1610. urteko Euskarazko 100 hitz
1610. urteko Euskarazko 100 hitz –
eitb.eus-etik Mintzoa editorialak erositako Suitzako Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalariak 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatziriko Mithridates de differentis linguis liburua eta bertako euskarazko hitzak zuretzat hemen bideoan ikusi nahi baduzu.
Euskarazko 100 hitz topatu dituzte Suitzan 1610ean idatzitako liburu batean
Hiztegi antzeko bat da, 130 hizkuntza agertzen dira bertan, baina euskarak leku berezia du. Garai hartan euskarak nazioarte mailan zuen garrantziaren tamaina ematen du.
Nafarroako Mintzoa editorialak 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatziriko Mithridates de differentis linguis… liburua eskuratu du, eta euskarazko hitzak eta Euskal Herriari buruzko aipamenak jasotzen ditu.
Lau orri eskaintzen dizkio liburuak euskarari. Euskaraz 100 bat hitz itzulita daude latinera, eta Euskal Herriari buruz ere mintzo da. Suitzako Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalariak idatzi zuen, eta baliteke Joanes Leizarraga ezagutzea, haren Testamentu Berria aipatzen baitu.
Orain hiru aste, Italiako konde bati erosi zion Mintzoa editorialak liburua. Munduan beste 20 bat ale daude, eta orain salgai jarri dute erakunde edo partikular batek eskura dezan.
….
- eitb.eus/kultura/euskarazko-100-hitz-1610ean-idatzitako-liburuan
- naiz.eus/1610-urtean-euskaraz-idatzi-ziren-100-hitz-mintzoa-argitaletxea
Liburua ossoric hemen:
https://books.google.es/books?id=jjNQAAAAcAAJ&pg=PA134&source=gbs_toc_r&cad=4#v=onepage&q&f=false
Marketing operazio zalapartatsu bezain lardatsa izan da, erdi-egiak eta gezur hutsak tarteko, segur asko liburuari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko asmoz egina. Gezur hutsa, adibidez TZ grafia agertzen den lehen aldia dela esatea.
TZ erabilcen duen lehena Etchepare da. Hona hemen liburuaren transcriptionea:
https://www.dropbox.com/s/7w85smnff5wc8af/1545%20Etchepare%20DIG.docx?dl=0