Trebiñu Araba da!

Trebiñu Araba da! –

Mª Eugenia Galarreta, Pilar Vuelta eta Nerea Alzagak Arabako Alea agerkarian.

Trebiñu Araba da!

Trebiñarrok, berriz ere, Gaztela eta Leongo Gorteetarako hauteskundeetara deituta gaude.

Enklabeko ikasle gehienak Arabako ikastetxeetan matrikulatuta daude; hautestontzietatik aterako den Gobernuak gehiengo horretatik kanpo dagoen hezkuntza-sistema kudeatuko du. Medikuntza espezializatua, batez ere, Osakidetzak ematen digu; Gobernu horrek arlo horretan hartzen dituen erabakiek ia ez dute eraginik izango Trebiñuko herritarrengan. Trebiñuko langabeek Araban erroldatzeko modua aurkituko dute, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-sistemaren babespean egoteko; beraz, enklabeko langabetuak ez dira Gaztela eta Leongo enplegu-politiken mende geratuko.

Trebiñarrok hauteskunde hauetan dugun interes falta azaltzen duten hiru adibide baino ez dira; izan ere, ordezkari horiek hartuko dituzten erabaki politiko sektorialek ia ez dute gugan eraginik izango. Aitzitik, ezin ditugu aukeratu gure ongizaterako oinarrizkoak diren zerbitzu gehienak kudeatuko dituzten Arabako eta Euskadiko ordezkariak.

Azaldutako anomalia demokratikoa Trebiñu Burgosera eta Gaztela eta Leonera administratiboki lotzearen ondoriozko disfuntzioetako bat da. Zer demokrazia mota da herriak bere agintariak aukeratu ezin dituena? Zer demokrazia mota da Trebiñu Araban integratzearen aldeko herri-borondatea errespetatzen ez duena? Herriaren borondatea errespetatzeko garaia iritsi da. Behin betiko konponbidearen garaia iritsi da. Egoera antidemokratiko hori iraultzeko atzerako kontaketa hasi da.

Trebiñu Araba da!

.

*Mª Eugenia Galarreta Aldaz, Pilar Vuelta Urarte, Nerea Alzaga Almazan eta Trebiñuko beste 53 herritarren babesarekin

Trebiñu Araba da!

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude