI HARTAN EGON ZITEKEENA. Erabat modernoak diren toponimoak salbu (oso gutxi, ezein baldin badago).
Eta ez dinat uste patronomiko hutsik dagoenik (leku-izena jatorritzat EZ duen deitura-izenik)
Ea, goazeman hik jarritako adibide batzuk aztertzera:
-IZ/-ITZ atzikiak leku-atzikiak ditun: izan ere -IZ atzizkiak nongo edo nondiko esa-gura dun: Ene herrian halako hainbat zeudek: GautegIZ, TerlegIZ, ZendokIZ, eta abar; eta gauza bera Nafarroako patronimoetan SanchIZ…
Gero -IZ hori -EZ bilakatu dun: PerEZ, LopEZ, SanchEZ… (Erdi Aroan-edo); eta Araba alden DE: Lopez DE Muniain, Martimez DE Lezea… Beraz DE hori euskeraedo iberikotik zetorren, gazteleratik baino lehen.
3- Patronimoen gainea eraikiak DIRUDITEN leku-izenak ez ditun patronomikoak (edota patronimiko hutsak. Aipatzen ditunan zenbait adibide:
ANTSOAIN, ANDOAIN, MUNIAIN…, ene ustez -GAIN leku-atzizkitik datoz.
BAKEDANO, BARINDANO…: -ANO atzizki hori
*An-ON//–ANO” (Bakedano…) edota *ARA-in-ON//ARA-in-ANO (Barindano…): an-on//-ano metonimiatik dátozan, latinaren eraginez. Beraz, leku-izen garbiak (-ON: UNEtik datorren lekuzko ñabardura.)
ZESTOA/SESTAO…, *HESTU-ON-A(ra), gazteleraz “ESTUARIO”, horiek ere leku-izen.
AROZTEGI, ZAMALTZAIN, “ofizioak” diruditen arren, ez dun horrela, nire ustez: AROZTEGI: *ara-auzo-en-tegi “auzoak dauden lurral-gunea”
ZAMALTZAIN: *sara-ama-leh-an-azua-gain “landagune sarrerako bailara goiena” [landagune sarrerako (SARA-AMA-LEH) bailara goiena (AZUA-GAIN)
AMORENA eta
MAIZTERRA, hurrengorako
bikaina
MAIZTER (-A barik) izen arrunta dun, bere jatorrizko zentzuan “alogereko” (Bizk), eta abineR (iberieraz, zentzu berean: “leinuaren alogereko”)
AMORENA ez dinat identifikatzen ongi, ñabardura gehiago behar.
AUZ/AUS bisibazkoa (Goi Paleolitoan sortua) txit erro aberatza eta toponimia oso ugaria dun: ALTURA/ALTUERA/KALITATEA adierazten duena.
Erro horren eratorkiak bat baino gehiago ditun: adibidez,
AUST-O (jada ikusi duguna), baina baita
AUZP-/AUSP/AS- (auspo, ausper, suzper, hauspo, aspaldiko; eta toponimoetan: Azpeitia, Azkoitia, Aspuru…
AUZK-/AUSK/AZK-/ASK- (Azkue, auskalo, aske…; Auzkera/uzkera/uskera???)
AUZN-AUSN-AZN-/ASN- (hausnar, ausna/usna/ aznar, asnoto/asto…)
Nagore nafar abizena duk, ni ez nauk neskatila. Ez zekiat hasperenka edo ahozpez utzi nauan. Hiru zehaztapen baino ez: Aznar azenaritik heldu duk, azeria, auskalo erdarazko “abuscarlo”tik, eta unaimaizter, caporal erdaraz, lingua nafarrorum hitza azaltzen den lehen dokumentuan jasota zegok.
Eta neronek ezagutzen ditudan “ain” gehienetan ez dago muinorik, ongi dokumentaturiko erromatar edo euskal izena eta ain genitiboa, norena. Eta g’aldera bat: Zer dira “ika” bukaera duten horiek? Artika, Gernika, Gatika, Barrika, eta beste.
“UNAIMAIZTER” egoki-egokia duk “caporal” (gazt.) eta “capataz” (iberiera) adierazteko:
*UNAI-en-MAIZTER “maizterren (en-MAIZTER) artzaina (UNAI)
“AZENARI” hitza jatorriz euskerazkoa duk:
*hatz-en-an-eri–>atzenari–>azeri “hatz (HATZ-en) erikoa dituena (an-ERI)”, hots, hatz-aztarna meheak (eriak) dituena.
NOAIN, MUNIAIN… “AIN” hori *GAIN dela uste diat, honako maneraz eraikia:
NOAIN *anu-an-gain “gaineko (ANU.an) altura (ANU)
MUNIAIN *muna-en-an-gain “munaz (MUNA-en) handikoa (an-GAIN)
GatIKA, GerrIKA… “IKA” atzizkia ere ugari-ugaria duk toponimian. “-IZ” atzizkiaren sinonimoa dela uste diat, honela eraikia:
GATIKA *gara-azua-an-ika–>gara-tan-ika–>gatika “montor goitiko (an-IKA) lautada goiena (GARA-AZUA)”
IKA duk “montor-gaina” eta IKE “aldaia” (pendiente)
Izenak dezifratzean darabildazan an, en horiek ÑABARDURAK dituk (zirkunstantzialak):
AN “jarduera” ñabardura
EN “nongo/nondiko/noren” ñabardura
Nagore, nafar izena
Izan ere, pentsatu diat neska haizela, zeren hemen neska moñoño bat ezagutzen diagu, izen hori duena…
NAGORE *an-ago-ara-une-en “borthuko (an-AGO) lurralde (ARA) gunea (UNE-en)
Toponimia-zale egiten bahaiz, abisatu, eta bidaliko diat toponimoak dezifratzeko usuen erabiltzen diren erroen zerrena (20 edo), eta beste trikimailu batzuk.
ÇEURE GUÇIA (euskerazko lehen agurra, 1610)
Nafar izena, bai. Artzibarreko herri batena, Oroz-Betelu eta Aezkoa hegoaldean. Bestela ere, euskarako agurrik, formala erran dezagun, gutxienez bi mende zaharragoa da, Nafarroako administrazioko goi mailako bi kideren artekoa, Herriberrin idatzitakoa, Oliten, Martin de Zalba eta Matxin de San Martín (de Unx). Biak Carlos hirugarrenaren idazkari eta diruzain, eta hala dio: Jinkok dizula afarion, ez naiz beldur ez den hala. Eta bukaeran: Segi bizkor eta alegra hadi ongi!
iepa, Nagore, “Borthükoa” (*an-ago-ira-en)
BORThU *boroto-ago-tui “sarrera-irteerako (AGO) mendate- (BOROTO) bide egokia (tui)”
Zein toponimia aberats eta anitza duzuen Nafarroan!
Hona hemen ene laborategiko interpretazioak:
ARTZIBAR, OROZ-BETELU, AEZKOA…
ARTZIBAR *ara-an-zi-ibar “araneko (ARA-an) erribera (ZI-IBAR”)
OROZ-BETELU *oro-auz-behe-en-iri-te-leh-une–>oroz-be-te-le-u(n) “montor (ORO-AUZ) azpiko (BEHE-en) hirigune esparrua (te–IRI-LEH-U(NE)”
AEZKOA *aho-auz-en-uku-on-a(ra)–>borthuko (AHO-AUZ-en) lurralde gunea (UKU-On-ARA)”
Baina hauek LABORATEGI MAILAKO interpretazioak izanen dira, harik eta jakin arte, ezen Artzibarren IBAI edo ERREKA (ZI) bat dagoela;
Oroz-Betelu, egiaz MONTOR AZPIAN dagoela;
eta Aezkoa, egiatan, MENDATEAN dagoela.
Hori jakin ahal izateko… hi hau hor, Nagore; edota “Imserso”-ko bidaje horietariko batera apuntatu behar.
ARTZIBAR-ri buruz, lehen tentaldia izan ohi duk ea “artzain” kontua ote den. Baina hori “antzekotasun hutsen arabera interpretatzea”, litzateke (hizkuntzari gehien-gehienek egin ohi dutenez. Baina hori “tranpa mortala” duk,
Gainera, oso arraroa da toponimoetan animaliarik aurkitzea (oso modernoetan izan ezik: Behorlegi, Beobide edo halako gutxiren batzuk)
Adibidez ZALDIBAR, ZALDIARAN eta abar, ez dituk inolaz “zaldiak”, baizik eta SARA/SALA erro sáharar/mediterraniotik euskerak jasoa, LANDA esan nahi duena.
Horrela,
ZALDIBAR *zala-an-leh-ibar “landako (ZALA-an) ibar esparrua (LEH-IBAR) ”
ZALDIARAN *zala-an-leh-aran “landako (ZALA-an) araneko esparrua (LEH-ARAN)
LEA erroak “laugunea, bailara” adierazten du beti; eta LEH apokopeak “esparrua, ingurua”, beti.
Hemen abiapuntua zen toponimiaren sortu direla euskal, nafar deitura guztiak, eta nik ezetz diot. Nafarroa nuklearrean ez da hala. Eta jolasari segida emateko, zer dira Nafarrate, Nafarruri (gaurko Casalarreina), Herremeiluri, Biguri, Basauri, Donostia, Irunea, Xabier, Irunberri, Orkoien, Ulibarri, Hiriberri guztiak, Doneztebe, Donamaria, Donazahar, Donapaleu, Senpere, Donibane, Lohizune eta Garazi, Santa Engrazi, Abadino, eta animaliei loturikoak bat Edo beste begitantzen jata, Otsagabia, Uxue, Otsobi, Behorburu, Kaparroso, Otsate, baina, badakizu, oro ez da urre.
Nik uste diat toponimo horietako batek ere ez diola egiten erreferentzia animaliei,
BEHORLEGI, BEHOBIA eta BEOBIDE toponimoek ere interpretazio oker baten bidez esleitzen die “behor” hitza, ANTZEKOTASUNAREN METODOLOGIA tranpatian oinarritzeagatik. Hona hemen nire bertsioa:
BEHORLEGI *behe-oro-an-leh-en-hegi “mendipeko (BEHE-ORO-an) hegi esparrua (LEH-en-HEGI)”
BEHOBIA *behe-ena-oro-bia “mendibia (ORO-BIA) azpikoa (BEHE-ena)”
BEOBIDE *behe-o(n)-en-bide “behe guneko (BEHE-ON-) bide (BIDE)”
BEHORBURU *behe-oro-an-on-buru “mendi azpiko (BEHE-ORO-an) goiena (ON-BURU)”
Hik aipatzen dituan OTSO/- OTSA- guztiak ez dituk “otsoak” (hori demasa litzateke, hi, otso guztiak uluka!), baizik eta *AUS-On “alturak/altuerak”
Bihar hasiko nauk banan-banan interpretatzen.
Aurrekoei dagokienean “Behor-//Beo-, hitz gakoa ORO duk.
KORO/ORO erroa, jatorriz euskara-iberiera bisilabazkoa duk, hemendik hara eramana, madalaine migrazioaren eskutik (-10.000).
KORO/GORO erroak “gailurra, goitikoa” adierazten dik xinpleki (Gorostiaga, Gorostiza, GORbeia, GORliz, KOROa…);
erro emigrante hori grekoak ÓROS-ORÊOS bilakatu zuen (“mendia”, eta aldagai hori honantz bueltatu (boomerang efektuz); aldiz, Kretakoek KORO mantendu zuten (hala ageri da haien negozio-kontuetan, KORO “guztizkoa, oro, suma” adierazten, eta euskerak ere ORO jaso zuen bueltan hizkuntza mediterraniotik.
Eta USTEZKO ANTROPONIMO horietarko bat ere ez dut benetako antroponimo (agian “Xabier”, baina hori ere ikusi beharko)
Tira, aurrera jarraitu aurretik, atariko (preliminal) gauza pare bat argitzea zeukeagu:
BERRI/BARRI auzia. Zein duk jatorrizkoa eta zein eratorkia?
nik BARRI aldaerararen aldeko argumentu fuertea zeukeat:
izan ere, BARRI ageri baituk idatzita, -2.300eko idazkun iberiko batetan: “eBARRI KAME…” “ZISTERNA BARRI BAT…”, Ullastret-Gironako negoziante baten ahoan.
eta nola dezifratzen duk BARRI hori? *ebai-an-arri “ebakitzeko harria” (neolitoko hitza, gutxienik)
Bigarren auzia errazagoa duk: BERTAN/BERTON
Bistan zegok BERTON bertoko jeneroa dela; eta BERTAN?
Bada, BERTAKOA (hangoa, nonbait, ezen EZ hemengoa; hemendik haratagokoa, nahiz eta 2 km haragokoa izan.
Beraz, jar zaitezte praktikatzen, gipuzkoarrok, eta egiozue mesedetxo xume hau Euskera Batuari. Gauza pare bat besterik ez baituzue aldatu behar izan. Bada saia zaitezte, faborez, bi gauzatxo horiek egokitzen, sikeran.
Eta ez dadila etorri Bizkaialdera Rekondo biologoa, eta gero zera esan bertan: “han Bizkaian ez didate ulertzen BERTAKO produktoak esaten diedanean. “nongoak?” erantzuten baitidate, nahasita”
Saia zaitezte, bada.
Bestela ez diagu sinetsiko zuen debozioa Euskera Batuarekiko.
Zer iruditzen Xabier, Lunbier, Irunberri Txabier, Txaberri, Etxeberria? Txabola Etxola? Otsagabia, Otso habia, ezin argiago, Otsobi, Otso hobia, bergauza. Bestela ere, Gorostiaga eta Gorostiza eta Gorostieta gorostiak dauden tokiak dira, sin dudarik gabe, nola Arteaga, Arteta, Lizarraga eta abar arbola bat dagoen tokia adierazten duten. Eta zuek ere, ni ez naiz giputza, ea zerbait ikasten duzuen, bostortza zer den badakizue, baina hortza ez, eta biluzik ere bai, baina biloa ez, ahantzi egin duzue nonbait hor.
Estonatzen nau beti horrenbeste toponimo ikustea otso hitz horrekin. Segur askotan otso animalia balegoke hor, baina ez ote zen ere arbola bat edo landare bat izen hori zeukana? Adibidez otsondoko lepoaren kasuan , otso bat bizi ote zen gain hartan? ala bazen arbola mota bat otso izenekoa “ondo” horrek seinalatuko lukeena?
Erran diat jada, OTSO/OTSA- toponimoari (TOPONIMOARI) buruz deritzonana: Ez duk inondik ere “otso” animalia baizik BISIBALAZKO Goi-Paleolitoko AUS-ON–>AUTSO–>OTSO, zeinek “ALTUERA/ALTUERA/KALITATEA” (horren sinonimoa TUI duk eta azken honen entinomoa ITU (“baxuera, kalitate-eza, intenbide-eza”: ahitu, gogaitu, Musituko bailara irtenbide bagekoa, Araban)
TUI eta ITU erro antinomo horietatik sortzen duk -TU adizkia, zeinen esangura (positiboa edo negatiboa testutinguruak soilik erabakitzen duen: “garaitu” aditzaren adizkia TUI duk nahiz eta ITU dirudien *gara-en-TUI-an-tu; aitzitik “ahitu” *aho-an-ITU “energia akabatu”
Ostera, EHUko filologo zenbatek diño bada ze, -TU adizki hori -TUM latinetik datorrela. Hori duk ROMANISMO itsuaren delirioa.
Barkatu, jau erakaslea, zure kurtsoetan batzutan lo eginik.
Baina aldi honetan, zerbait konprenitu badut, laburbilduz, otso radikala “altuera” litzateke. Ba, dagoen tokian ikusita otsondo esplikatzeko nahi dut nahiz ondo hori esplikazaila bilakatzen den den. Aitzitik Uztaritzeko “Otsolarrea” eta Isturitzeko “Otsozelaia” biak ibar ziloetan daude eta eskutik eremanen zitut ikustera nahi baduzu.
Urbasan Otsoportillo ere badugu, Otsate ere bada, ziurrenik esanahi berekoa, Otsoteko ere bai, Otsandabaratze, nik zer dakita!
Gipuzkoako Errenterian bada Otsazulueta izeneko baserria.
Goian aipaturiko Uztaritzeko Otsolarrea baserritik kilometro batera XI. mendeko Otsantzeko kapera (baseliza) Konpostelako bidean. “Sudurreko bistaz” altuera estimatua : 30 metro!
Toponimian OTSO-OTSA leku izenak ez omen datoztela OTSO animaliatik…hori nork esan du, bada? Zergatik diozu hori? Otsoaren harat-honatak, bere eremuak eta bideak izango zuten bada eraginik nekazari-artzain haiengan, ez zaizue iruditzen?.
Otsango edo Otsondo edo Otxobide ez dator Otso-tik baina bai: zakur-zulo, urda-zubi, axeri-lepo, aker-larre…?
Ez dakit bada…
Otsoen ulua zoli-zoli neguan
Gauza bat da “OTSO” izen arrunta, eta beste bat OTSO/OTSA- TOPONIMOA, “otso” animalia dirudiena, baina “antzekotasunaren metodologia” tranpatia erabiltzearren ondorioztazen dena “otsoa” delakoa, baina ez dena inondik ere “Otsoa” (que viene el Lobo feroz, Caperucita!)
OTSO izen arruta “otsoa” duk, jakina: *au-hots-to “auuu hots zolia (TO)”
Baina toponimian beste gauza bat duk OTSO/OTSA-, alegia,
*on-an-to-aus–>o-to-so–>otso “altuera (AUS) gunekoa (ON-an-TO)”
Nagorek bazekik ON hori UNE/ON/O dela, “gunea”; eta AN, EN minuskulaz ageri direnak “ñabardurak” direla (erderaz “zirkunstantzialak”);
bestalde AUZ/AUS erroaren aldaerak honako hauek direla BETI, ezertan eta inoiz aldatu bagerik: AUZ/AUS/AUX/-UZ-/-OZ-/-OS-/-SO-/-TZ (Auze, Austo, Auxerre, Zarauz, Ozaeta, Osma, Somo, Aratz). Aldaera askotxo, baina finkoak eta aldaketa posiblerik bageak.
Tira, bada hori jakinda ia dena duk errana.
Baina gura izanez gero, pasa gaitezke otso otzarada hori banan-banan aztertzera, behintzat horietariko hiru-lau, adibide gisara:
OTSONDO *aus-to-on-an-dor–>os-t-on-do–>otsondo “altuera guneko (AUS-TO-ON-an) tontorra (DOR)”
ost/ots metatesia
OTXOBIDE *aux-to-on-an-bide–>ox-to-o-bide–>otxobide “altuera guneko (AUX-TO-ON-an) bide (BIDE)”
oxto/otxo metatesia
OTSOLARREA *aus-to-an-on-lea-arre-ara–>os-to-o-larrea–>otsolarrea “altuera (AUS-TO) guneko (an-ON) larre- lurraldea (LEA-ARRE-ARA)”
ost/ots metatesia
OTSAZULUETA *aus-to-on-an-zulo-leh-eta–>
“altuera (AUS-TO) guneko (ON-an) zulo esparruak (ZULO-LEH-ETA)”
Eta orain dator Beñat Castorenaren gonbita gogoangarria: “eskutik eramanen zituk hori ikusteara”
Izan ere, ez da alferrikako gauza, zeren nik hemen egin ditian interoretazioak LABORATEGIKOAK baitituk. Errealitate fisikoaz bat ez darzena, behingoan berrikustekoak. Beraz, abisatu zintzoki ea egiatan dagoenaz bat ez datozenak.
Tira, isiltasunak erra nahi duk izen horien lekuak ez dituzuela ezagutzen zuzunean (edota hain azkar konbentzitu zaituztedala??)
Dena dela, orain leku-izenak banan-banan eztertzea litzateke, batez ere leku susmagarriak, pertsona edo animaliaren aztarna idurika litzaketenak (Akerlanda, Petralanda….)
Bada, aurretiaz abisatzera noakizueb AKERLANDA horrek ez diola egiten erreferentzia inongo AKR bati, baizik eta LANDA bati:
iberikoz AKEL “ladera”, eta euskera HEGIKO LANDA, horixe Akel-Larreako bilerak egiteko. Gero beste guztia Inkisizioak egin zuen: iduriteria fantastikoa, eta pertsonak sutan erretzea.
Herri bakarretarik bat izango gara nun posible den kasik elgar joka aritzea toponomiaren interpetrazioagatik.
Josu errepikatu beharra daukat Otsolarre baserria ez dagoela muño baten gainean eta Otsantzeko kapera Sukarrietako elizaren altuera bertsuan izango dela.
Beraz altueraren hipotesia kasu batzutan ez bada botatzeko, bada besterik eta animalearen esplikazioa onenetarik bat litzateke seguraz ere.
Baina horiek hola, beti segitzen dut estonatzen zenbat otso kurri ibilki zen herri honetan !
iduri eta ardi baino otso gehiago bazela!
Dakidanez ondo ondoko Biarnoko toponomian ez zait iduritzen ikusten den horrelakorik baina hobeki informatuko naiz eta erranen.
Eta nago ez den gainera ere arbola, landare edo detalle toponomiko bat arrokapean, zenbait kasutan behintzat. Horretan geldituko naiz, gai honetan ignorante bat naiz eta.
adiskideok, urrengo gatazka toponomiko artio
Kaixo Benat,
Ez duk harritzekoa herri honetan toponimoengatik topeka ihardutea, zeren geu bakarrik baikara inguru zabalotan, gure izenak dezifra ditzakegun hizkuntza bakarra.
Bestela, bai estonatzekoa dela gure borthurtako otso-errenkadaren modelo-desfilea! EZ dituk otsoak, baizik eta AUS-TO leku-izenak “altuera gutxi-gehiago altuak”
Hor daude BI erro finkoak, baina baitezpadakoak: AUS eta TO
AUS “altura, alduera edota KALITATEA” izan ahal duk, gogoratu hau! Beraz, ez dik zertan izan derrigorrez “altua”; adibidez “lur emankorra” izan daiteke.
Eta beste elementu bat TO atzikia duk. Adibidez, zer esan nahi diagu ume/nerabe bati NESKATO erraiten dugunean, handia dela?, txikia dela?
NESKATO, BERE TXIKITASUNEAN HANDIA; EDO BERE HANDITASUNEAN TXIKIA.
TO hori Einsten teoria bezain erlatiboa duk; AnboTO ez genuke jakingo zer den, harik eta handia dela ikusi arte muturren aurrean.
Beraz, -TO interpretatzean, “gutxi-handi” erraitea duk onena
“ALTUERA-EDO GUTXI-HANDIA”
Naberan,
Iphuinac didatzaçu çuc!
Iphuinac idazten dituçu çuc!
Iphuinlandiaco contu magico iberico prejurasicoac.
Contuz, guero, otsoequin!
Ustez eta muino ttipi-handi diraden, ez othe çaren benetaco otso oro eta borojale atzaparretan jaussiren! Eiñ!
Çoaz Neanderthalandiarat jolasterat!
Adeitassunez
Naberan,
didatzaçu, idatzi, scribitu, izquiriatu eta abar bethi dira interpretagarri çure an, en, in, boro eta eiñequin, ezta?
Cer uste duçu çuc, neanderthalac çu beçain primitivo eta indigenista cirela?
Vicitza complicatuagoa çuten, çu haci eta vici içan çaren mundu erracean baino.
Nire gurhassoec ere vicitza çaila.
Noizbait lan eguitea passatu çaiçu burutic çure vicitza lucean?
Ez baituçu eguin!
Adeitsuqui
Izen toponimikoak izen, ea nola esplikatzen den OTSAIL alturetatik begiratuta… toponimo ez bada ere, “denboranimo” bada…
Zer habil, Lavin, irain ahala,
zozokeriak esaten?
bitez pindartuak beren infernuetan arnegazioz egosten
eta jelosiaz hotzak karraskatzen
hik zer uste duk, Mikel, OTSOtik datorrela ala HOTZetik?
Beti izan ote dituk otsoak otsailean? Neolitikoan ere bai?
Eta derrigorrez hil horretan? eta zergatik ez beste edozein hiletan? azaroan , abenduan, urtarrilean?
Bada, OTSOen aitziko gurutzadan abiatua naizenez, HOTZaren aldeko interpretazioa egingo diat:
OTSAIL *aus-on-hotz-an-en-il–>os-o-ots-a-il–>OTSAIL
“hotz (HOTZ) handia (AUS) dagien (an-en) il-gunea (ON-IL)”
Otsailan osphatzen cen hemen eta Romaco lurralde ossoan ere, garai paganoetan, Lupercalia iceneco jai bat. Jai hori cathartico moducoa cen (aratustea, carnavala…), eta handic sukar catharticoa: fiebrea, nondic febraio, fevrier, febrero, february icenac baithatoz.
Euscal Herrian, lupercaliac osphatzen ciratequeen otsailean. Hori cen orduco aratustea. Euscal Herrian beçala, Roma ossoan ere. Roman baino lehenago Grecian ere osphatzen cen, eta seguru berce anhitz lekutan ere.
Otsoa symbol osso fort bat da Europan, eta berheciqui Euscal Herrian. Indoeuropear herri petoen animal totemicoa da otsoa. Russiaco steppetaco scythec, hunoec, mongolec, etc, totem beçala erabili çutela documenta daiteque. Hemen patronymicoetan aguercen da symbol hori.
Euscal gudari eta aguintariec Erdi Aroaren hastapenetatic Otsoa icena harceco ohitura eduquitzen çuten. Vasconiaco ducherrian, Bizcaico jaurherrian, Iruña eta Naffarroco resumaren tenencietan… Gure herriaren ikur ere ba dira otsoac, adibidez Bizcaian.
Nere ustez, otso- icena daducaten toponymoetan otsoa aguer daiteque animaliari refferituz nola persona bati refferituz ere. Bainan aguian equivocatuta nago. Ez dakit.
Adeitassunez
Bai, OTSOAK (lupus) predikamendu handia duk Arioen artean, eta handik sortu zen Erroma bera ere (eta Lupusen ugatzetik elikatu)
Ostera, euskaldunen artean “Lupua” edozer gaiziari deitzen zaio.
Ostera, HARTZAK (oso) bai duela predikamendua gure mitoan)
Hartza gurtzen zute (Sta. Ursina Festak ospatzen ziren oraintsu arte.
Joan Hartzaren mitoak adieraten du ezen gizakiaren eta hartzaren semea zela-
Baina otailean Haza bere letargoa zegoen, eta ez dago inolako motiborik pentsatzeko OTSAILA “hartzatik datorrenik, eta are gutxiago OTSOtik
Aupa Josu, ez zekiat euskal toponimoetan azaltzen diren otso guztiek otso animaliarekin zerikusirik oten duten, ez nauk aditua horrelakoetan, baina Otsozulueta baserriaren adibidean, ene ustez, otso + zulo + -eta osagasiak dituk barruan, eta erranahaia otsozuloen tokia litzateke. Hori duk errazena, eta baserriaren ingurugunea aztertuta, oihan baten barruan izanik, baita logikoena ere. Dena den, ez nikek horren alde lepoa jarriko, etimologiak korapilotsu samarrak izan daitezkeelakoan. Pasa egun o!
Barka, gaur kanpoan izan nauk,
OTSOZULUETA
*aus-to-en-on-zulu-eta “altuera-edo (AUS) gutxi-asko (TO) gunean (ON) dauden (en) zuloak (ZULU-ETA)”
Joseba, baserriaren zena denez, “ZULO” hitzak adierazi nahi duena soloak izan daitezke, edo ortuak, larreak… Leku eta kokaera zehatza jakin behar.
Baina inolaz ere EZ otso “lupuak”. Bururatu ere halakorik!
Baina
Jinkok gabon. Ez dut uste ez den hala. Halako batean, ez dakit zein otsotan ari ote ginen, otu zait toponimia nagusia ahantzi zaigula. Nondik heldu ote diren Nafar, bizkai , giputz alu horiek, badugu Nafarroan Ipuzkoa deitura, Arabar, Lapurtar eta Zuberotar?
Aspaldi irakurri nuen Euskal Herrian, ez Euskadin, 55.000 deitura baino gehiago genituela, Txinan baino gehiago, eta ugaritasun horretan erdal eskribauak beren aztarna utzi zutela. Amakume baten abizena Zabala bazen, gizonarena Zabalo, Zuberoa Zubero, Zuria Zurio (Jurio), eta hala sortu zituzten ehundaka deitura. Eta animaliekin nolabaiteko lotura duen atsotitza, Estellerrrian ezaguna eta mugakideen artekoa arrunta: Ikusten baduk Arabarra eta sugea, uztak sugea eta Akatu Arabarra.
“Uztak sugea eta akatu Arabarra” ez zekiat “animaliekin zerikusirik duen, bai dela ALIMALEKOA.
iZENAK erdalduntzeari buruz, erran diat Elizak zein nolako ordorete eitaldia egin zuen bazter guztiak santutzeko eta bedeinkatzeko: toponimoak (Saratutxu–>Santutxu…Festen ordenamendua, ekinozioak eta Solstizioak…(Eguberri–>Natividad…)
Eta baita ANDERE AMA // AMA BIRJINA
Eta hor doaz “Ama birjina” guztiak “Ama Dama” ordezkatzera:
Guadalupeko Ama, Mexikon
Kandelariako Ama, Tenerifen… etc
eta Begoñako ANDRA MARIA, Gazteizko LA VIRGEN BLANCA
beren tornurtetik destornuratzen MARI ANDEREA,
MARI ANDERE ZURIA, etc, etc.
Beno, ba orain jarrai dezagun aitzina, ea zein beste hainbat ordezkapen jasan dituen euskerak eta euskal kulturak detektatzen
Aurrera Bolie.
adibidez,
ERREKA ORTU –> RETUERTO
etc.
Bizkaian bakarrik gertatu ote dira halakoak?
Retuerto erreka ortutik,
regato errekatxotik
Bide ona inora ere ez joatekotan.
Beste jenialitaterik?
bes mordoxa bat zegok, tokaio
LARBOLEDA *LEA-BORO-ARAtik
LARREINETA *LEA-ERRI-ENAtik
Zugastietarekin aski ez, eta larboleda ere euzkoprejurasikoz, eh?
Trebea zu!
Larraina laboreak jotzeko tokia da. Eta toponimia nagusia zer?
hi, Lavin, nik ez dizkiat jarri Larreineta.. eta abar, eh?
“Larraina” duk bai, Nagore
LARRAINA *ale-an-arra-na(u)–>la-arra-in–na “alea (LA) jotzeko (an-ARRA) laugunea (en-NA(U)”
“ARRA” erroak “errepika” esan nahi dau (arraun, ihardetsi….)
Uf, ez duk soilik Bizkian, eskerrak!
Hortxe zegok Donostian ere LA CONCHA ponposoa, *LAKUNTZA, Karrantzako LA CONCHA uriburua bezala.
LAKUNTZA *lea-gune-azua–>la-kun-tza “bailara lau (LEA-TZA) gunea (GUNE)”
Naberan,
Gure adiarazpenec daducaten charrena da sinhestu eguiten dituçula.
Baten batek esana du Nafarroa eta Gipuzkoa hitzetan, nola Amezkoa eta Aezkoan, ahetzak dira Aezkoarrak, dugun OA hori taldea dela, hau da, Nafar taldea, Giputz taldea, Ahetz taldea eta hala. Arabar eta bizkaitarrak nafarrak ziren, Codice Calixtinumen jasota dago, eta Bizkai, Nafarroan badugu geronen Bizkaia, Oibarre eta Garipentzu artekoa, abizen arront arrunta. Bizkarreta, Bizkarreta eta horrelako herri izen gehiago badira, mendi maldan, muino lurraldea izan liteke Bizkai. Baina geronen izen potoloak, Nafarroa, Zuberoa, Gipuzkoa, nondik heldu dira? Eta Lapurdi eta Araba?
Çure nahi ukan nuque idatzi.
Bai, Nagore, bai. Nafarroan ere badugu (bagenuen) “Bizkai”.
Omenalditxo bat “Bizkai” izan zenari, Jesus Aiesak eginiko kanta polita hanez bidez, igande ilunabar honetan, goxo goxo, herri min…
https://www.youtube.com/watch?v=F4wbDygrfMU
La Concha ponposoa LAKUNTZA *lea-gune-azua–>la-kun-tza “bailara lau (LEA-TZA) gunea (GUNE)”
Kontxako hondartzak kontxa forma duelako du kontxa izena, Naberan.
Begi-bistakoa da gizon hau gaixorik dagoela, eta norbaitek bere ahaide edo lagunekin kontaktatu behar luke, erokeria honi behingoz galga eman diezaioten.
Ez naiz sartuko zuk esandakoetan, baina onartu beharko didazu concha ez dela euskal hitza, eta Zurriola eta Hondarreta hondartzak dituen hiri batean La Concha espainar turistek asmatutako izena dela, hala nola Hondarraitz hondartzan, Hendaiakoa, las gemelas izena. Neronek Irunen entzuna dut, badira bi Arkaitz handi, izenez Dunbarriak, baina espainolek segituan aldatzen dizkizute izenak, Juliantxo.
Zer iruditzen Maskorra?
“Kontxa” erdian, badago auzo edo etxebizitza talde bat “Maskor gain” izena duena. Izen hori, pasealekuko horman dago zizelkatua, espaloitik bertatik ikusten da. Baina ez da gehiegi ikusten, zizelkatua baino ez dagoelako, alegia, ez dago koloreztatua. Maskor gain hotela, maskorraren gain-aldean dago.
Izena nork jarri dion ez du axola. Kontxa deitzen zaio kontxa forma duelako, espainol turistek emana izan edo Lourdesko apezpikuak. Kontxa da hondartzaren euskarazko izena. Nik ez dut esan kontxa hitza hemendik edo handik datorren, mailegua den ala ez. Nire iruzkinaren zein puntutan hitz egin dut nik hitz horren etimologiaz? Gauzak imaginatzen zu ere ala?
Tx jarrita ez euskal deus ere, ez bada akulturizazioaren seinale garbia. Eta esanen zenidake zer concharen itxura daukan?
Ez dakit nondik datorren La Contxa izen hori. Bitxia egiten zait. Nik Lakuntzarena, hipotesi gisa, irakurria diot Txillardegiri. Egia da Donostian erdaraz La Concha, La Zurriola… erraiten direla. Txillardegik aipatu zuen agian Olazurriolatik etor zitekeela, baina beti hipotesi gisa.
Bitxiena hauxe egiten zait. Donibane Lohizuneko badiari, XVIII. mendean, La Contxa ere deitzen ziotela, eta dokumentuetan horrela agertzen dela.
Badia guztiei horrela deitzen zitzaien? Ez dakit zer pentsa!
Barka, baina XVIII. mendean, non eta Lapurdi euskaldunean izen gaztelaniar batez hondartza bat izendatzea arraro samarra iruditzen zait. Ez da harritzekoa, ordea, frantsesek Lohizune, padura, zingira, inolako lotsarik gabe De Luz izendatzea, eta Juliantxo batzuek betiko euskal izena dela baieztatzea.
Nork jarri dion ez duela axola? Solo los pueblos colonizados aceptan que les cambien los nombres de sus montes, pueblos, ríos, apellidos y nombres personales, Julian.
Y luego ya el idioma, no importa. Hoa apapa!
Eta bidenabar, Concha euskal izena bada, nahi izatez gerotan, azalduko zenuke, labur eta aratz, euskal hori zer dan?
Hartzazu lasaigarri bat, Nagore, urduri ikusten zaitut.
Noiz esan dut akulturazioaren seinale den ala ez den? Ez dakit hori zertara datorren, ez baitut egin horren baloraziorik.
Baina ea ulertzen den orain, Nagore. Hona hemen nire iruzkinaren deskribapen pertsonalizatua zuretzat, aitona Julianen eskutik: alienaziora garamatzan “La Concha” izen espainol kolono horren jatorria ez da Lakuntza, “concha” izen espainol kolono akulturatzailea baizik, zeinak esan nahi duen espainolez maskorra, hori baita hondartzak duen forma. Hobeto? Pozik orain?
A, Nagore! Zuk ere akulturazio hitza erabili duzu, cultura-tik datorrena, baita ‘entenditu’ eta horrelakoak ere. Zure estandarren arabera, erabat akulturatuta zaude, eta ez zenituzke erabili beharko. Agian ohartu ere ez zara egiten zure hipokresiaz, mediokre halakoa. Esadazu, hain hipokrita eta garbizale zaren horrek, zergatik ez duzu idazten mailegurik gabe?
Joseba, Donibane Lohizuneko badiari ere kontxa deitzea ez da batere bitxia, maskor itxura baitu. Erdaldunek zoritxarrez toponimia pila eraldatu dutela argi dago (Errozabal-Roncesvalles-ena uste dut zuri irakurri nizula), baina kontxa ez da horietako bat izan.
LAKUNTZA *lea-an-gune-azua–>la-kun-tza “bailarako (GUNE-AZUA) laugunea (LEA-an)
Berez txin interpretagarria duk, baina akasño bat egin
nian: lea-tzu-gune-azua idatzi bainian (“tzu” hori mangutik atereaz)
Beraz LAKUNTZA “bailarako laugunea” gisa interpretatu nian.
Orain erran duzue Txilardegik ere aipatu zuela “Lakuntza” La Concha-ren itzulpen gisa. Beraz, ez nauk Inkisizioa eta Infernua merezi duen bakarra.
Apuntzazak Julen hori (gizon honek arazo peziatriko larriren bat zeukak, agiri-agirian)
Halere LAKUNTZA toponimoaren aurrekaria LAKONTZA dok, nire ustez.
LAKONTZA: *lea-koro-an-azua–>la-kon-tza “koro itxurako azua”. Beraz badia itxurako bailara. Baina horrek ez dau esan gura ITSASERTZEKOA denik, inondik iora.
Karrrantzako La Contchan EZ ZEGOK HONDARTZARIK EZ ITSASERTZIK. Ezagutu bai, Karrantza?. Bada, Bizkai mendebldean zegok, eta arras gutxik ezagutzen zitek; eta are gutxiago Instituzioek errekonozitzen. Baina hantze zegok temati La Concha, itsasertzik gabe.
Oso argi zegok, LA CONCHA donostiarrak ez daukala zerikusirik hondartzarekin ez itsas-ertzarekin.
“Maskorraren” mitoa toponimoa gaizki ulertzeti zetorrek (hau da Contca” dela sinetsi ondoren egindako itzulpen erratua.
Leh´lehengo populuak ez zituan bizi itsas-ertzetan, baizik eta bailara barru edota montorretan.
Nik ere, egia erran, erdal itxura hartzen diot La Concha toponimoari. Agian lehenago bazen beste izen bat, galdu zena. Hori bai, Donibane Lohizunen agertzen dela ikustean, harritzen naiz. Gaur egun, Donibane Lohizuneko arrada (badia) deitzen zaio. Gaztelania agertzen da Nafarroa Behereko hainbat tokitan, Karlos V.aren garaian, hango herrialdea ere inbaditu zutelako, eta Baigorrin adibidez, etxeetako aurrekaldeetan hainbat testu labur daude gaztelaniaz idatzirik, garai haren oroitgarri. Baina Lapurdin ezberdina da, gaztelerak eragin gutxiago izan zuelako garai hartan. Dena den, nork daki!
Diosku Naberanek
LAKONTZA: *lea-koro-an-azua–>la-kon-tza “koro itxurako azua”.
Eta nik galdetzen dut lea-koro-an-azua hori euskara al da?
Nork ulertzen du hori? Zein euskaldunek?
Mesedez!
Gauza jakina da, Bizkaiko Itsasoko arrantzaleen artean, hiztegi berezia erabiltzen zutela (eta oraindino dutela), eta euskal arrantzaleek urruneko hitzak ere bazerabilzkitela, Santandarreko gaztelaniazkoak, gaskoierazkoak, bretoierazkoak, irlanderazkoak… eta abar. Adibide gisa, jarriko ditut Hondarribiko arrantzaleen artean ohikoak diren baga (olatu mota, frantsesez bague) eta arrut (abian, frantsesez en route). Baliteke gaztelaniazko concha (maskorra) arrantzaleek erabili izana arrada edo badiaren sinonimo gisa.
Lakuntza / Lakontza-ren jatorria guztiz baztegarria ez den arren, sinesgarritasun gehiago ematen diot la concha-ren hipotesiari, hau da, itxuragatik emandako erdal izena dela.
Gaur, Donostian, Kontxa erabiltzen da euskaraz, naturaltasun osoz, Ondarreta eta Zurriola erabiltzen diren bezalaxe, eta Lapurdin Xibarta (Gibraltarretik eratorria) erabiltzen den bezala.
Donibane Lohizune izendatzeko frantsesek Saint-Jean-de-LUZ erabiltzen dute, baina LUZ horrek ez du zerikusirik gaztelaniazko argiarekin. Frantses izena euskarazko toponimoaren itzulpen hutsa da, LUZ hitzak frantses zaharrean, padura, zingira… erran nahi baitu, hau da, lohizunea.
LAKONTZA: *lea-koro-an-azua–>la-kon-tza “koro itxurako azua”
Cer da KORO? Cein errannahi daduca?
Euskal Hizteguietan koro/koru bat baino guehiago dago.
Hipotesiak egitea izaten da errazena toponimian, eta sarritan zentzugabeak. Jakintsuek ere egiten dituzte honelakoak, eta, hortaz, hipotesiak beti hipotesi mailan uztea komeni… hanka gehiegi ez sartzekotan.
“La” edo “el” artikulutzat hartzea askotan gertatu da… Larraina ‘La reina’ bilakatuta, Larrabea berriz ‘La rabia’, Larreluzea ‘La relucia’… Bestelakoetan ere, Muru Artederreta aldatzen da ‘Muruarte de Reta’ izatera, edo, interpretazio okerrez, Eunate ‘Ehun ate’, Pirinioetan Gibeleta ‘Bimbalet’…
Arrisku bat: gaur egungo ahoskerak edo formak interpretatu nahi, jatorrizko izendapenak eta bilakaeran ezagutu gabe (Zer esan nahi du Logroñok?)
Aetz, giputz edo iputz, eta nafar, ametz (?) deituren kasuan, bada pistaren bat… nire aburuz behintzat. Nafarroa “nafargoa” izan zitekeen, beste kasuetan -koa eman duen amaieraz; gaur egun ere aetzak dira Aezkoakoak, giputzak Gipuzkoakoak. Nafarroa Gaztelaniara pasatzean, Navarra eman du (navarri, navarrorum (?)…), baina ez Navarcoa edo Navargoa. Horrek darakusaigu jatorrian ‘navar’ izendapena dagokigula.
Navarra izan daiteke, gainera, bere “probintzi” mailan, penintsulan, bi generoak dauzkan jentilizio bakarra, berriro ere Gaztelaniara pasatzean: navarro, navarra. Beste ezein kasutan ere, jentilizioak bestelakoak dira: ez dago vizcayo/vizcaya (vizcaino), edo arabo/araba (alavés); ez eta Espainian ere: cuenco/cuenca (conquense), salamanco/salamanca (salmantino), valladolido/valladolida (vallisoletano), sevillo/sevilla (sevillano/a), baina bai navarro/navarra (eta ez ‘navarreño’, ‘navarrés’… zer ote, hortaz, unibertsitate publikoari erantsiriko navarrensis hori?)
Esanahiaz, zer esan? ‘nabar’ baldin bada lehenengo izendapena, agian bertan genuke jentilizioa jarrita: naba, eta beraz, bertakoak nabarrak. Bada ‘nahar’ aipatzen duenik, eta Naiararekin lotzen duenik…
PD Gibraltar; Xibaltarre auzoa eta karrika daude Donapaleu/Donapaule/Donepelaio hirian, Nafarroa Beherean. Bestalde, aski ezaguna dugun Gibraltar, eta burutapen gisa, ez al da ‘Gibr al Tarik’ musulmandar izena, Tarik ibn Zijad izanik ere penintsulan sartu zen lehena?
Mikel,
Çucen çaude.
Differenta da La Arboleda, ceina ahoscatzen baita /larboleda/, horretan ikussi nahi ukaitea lea-boro-ara eta bercelaco eiñ moducoac Naberanen stylora. Eta horri Kulturgintza deitzea. Latza. Kultura edo Cultura berce gauça da!
Naberanena, raçoina baleduca ere (ez baitaduca), Kaltegintza bercetic ez da.
Arras differenta!
GOA horretan, Z ostean KOA ahoscatua eta orain honela idatzia, NaffarrOA ikustea guztiz cençuzcoa da. Ceharo.
naffar = naffarrOA
naffarTAR = naffarTARGOA erraiten baguenu beçala.
TAR atzizquitic TARGOA athera çuen Leiçarragac.
Adeitsuqui
Josu Lavin jaunari.
Lakuntza/Lakontza hipotesia aipatu dudanean, Txillardegiren hipotesia aipatu nahi nuen, ez Josu Naberanek egiten duen proposamena.
Txillardegi, oker ez banago, ez zen ausartzen balizko etimologia bat egiten toponimo horrekin. Eta hori da nik apatzen dudana. Baliteke, baina… sinesgarritasun gehiago ematen diot erdarazko etimologiari, La Concha (maskorra) delakoari.
Josu Naberanek egiten duen irakurketa hori ez da euskara, izatekotan, beste zerbait baizik. Horretan ez dut sinesten, eta ez dut uste euskal toponimoak horrela eginda daudenik, ez badira oso garai zahar-zaharrekoak, bederen.
Joseba,
Txillardegic munduco vorondateric hoberenarequin Ikusten çuqueen Lakuntza, La Concharen atzetic. Seculan ez ceraucon aryo deithu horrela pensatzen ez çuenari, Naberanec eguiten ohi duen arauera.
Gaztelaniaz cembait herrialdetan concha deitzen deraucote emeen aluari, eta lakuntzaren errannahi bat alu da, Orotarico Euscal Hizteguiaren arauera.
Naberanec eguiten duen caltea içugarria da. Vorondate gaiztoco Kaltegintza da berea. Eta nic hemendic horrela salhatzen dut publicoqui.
Hobe luque aurrenic euscaldunon euscara ikassico balu, ez baitaqui, neanderthaleraz minça ledin baino lehen.
Adeitsuqui
Hizkuntzari eta izenen esagurari buruz ez da “sinetsi behar” ezer.
Hizkuntzalaritza Zientzia Exaktoa duk, eta gakoa duk ea funtzionatzen duen ala ez duen funtzinatzen: hortxe dagoa
Lexikoaren eta toponimiaren dezifratzeak ez du inoiz ere funtzionatzen ANTZEKOTASUNAREN ARABERA egiten denean. Horrek porrot bermatua duk. Nahiz eta horrela funtzionatu duten hizkuntzalariek (LAUDIO, Claudio; ZEBERIO, Severianus… Alfontso Irigoienek.) Baina baita nik ezagutzen dituen hemengo guztiek ere.
Ni ez nauk jainkoa, baina 20 urteko “rodajea ” diat toponimian eta lexikoaren interpretazioan. Baina metodologia zehatz bati esker lortu diak euskerazko monosilabazkoak eta bisilabazkoak isolatzea.
EZ axiomatikoki, Lakarra eta konpainiak bezala, baizik eta euskal eremu paleolitoko 25.000 toponimo ordenagailuan sartuz, eta horietatik irteten ziren bisilabazkoak isolatuz lehenbizi, eta gero horiek ematen zituzten monosilabazkoak gero.
Horretan 20 urte eta piku eman diat, nahiz eta soldatapeko “ofiziokoa” ez izan. HITZ-ELE-BERBA liburu mardula 2.005ean argitaratu zidaten Donostian, nik isolatutako erro horiekin.
Monosilabazko erroak HITZ EGITEN HASI ZIREN LEHEN GIZA-ESPEZIEKOAK dituk, Lavin jauna. Deituzak Neadertalak edo Heildebergensiak, zeren horiek izan baitziren hitz egin ahal zuten lehenak.
Eta diñot, mundu guztiko Neandertalek edo dena delakoek hitz egiten bazuten, hemengoek (bakarrik hemengoek) MUTU izango ziren?. Tira… Basque Country baduk antza Oasia, baina halako miriaria gertatzeko beste?
Eta ni ez nauk ene lorpenak ezkutatzen dituena, baizik eta Academia.edu Sare Digital kaliforniarrean eseki dizkiak. Hi, tokaio ez zinen sartuko agian, baina bai Renoko “Basque Studies” eta Hegoamerikako Bogota eta Txileko “Valparaiso eta “Bahia Blanca” unibertsitatekoak, adibidez (Academia.edu horrek esaten didanez.
Bakoitzari dagokiona, horixe baituk “BAKEA”
Naberan,
Berriz erranen derauat:
Hirea, hire “rodaje” hori KALTEGINTZA berceric ez duc.
Berceric ez dic ekarri.
Hire vicitzaren aurreco ikuspeguia BLUFF falsu eta caltegarria berceric ez duc. Horixe. Ni bederen ez nauc enganiaturen seculan.
Lotsa guti, guero!
Alfonso Irigoien aiphatzea ere!
Lotsabacoa haiz, guero!
Ikas eçac euscara!
Nik aipaturiko ‘La…xx’ horiek dokumentaturik daude. Argi asko ikus daiteke dokumentazioan, agirietan, korrupzioak izan direla, eta eskribauek aditzen zutena idazten saiatzen zirela. Euskararik ez zekiten eskribauak, sarri askotan. Agiririk agiri ere aldatuz joan dira lekuizenak, gaizki irakurritakoak noski.
Alabaina, argi dagoena da toponimo edo lekuizen bakoitzak bere historia duela, eta araurik, bilakaera paralelorik aurkitzea askotan zentzugabea dela.
Bisilabiko zein monosilabiko, izenak aldatu dira fenomeno fonetikoengatik, beste era batera ahozkatzeagatik… konfusioengatik… Konfuziorengatik…
Izen askok aukera ematen dute hipotesirako (Loiti *Elogoiti ote zen?; eta Orreaga ondoan dagoen mendi Don Simon izena duena, zer ote zen? Eta Iruñean Irubide izenekoa, hiru biderekin zerikusia ote? Bada, ez; badirudi norbaitek ekarri zuela izena eta etxe bati eman. Neronek (nere honek, ez Neron erromatarrak) izena proposatu nuen etxe batentzat, Garaldea, guztiz (ez guztiz…) asmatua), baina seinale gehiago behar da hipotesiak, sendotzeko ez bada, bazterrera ez uzteko behintzat.
Gauza interesgarriak ari dituk hemen azaleratzen, -OA, KORO…
Baina lehenbizi, hiri Lavin jauna, ohar pare bat, ea enbarazutik kentzea lortzen zaitudan, zeren erlemando bat baino astunagoa haiz.
Lehenbizi, aski eta sobera egin duk, motel, euskera ikasteaz; are, hire ama hizkuntza ez duan hizkera gutxiarazia delarik; baina ez haiz izan horretan bakarra (neronen bizilaguna ere zu bezainbesteko heroia duk).
Bigarrenik, bazekiat hirekin berba egitea Pinudi batean lore bat landatzen saiatzea bezala dela. Ez dakik besteena entzuten, baizik eta hirea bakarrik. Ez haiz kasu bakarra, ez.
Entzuten ez dakiena (edo entzutea nahi ez duena, harroputsa duk (horretan ere graduak daudek), baina ezaugarri bertsuak ditizte: besteak mesprezatzen dituzte besterik gabe, edota irainera jotzen (hori ere normala, giza espezie hutsalaren buru-defentsa bat baituk).
Begira, tokaio, nire liburu hura atera zenean, Lakarra jaun gorenak, zera erran zuen “liburu hori irakurtzen duena, euskera ahazteko arriskuan dago”
Joño, hik esaten duan gauza bera. Kasualitate hutsa ala zerbait gehiago?
Harroputsek ez dute balio maila zientifiko minimo batera heltzeko. Beraz, ez hadi sartu ur sakonetan. Bai, balio duk zenbait gaza mugaturako (adizki eta hizki zenbait erakitzeko…) Baina ez hadi sar izenen eta toponimoen esangura dezifratzen; ez zeukak horretako aski baliabide, eta entzuten ere ez dakianez… akabo.
Eta euskeraren mundua ez duk monotematikoa, baizik eta kalidoskopikoa.
KORO erro bidaiari bat dok. Holakoei “joan-etorriko maileguak” deritzet.
KORO hitza Kretako inskripzioetan ageri duk “guztizkoa” esanahiarekin, Euren negozio-zerreden azkenean ageri da “koro”, SUMA TOTAL esateko.
Baina erro hori jatorriz euskal-iberikoa dok. Duela 10.000 urte joan zitean harantza Magdalendarren emigrazioarekin, GORO/GOR- gisa *gailur (GORbeia, GORliz, GOROzika)…
Beraz, euskal hitzak oso gutxi aldatu dituk; fonetikoki bai, erabiliaren higaruragatik, ANBOTO-<AMOROTO-<ARANBOROTO
Egituraz, aldiz, bat ere ez. Mitxelenak ziria sartu zigun, " el euskera ha cambiado muchísimo" erran zuenean. Baina hark ere bere aitzakia zeukean gezur hori esateko: ez zela izan kapaz iberiera dezifratzeko.
"OA" ez duk ezer (deus ez) aurreko kontsonante bage:
aurreko hots hori R bortitza baduk (fortis), ARREA edo ARROA ematen dik, adibidez: Nafarroa *nau-an-arroa "sakana laua"
Aldiz, aurreko hori "r" leuna bada (lennis), EROA, BOROA edo holako zerbai emenen dik.
Aurreko "L", baduk, LEH edo LEA ematen dik: Leioa (Lejona).., "bailara" esangurarekin;
aurreko kontsonantea "P" bada, LEPOA…
Orain Lakarra aiphatu, nirequin relationean edo ipini nahian.
Cerikussiric ez nirequin, ordea.
Irigoien, ordea, adisquide eta bidaide cembait urthetan Krutwigen compainian. Asco cequien Irigoienec. Asco.
Bercetan aryotzat harcen Roma, latina, grecoa eta ni.
Eman bakea eta bakea ukanen duçu.
KORO hitza Kretako inskripzioetan ageri duk “guztizkoa” esanahiarekin, Euren negozio-zerreden azkenean ageri da “koro”, SUMA TOTAL esateko.
Naberan, eman eçaçu datu honen referencia. Non ikus daiteque interneten?
Bada, ez diat gogoratzen nola jaso nuen erreferentzia hori.
Bakarrik zekiat Kretako scriptura B-lineala dezifratu zuen Venter jaunak zera esan zuela: “A-linealeko KORO hitza dezifratzen duen hizkuntza izanen duk A-lineala dezifratzeko gai”
Begiratu al duk Internet orojakilean?
KORO/KURO erro hori, bueltan gurera Mediterranitik iritsitakoa, ORO eta OSO bilakatu diagu: hortik OREN *oro-en “ororen zatikia”
Ahaztu zait AZUA (bailara, laua) erroaren aldaerak zeintzuk diren esatea (AUZ erroarenak esanda geratu dira AUS-TO dela-eta)
Honako hauek dira:
AZUA/ASUA//-ZA-/-SA-//-TXA/TSA/-TS//-TA-
(ZAmora, SAlduie (Zaragoza), SAra, ArTXAnda, SiriSA, AkaTS; ArTAnda)
Aldaera hauek ez dituk INOIZ aldatzen eta hauexek BAKARRIK dituk direnak.
Ah, eta ez zegok tranpa egiterik, lexikoa edo toponimia interpretatzerakoan.
Edozein deziframendu dok txit delikatua. Aski da hots edo letra bakar bat aldatzea, guztiaren zentzua aldatzeko.
Adibidez, gure auzoko kale baten izena “UGAZ kalea” duk, baina orain, UGATZ kalea jarri ditek, “inkopetenteren” baten eraginez. Eta ez duk gauza bera, nahiz eta hots bakarra aldatu:
UGAZ *uhaga-z(ara) duk, seguruenik “erriberako bailara”, eta
UGATZ, barriz, emakumearen “ugatza” duk. Horra!
Antzeko gauza bat gertatu zen IRUÑA-VELEIAkoarekin.
Hor ere EHUko hizkuntzalari “inkopetenteen” erruz (Lakarra & Gorrochategui), “-A artikulua” dela-eta.
Veleiako aztarnategia erromatarren garaikoa duk (+150~)
Bada, hizkuntzalarion esanetan “-A artikulu” malapartatua
V. edo VI. mendean sortu omen zenez, eta Veleiako ostraketan “-A artikulu” fantasmagoriko hori agertzen omen denez (POLITA, VELEIA…), hura guztia “faltsua” dela aldarrikatu dute, eta baita suntsitu ere.
Baina “-A artikulu” hori ez duk existitzen, edo beti izan duk hor. Adibidez, Akitaniako hilarrietan IBARRA eta ageri dituk, Veleia baino 200 urte lehenago; eta Italian VELEIA herria zegok.
Orduan zer? VELEIA inskrpzioarekin azaleratu zen aldarea “faltsua” dok, IBARRA akitaniar hilarria ere “faltsua” dok; edota Liguriako VELEIA herria ere “faltsua”?
Faltsuak eta “zuriak” eurak dituk.
EHUkoek argudio “lingüistikoak abonatu, interes politiko/ekonomiko/vaticanisten mesedetan… eta guztion artean E.Hak duen ondare monumental garrantzitsuena suntsitu. Eta Euskaltzaindia nahiz Euskera Zaindari guztiak isildu, baita Kulturako Goi mailakoak, eta Hedabideak, noski, “faltsutasuna” aldarrikatu behin eta barriro, noski.
Eta guztion artean hura enterrratu…
Populu osoaren porrot kultural madrea!
Auzo-lotsa barregarria!
.
BIZKAI *biz-garai “garai bikoitza”, isurialde bikoitza, horixe duk “bizkaia”, hala Bizkaikoa, nola Nafarroakoa.
BIZKAIA, ostera, *biz-gara-aia “lautada edo bailara bikoitzaren altuera”
BIZKARGI//BIZKERGI (era bietara ahoskatzen baita, Morga aldean “bizkergi”, eta Galdakao aldean “bizkargi”):
*bizkar-an-hegia “bizkarreko (bizkarreko (BIZKAR-an) hegia”
ladera de cumbre
Cretaco koro horren referenciaric ez duçu emaiten, eta orain:
“KORO/KURO erro hori, bueltan gurera Mediterranitik iritsitakoa, ORO eta OSO bilakatu diagu: hortik OREN *oro-en “ororen zatikia””
erraiterat ausarcen çara.
Cer cegoen idatziric koro ala kuro?
Ala dena berdin çaiçu?
Cein hitz modura ethorri çaicu?
Joan-ethorrico hitza dela baieztatu duçu.
Cein euscal hitz daducagu orain Cretaco koro horrertaric dathorrenic? Oro eta osso bakarric?
Ala abesbatzaren synonymoa ere?
Eta regue-reguinen coroa ere bai?
“garazia” zeukak, lagun. Inbektiba
Hemendik GORO (edo HORO) gisa joan zuan (agian duela 10.000 hartan “h” asperendua zen oraindik; gero, Mesolitikoan (-9000), H–>K (amazighen eraginez, eztarrizko bortitzera), eta handik lasterrera K–>G fonetika-egokitzapen bigunagora (zeren euskera sabaikaria baita berez)
Fonetika-egokitzapenak dituk, esangura berdinarekin.
Berdin gertatzen duk HORO/GORO hitzekin; baita, Kretara bidaiatzean, GORO–>KORO–>KURO, hango egokitzapena.
eta guk hura (KURO/KORO) Mediterranio aldetik jasotzean, gure fonetika-egokierara bihurtzea berriro KORO–>ORO–>OSO.
Dena dela, neu ez ninduan egon han, primo. Egiaztazak Interneten-edo. Alferrik izango baituk hori EHUan.
AHOSKERArekin jarraituz (“PHONETIKA”), bi bokal elkartzean, ahoskera-aldaketak sortzen ditut (ene eskarmentuz):
– H-hasperedua sortzen duk, baita
– Z/S edota TZ–>TS aldaketa
adib., IHARDETSI: *iñ-ari-en-eritzi–>iñ-HaR-en-etSi
IHARDUN: *iñ-ari-en-duin–>iñ-HaR-en-dun
Bi kasuetan gertatu dituk ahoskera aldaketok
Eta “phonetica/fonetika” ereduari dagokionean, zera eztabaidatzea dagokigu (dialektika noblez. jakina)
Magdelendar emigrazioak AHOSKERA erroa eraman zitean Joniarantz-eta.
Joniarrek AHOSKERA–>PHONETIKÉ bihurtu zitean (eskubide osoz, noski)
Oraintsu, bere itzulian, PHONETIKA/FONETIKA etorri zaiguk gurera. Guk zer egin behar diagu orain horrekin?
Joniarren ahoskera hartu, ala geuk arestian izan dugunari (eta beti izan dugunari (AHOSKERA) eutsi?
Ahoskera arrotza (PHONETIKA/FONETIKA) adoptatzen badiagu, dotoreago edo akademikoago delakoan, erabaki horrek bere ondorioak izanen dituk: adibidez, EUSKERA, baldin eta ausaz edo kausaz AHOSKERA baldin baduk,
EPHUSKERA edota EFUSKERA ahoskatzea tokatuko zaigu,
Eta horrek barrabilak “tokatzen” dizkit apur bat hi!
G
Bon, Naberan!
Argui eracusten duçu ez daquiçula ecer eceri buruz ere.
Phonetica eta Fonetica artean Euskaltzaindiac Fonetika hautatu du. Hau da, espainol formari K bat jarriric.
Naffarrerac, ordea, Leiçarragac eta fincatu çutenaren arauera, PHONETICA da. Hau da hitz beraren versione internationala, francesen eta batez ere anglesaren bidetic. Elite aryoaren arauera erranen cenuque çuc.
Ahosquera berce contu bat da. Ea P aspiratuaz eguin behar den (greco çaharren modura), ea F bilabialaz (nire modura) edo F labiodentalaz (guehienen modura).
Azquen bi hauec gendeac berdinçat harcen ditu, differenciaric ez baitute ençuten ahal.
Bakea emanen derauçut, ceren lexico internationalaren hiztegui berria eguiteco lanean bainabil. Interlingua deitzen da lingua international hori.
Derauçula bakea, tokaio, baina ez nerau içilik geraçen naiçelakotz (çuk baino gehixeago baitakit euskeraz, primo, nahiz eta ez çuc beçain merituz, errekonoçitzen diat)
baçekiak, jakin, hik heure pinadian jarraituko duala eta alpherrik içanen dela pinadi horretan loreak landatzen saiatzea.
Baçekiat heure aryoen mesedetan darraiceala, frantses eta ingelesen mesedetan… neronek ez diat ulerçen zergatican baina…
sikeran gaztelera edo asturiarren mesedetan balitz, hots IBERIERAREN DIALEKO horien mesedetan… baina kiá, aryoen mesedetan izanen duk, euskaldunokin zerikusirik ez izan arren AREAN ERE.
Halere, har çeçak bakea era erabili eçak ipurdia garbitzeko edo heuk nahi duan gauzaren baterako.
AHOSKERARI dagokionez, ezen ez “phonetica” barregarriari, euskera eta iberiera pixkat ezberdinak dituk, nahiz eta beste guztian ahizpa biki diren.
Iberieraren ahoskera erdi-eztarrizko bilakatu baituk: gure AHO haien AGO delarik, etc.
Argi dago horren zergatia: Levante eta Andaluzia aldean amazigh berbereen ukitua izan dutelako.
Geuk izan genuen bezalaxe duela 9.000 urte, berebereek Akitaniara iritsi zirenean bere KANPAI-EREDUKO ZERAMIKA saltzen (Europan lehen zeramika “kardiala”, margola-marka ezpainez margotua: “*margo-ola”)
“MARGOLA” hitza ez zitek jaso gure Hiztegiek, nahiz eta Urdaibaiko bailaran erruz erabilia den. Zergatik baina? Azkue jauna ez zelako pasatu gure zona horretatik.
Eskerrak “BERBERETXO” jaso duten (margolaren sinonimoa), eta berdintsu “berebereak gogora dakartzaguna,
eta haiek Akitaniara ekarri ziguten ahoskera (ezen ez “phonetica”), Corominas katalanak ongi asko azaltzen duen “Capsiens-Sauveterre” kulturan.
beste nobedaderik izan ezean. AHOSKERAren auzi honi amaitermina emanen diot (Otxandiok Bizkaiarekiko muga duen munarriari deitzen zaio “Amaitermin”
Barria monastegiko arabar Lazarragak aipatzen dik lehen aldiz gure herri honen “Euskal Herria” delako izena.
Eta arretan eman dit zelan esanda ageri den bere testuan:
EUSQUEL HERRIA!
Halaxe, EUSQUEL
Beraz, haren ustez, EUSKAL ELE, ez dok? Euskaldunen ELEA (ELE “adierazpena”, mundu guztiak, agian, dakien muduan)
Baina aipamen hori egiazkoa badok (eta ni neu ez nauk izango Lazarraga jaunari aitzakia jarriko diodana), zenbait ondorio dakarkigu, logikoki:
zaren, orduan, “EUSKERA”, “euskel elea” duk, edo “uskel elea”
eta jarraian, ondorioz “EUSKARA”, “euskal elea” edo “uskal elea”
eta hik, Lavin Tocaieç, nola deitu behar dioK, adibidez?
EUPHEL-ELEA? EUFEL-ELEA
EUPHAL-ELEA? EUFAL-ELEA?
Naberan,
Vade retro, Satan!
Arranoa, tocayeç
Satanek beldurra ematen, ala?
Bada, “Vade retro!” egiteko “konjuroa” honako hau dok, euskal lexikoaren erabera:
AINEN (*1746) Deabrua uxatzeko madarikazioa edo biraoa.
Guibelerat hadi eneganic, Satan!
MARC 8:33
Naffar eraz.
Hala, nafar erara, bikain,
eta “ahaltsu” deitu badiat ez duk adar jotzeko, baizik eta benetan pentsetan dudalako ahaltsu haizela, ahaltsu garela, bakoitzaren geure batazbestekoa kontutan hartuz. Zeren denok baitzeukeagu gure batazbestekoa, hala ahaltsutasunetan, nola ahulguneetan.
Nik bazekizkiak ene ahulguneak zeintzuk diren: petardo eta burugogor demasa izan naitekeela; hik, barriz, etsaiak (ario frantses eta batipat ingelesak) laguntzat har ditzakezula, eta, barriz, lagunak etsaitzat.
Gure irudiko mapan ageri diren toponimoa arras errazak dire, eta badago sano zailak direna dezifratzeko.
Lehenbizi, has gaitezke Agmagro.Gorbea mando-nazionalista espainiarrak zeltatzat jotzen dituenetatik: DEBA, ANBOTO, GORBEIA, NERBION eta KADAGUA.
DEBA *de-ur-boroa “goitiko iturburua”. Kantabriako “Fuente Dé”
DEBA toponimoaren interpretazio asebetea, izatez, honako hau litzateke (ene iuspegiaren arabera, noski)
DEBA *de-an-ur-en-boroa –>den-uren-boa–>DEBA “goitiko (DE-an) iturburua (UR-en-BOROA)”
NERBION *iber-bia-une–>BER-BI-ON//NERBION “iber bien gunea” (zona de entrambas riveras). Halaxe da, izan ere IBAIZABAL guneko errealitatea.
Piarres Lafitten iritziz Deba eta Nervion jatorriz izen keltak ziratekeen.
Debari dagokionez egia da sarritan ikusten dela erreka izen gisan kosta atlantikarrean Frantzian barna (Dive) eta Ingalaterraino (Devon)
Ezdakit interesatuko zaitzun informea den.
Ni beti ez naiz nor erraiteko nun dagoen egia.
kaixo.
DIVE eta DEVON interpretatzeko, berauen kokaera zehatza jakin behar dok. Izan dateke bai edo ez kointziditzea “DEBA” toponimoarekin.
Niretzat ebidentea da EZ dela toponimo zeltarra, zelta-toponimoren ale bat bera ere baitago Iberia oson, ezta Périgeux ibarreraino ere, hango Mikrotoponimiaz egin berri dudan azterketaren arabera. Ez zegok GALOAREN arrastorik ere (ikus Academia-edu)
DEBA toponimoaz erran izan da (erratikoki) “deua” (“jainkosa”) zeltarra duela jatorritzat. Kriston astakeria dok. Toponimoek bi gauzatara mugatzen ditut siol-soilik: lekua bera deskribatzera edota leku jakin horretan dauden gauza iraunkorrak (artea, haritza eta halako elementu iraunkorrak, hots, gaur egun eta duela 4 edo 5 mila urtekoak (sasoi horretakoak baitira toponimoak, txit modernoak direnak salbu. Eta ez dute jasotzen beste ezer (ezta animalien izenik ere)
Josu, seguru da deus ez duela ikusteko Jainkosa batekin.
Kelto zaharrek izen generikoak edo komunak ere erabiltzen zituzketen.
Hainbat Dive izeneko erreka aurkitzen dira Orne, Vienne eta Somme… departamenduetan.
Devon (divon ahozkatu behar dena)Newarken Nottinghamshiren
Nik uste izen generiko edo komun zahar bat da “erreka” erraiteko.
Baina kointzidentzia bat izan daiteke Debarekin.
Zeren kointzidentzia harrigarriak baitira
Zeren batzutan Sommes departamenduan (Paris baino haratago) bada erreka bat MATZ deitzen dena
Kendu mesedez ” batzuetan” azken esaldian
Zeren Sommes departamenduan (Paris baino haratago) bada erreka bat MATZ deitzen dena
Suposatzen dut Matz erreka ezagutzen duzula Oñati ondoan
Nik DIVE, DIVON eta MATZ bai interpretatzen ditudala euskeratik, baina ez daukate Zelta eta Galoren ezelako itxurarik.
Baina kokaera zehatza jakin gabe, ezin arriskatu.
MATZ Oñatikoa *BARATZ da, nire ustez.
Gauza bera izan daiteke Frantziako hori ere.
DIVON toponimoak *DUI-BE-en-ON ematen du “lugar (ON) a pie de (BEHE-en) altura (DUI)
DIVE *DUI-BE, ia gauza bera.
Baina badiñot, hauek LABORATEGIKO interpretazioak dira.
Benat, bertara antolatu beharko diagu INsersoko Bidaiaren bat.
diren inongo antzik.
DIVE eta DIVON toponimoetara itzuliz, hortxe ikus daiteke nolako eragina duen AHOSKERAK leku-izenen interpretazioan.
Laborategiko interpretazio batetan, DI horrek hiru interpretazio eman ditzake (nik dakidala):
-IRI–>DI
-DUI–>DI (lehen esan bezala), eta
ZI–>DI
Eta zeharo gauza desberdinak ateratzen dira: IRI (hiria); DUI (altura, altuera, kalitate/emankorra); eta ZI (ibaia);
Izan ere, lurralde bakoitzekoek beren ahoskera-egokitzapen mota ezberdinak dituzte, bakoitzaren AHOSKERA-MOTAREN arabera. Akitania aldeko euskaldunok ahoskera-mota sabaikaria zeukeaguk, beste lurralde batzuetakoek ahoskera-mota ezpainkaria, edota beste batzuek ahoskera-mota eztarrikoa.
Horregatik diot, oso zaila dela gauza zehatzik erraitea, errealitatea bertatik bertara ezagutu gabe.
KADAGUA
Kadagua ibaia Bugos iparreko herrigune horren mendietan sortzen da, eta gero, Balmasedatik eta Ordunte urtegitik zehar jaisten, eta azkenik Nerbioi ibaira batzen zaio, Alonsotegitik igaro ondoren.
Almagro-Gorbea Martinek zeltatzat jo duenetako toponimoren artean saikatu dau, seguruenik “cada agua” iruditu zitzaiolako, eta berak, lasai asko “cada agua” bere errotara eraman.
Baina, jakina, itsukeria ez duk aholkulari ona toponimoen interpretazioari dagokionean.
KADAGUA *gara-an-ago-une-en-ara “goitiko borthuaren (GARA-an-AGO) lurralde gunea (UNE-en-ARA)” duk ene interpretazioaren arabera, euskerak ohi duen patxadarekin eraikia. Eta, beraz, Burgosko “Kadagua” toponimoak herri horri berari egiten dio erreferentzia.
Hortaz, CADA AGUA geure errotarako, oraingoan ere, espainiar mando-nazionalista zelta-filoen atzaparretatik.
Uff, mutilak!
Kanpoan ez zegok giro. Lavin jaunaren orrialdetik erbesteratua izan nauk. Kontatuko dizuek. Baina EUTSI/EUSTEN aditzarena ere.
Orain jarrai dezagun gure bosteko zerrenda txikiarekin; oraingo honeta 3.a:
GORBEIA *goro-on-an-behe-en-aia–>goro-be-aia “gailurrarekiko (GORO-ON-an) beheko (BEHE-en) lautada (AIA)”
Gorbeiako Landa ezagutzen duenak erraz daki zertaz doan toponimoa: Arrabako landa guneaz.
Almagro-Gorbea jaunak zeltatzat hartzen du. Holakorik! Benetan ere ausarta dok ezjakintasuna.
Nahiz eta oraingoa ongi konprenitzen dudan Martin
Almagroren antojua. Bere deitura zegok jokoan: Almagro-GORBEA. Eta hura Zelta-philoa denez, beretzat toponimo zelta bat nahi du, denen gainetik (baita zientziaren gainetik ere)
Gau ona pasatu. Ni ere ahaleginduko nauk, nahiz eta une honetan KIEVeko erbesteratu bat sentitu. Bihar kontatuko dizuet ene “trajedia”
Gauez nire almohadarekin hobeto pentsatu diat, eta paso egingo zioat ene batailatxoak kontatzeari.
“ANOTO” geratzen duk interpretatzeko, baina hurrengorako hori ere, plazer baduzue.
Oeain premia-premiako gai antropologiko gai baetara pasatu gaituk, inork horretaz laket baduk:
premia-premiazko gaia, erran diat, zeren honako hau baituk:
duela 2000 urte sortu zen “Kristianismoaren ideologiak Euskal leinuaren ideologiaren Manu-erak (manerak) aldarazi dizkigula. Honako honeta hurrengo arlo hori atxikiren gatzaizkio:
Kristau-familia manuak Euskal Leinuaren manera ordeztu duela. Eta hori ez dok txantxetakoa.
Ezen Kristau-familiaren manera Patriarkala baituk (Jose aita, Mariam ama eta Jesus semea), zeruen mitoan Aita, Semea eta Espiritu Saindua, zeinek Familia jainkozko patriarkal hau eraiki baitzuen, Mariam Amabirjina intseminatuz.
Hau nukek planteatuko, alternatiba-aukera bat ez balegok. Baina bazegok aukera oraingo honetan:
duela astebete, Amaune Ziordiakoan bildu gintuan 60 inguru jende, belaunldi barrikoa batipat, neu zaharrena.
Batzarre hartan denetik zegoan, eta Euskal Herri mailako jendea. Heburu eta xede: Elitearen Sistemari aurre egitea, lehenbizi “bizitza komunal alternatibo bat” eraikiz. Neronek ere ekarpenaegin nuelarik.
Segituan laburki azaldu nahi dudana:
1) Egoeraren analisia eta 2.030-Agendari aurre egiteko zein kontra-botere eraiki.
(jarraitzekotan)
Beraz, Amaraune Ziordiakoan, lehenbizi egoeraren analisia egin zen, zer indar dagoen bizirik, eta zeintzu mobilizatu beharra. Horretan luze jo zuen eztabaid (planteamentu eurozentrikoak gehienbat alferrikako eta enabarazu egitekoak zirela, argi ageri dela ezker antolatu europarraren noraeza eta porrota egungo Plandemian…); eta bestelako indarrik aktibatu ahal den.
Nire ekarpena, noski, euskal ideologia/kultura/hizkuntzak zeukan potentzialari buruzkoa zan zen.
Eta, arlo horretan daukagun galera eta kolonizazio-saioaren eraginez higadura tamainakoa gertatu den, gure arbasoen ideologia eta funtzionamenduaz EUSKERAREN MEMORIAK erakusten duen mundu hori BADAGOELA BERRESKURATZEA eta aktibatzea jendarte-mota alternatiboa eraiki ahal izateko.
Orduan, gure arbasoen zenbait kontzeptu oinarrizko ekarri nuen:
LEINUA, jendarte-eredu gisa erabiltzea. Izan ere, euskerak ez du hartzen erreferentziatzat FAMILIA edo beste ezein, baizik eta “LEINUA (linaje). Euskerako bezainbat IBERIKOAK (euskeraren ahizpa desagertuak).
Euskera/iberierazko ideologian, “leinua” da, izan ere, jendarte- erreferentzia nagusia: ABA/AMA (leinua bera adierazten duen hitza), ALABA *al-an-aba “leinuaren ugalketa egin ahal duena”; ARREBA, OSABA, NEBA… (“BA” atzizki horrek “leinua” adierazten baitu;
gero AITA/AITE “leinua bermatzen duena”… (berbereen AYTE (tribua”aren zentzu berean)
eta azkenez ABASOLOA “leinuaren ondare amankomuna”
(jarraitzekotan)
eta orain “rollo” hau amaitze tokatzen da:
1) LEINUAren azpiegitura ekonomikoa: ABASOLOA.
ABASOLOA aspaldik existitzen zen, toponimo hau lekuko:
ABASOLOA *abu-an-solo-ara “jatorrizko (ABU-an) solo gunea (SOLO-ARA). Beraz, ez duk “abade soloa”, nik hasieran interpretatu nuenez, baizik eta “leinuaren soloa edo ondarea”: Gaur egun ez duk “soloa”, jakina, baizik “kutxa amankomuna”
Orain berton, 2022-Kulturgintzari ekitean, ABASOLOAK ez duk Funtsarik, jakina. Orduan, Funtsa lortzeko prozedura jarriko da abian:
a) lehenik ERAKUNDE pUBLIKOETARA JOTZEA (SEGURUENIK ALFERRIK, zeren Zeruak aspaldi agortuak zeudek herri-ekimenetarako)
b) Ondoren, ERAKUNDE PUBLIKO-PRIBATUEN (Alderdi, Sindikatu, Mugimendu…) euskaltzaleen atera jotzea tokatuko zaiguk. Agian hortik apurren bat lor dezakegu.
c) Azkenez norbanako DIRUKIDEEN atea joko diagu. Beharbada horietatik bai espero dezakegula, Euskalgintza-2022 proiektua ongi azaltzen baldin badiegu.
2- LEINUAREN EGITURA POLITIKOA.
a) BATZARRA izanen da Organo exekutibo nagusia, Euskal Herri mailako, duela astebete burutu genuena Ziordian.
b) Euskal Herri mailako Batzarrearen aurretik, herrialdeko BILKURAK eta eskualdeko BILERAK eginen dituk.
c) horiekiko aurretiaz, ZELAIAK burutuko dira, oraintsu arte harizpe edo artepean egiten zirenak, hor Juntetarako ordezkariak izendatzen zituztelarik auzoetako ETSEAK (etxeak).
3- LEINUAREN iharduera-antolamendua
(jarraitzekotan)
azkenez,
LAINUAREN IHARDUERA antolamendua
Hiru mailatan bereiz daitekeen iharduera-mota litzateke bederen:
a) egintza maila: ekin/berrikus/ekin funtzionamendu, Herri Gaztedik 60-70ko hamarkadan erabili zuena.
b) ideologia maila: batipat euskaldun arbasoen mundu-ikuskera berreskuratu eta praktikatzekoa. Hor sartuko litzateke ideologia inposatuen aitzi ihardutea ere: batipat mando-naionalismo hispaniko eta Frantziakoarena aktiboki borrokatuz; hala nola barne-kolonizazioaren aurka (ETB eta EHUko Zuzendaritzena), etab.
c) Mitoen inguruko iharduera: euskaldunon MITO-EREDUak berreskuratzea (Mari Anderea); gehi mito eta dogma edo bertsio bakarren aitzi borrokatzea.
Ez dago esan beharrik lehengo ABASOLOA oraingo KOMUNAK eta KOMUNALISMOA direla. Bada talde trinko bat KOMUNALA bultzatu nahi duguna. Jada diren Kofradiak eta abar bultzatuz edotaiharduera komunal oro sortuz.
Horretara apuntatu nahi duzuenok jarri Leire Saitua edo Patxi Alañarekin harremanean.
Eta hemen bukatzen da nire erroilu-prgaminoa.
Orain beraz, Sail honetan parte hartu nahi dugunok TOPONIMOEI buruzko galde-eratzunetan jarrai dezakegu.
hasteko, eta amaitzeko Almagrokoak zeltatzat jozen dituen toponimoekin, Anboto zeukeagu.
ANBOTO *aran-an-boro-to “haranburu (ARAN-an) handia (TO).
Justifikazioak:
a) badirela halako kontrakzioak: ARAN–>AN
adibidez, ARANGOITIA–>ANGOITIA,
ARANBEHEKO–>ANBEKO
ARANBOROTO–>ANBOTO
b) -TO atzizki anbibalente horri buruz, orain, begien bistan Anbotoko gailurrak ikusita, BAI esan dezakegula HANDIA dela benetan
eta orain bai zuei tokatzen zaizuela galde-erantzutea
zeren bestela, agur eta hurrengora arte!
barka barriro ene muturra agertzeagatik:
AMOROTO (Bizkaiko herria)–>ARANBROTO–>ANBOTO, gauza bera dituk.
Eskerrik asko honaino baten batek jarraitzeko eroapena izan baldin badu.
AIÓ, beraz
*ai-en-on–>ain-ó “bedi (AI) hurren unera arte (en-ON”)